Triatloia
Mikel Arrasate, distantzia erdiko Europako triatloi txapelduna: “Oso pozik eta ezin sinetsita nago, amets bat da"
Mikel Arrasate Lekeitioko triatletak distantzia erdiko Europako txapelketa bereganatu zuen igandean. Haren esanetan, "lagun, senide eta neska-lagunarekin partekatzea izan da bereziena". Era berean, Arrasatek uste du oso garrantzitsua dela "egunero lantzen eta hobetzen duzunaz gozatzea".
Mikel Arrasatek urrezko domina irabazi du eta Helene Alberdik brontzezkoa Distantzia Erdiko Triatloiko Europako Txapelketan
Lekeitiarrak urrezko domina lortu du (3h10:38), Guillem Montiel ordura arteko kontinenteko txapeldunari minutu bateko aldea aterata.
Vicent Terrier eta Alicia Gutierrez gailendu dira Gasteizko Ironmanean
Vincent Terrier frantziarra izan da azkarrena Gasteizko Ironmanean. Igeri hirugarrena izan eta gero, bizikleta gainean jarri da lider. Emakumezkoetan, berriz, Alicia Gutierrez nagusitu da eta Mikel Garmendia lehen euskalduna izan da helmugan. Zortzigarren lekuan heldu da.
Antonio Benito eta Alanis Siffert nagusitu dira Zarauzko Triatloian
Gizonezkoetan Antonio Benitok, eta emakumezkoetan, Alanis Siffertek irabazi dute Zarauzko Triatloia. Faboritoen artean zeuden biak, eta ez da sorpresarik egon, hortaz. Hirugarren garaipena du Siffertek Zarautzen; bigarrena Benitok.
Gizonezkoetan, lan bikaina egin du Mikel Arrasatek eta bigarren izan da. Emakumezkoetan, Helene Alberdi izan da bigarren.