Triatloia
2023/02/21 - 17:17
Isabel Dumall iraupen eskiatzailea izango da protagonista ''Helmuga'' saioan
Dumall gaur egun Asteasun bizi da baina jaiotzaz Jakakoa da. Iraupen eskian 14 aldiz izan da Espainiako txapeldun baina ez da diziplina horretara mugatu. Izan ere, 80ko hamarkadan triatloietan aritu zen, Dina Bilbaorekin batera, besteak beste.
2022/12/28 - 18:43
Eneko Llanos triatloilaria 2023an erretiratuko dela adierazi du
Azken denboraldian, gasteiztarrak maiteen dituen probetan jarriko du arreta batez ere, eta etorkizunean entrenatzaile izaten jarraituko du.
2022/12/11 - 13:24
Antxintxika, Debagoienean triatloia ezagutaraziz
Triatloi egokitua izan da aste honetako protagonista 'Helmuga' saioan eta, horregatik, Debagoienako Antxintxika Triatloi Taldeko kideekin bildu gara. Ikus ezazu bideoa!
2022/12/11 - 11:00
Antxintxika Triatloi Egokituko taldea, gaur ''Helmuga'' saioan
Debagoienako triatloi egokituko taldea izango da aste honetako "Helmuga" saioko protagonistetako bat. Antxintxika taldea aspalditik dabil triatloiaren aldeko apustua egiten. Orain dela pare bat urte triatloi egokituak ere lekua du haien jardunean.
2022/12/03 - 16:04
Sekulako denboraldia osatu du Gurutze Fradesek
2022koa denboraldi bikaina izan da Gurutze Fradesentzat. Amaiera bikaina eman dio sasoiari Cozumelen (Mexiko) garaipena erdietsita; gainera, 15. Izan zen Munduko Txapelketan, eta 9. Hawaiin. Arrakastaren gakoa da Roberto Corujo entrenatzaile eta bikotekidearekin osatzen duen tandema.
2022/09/25 - 23:10
Amaitu da Bilboko Kirol Anitzeko Europako Triatloi Txapelketa
31 herrialdetako hiru mila kirolarik jardun dute asteon Bizkaiko errepide eta uretan lanean. Etorkizuneko edizioetara begira lehen alea ereinda dago.
2022/09/24 - 23:09
Helene Alberdi, Europako Distantzia Erdiko Triatloiko txapeldun
Bilbon jokatu den lasterketa irabazita, Helene Alberdi da Europako Distantzia Erdiko Triatloiko txapeldun berria. Pello Osorok zortzigarren egin du gizonezkoen proban.
2022/09/14 - 23:34
Kirol anitzeko Europako Triatloi Txapelketa Bizkaian, irailaren 17tik 24ra artean
Sei disziplina izango dira ikusgai. Duatloia, duatloi-krosa, akuatloia, triatloi-krosa, akuabikoa eta distantzia ertaineko triatloia. Europako Txapelketa hau Bilbon, Balmasedan, Bermeon, Portugaleten eta Getxon jokatuko da, hamar egunez.
2022/07/11 - 15:19
Nick Kastelein eta Hanna de Sousa, garaile Gasteizko Ironmanean
Gasteizko Ironmana jokatu zen igandean. Gizonezkoetan, Nick Kastelein australiarra izan zen onena; gainera, probako marka berria ezarri zuen. Emakumezkoetan, berriz, Hanna de Sousa portugaldarra nagusitu zen.
2022/06/26 - 18:19
Helene Alberdi eta Kevin Viñuela izan dira nagusi Donostiako Triatloian
Onditz Memorialaren 35. edizioa jokatu da gaur Donostian. 1.500 metro egin behar zuten igeri, 38 kilometro bizikletan eta 10 korrika. Gainera, Gonzalo Fuentes donostiarrak Euskadiko txapela jantzi du.
2022/06/14 - 17:46
Helene Alberdi, triatleta, medikua eta ama
Triatleta bizkaitarrak Zarauzko triatloia irabazi zuen larunbatean, eta bere zaletasuna mediku lanarekin eta amatasunarekin uztartu behar du. Argi dauka ama izatea ez dela oztopo bat kirolarekin jarraitzeko; are gehiago, indar gehiago ematen diola dio.
2022/06/11 - 23:05
Helene Alberdi eta Antonio Benito, garaile Zarauzko Triatloian
Bi urteko etenaldia izan ondoren, lasterketako 34. edizioa izan da asteburu honetan. Probak izen handiak bildu ditu eta lehiaketa estua izan da. Emakumezkoetan Helene Alberdi nagusitu da, gizonezkoetan, berriz, Antonio Benito.
2022/05/27 - 16:37
Gurutze Frades, bere ibilbideko momenturik gozoenean
Bizkaitarrak bederatzigarren egin du Ironmaneko munduko txapelketan eta urrian beste bat korritzeko asmoa du.
2022/02/17 - 20:12
Gasteizko Ironmana uztailaren 10ean jokatuko da
Antolatzaileek probaren data jakinarazi dute. Gainera, helmuga hiriaren erdialdean kokatuta egongo da.
2021/09/08 - 19:52
Gasteizko Ironmanaren bigarren edizioak aldaketak izango ditu bere ibilbidean
Osasun protokoloak direla eta, proba Buesa Arena pabilioian bukatuko da Euskadiko hiriburuko kaleetan beharrean.
2021/08/28 - 23:03
Izaskun Osesek eta Rakel Mateok diplomekin amaitu dituzte euren finalak
Izaskun Oses nafarrak, 1.500 metroko lasterketan, eta Rakel Mateo bizkaitarrak, triatloian, diploma paralinpikoak erdietsi dituzte Tokioko Paralinpiar Jokoetan.
2021/05/02 - 14:00
Daniel Arenasekin aritzen da egun 'Asterix', Alejandro Gomez korrikalariaren txakurra
Alejandro Gomez urte hasieran hil zen, buruko tumore baten erruz. 'Asterix' zen korrikalariaren txakurra, eta orain Daniel Arenas aritzen da 'Asterix'ekin, Bikejoring modalitatean.
2020/12/07 - 15:48
Gustav Iden eta Paula Findlay nagusitu dira Daytona Challegean
Iden norvegiarrak korrika egin duen saioan erdietsi du garaipena. Sekulako garaipena; 3 ordu, 5 minutu eta 6segundoan egin ditu probako bi kilometro igeri, 80 bizikletaz eta 18 korrika.
2020/12/04 - 19:30
Gurutze Frades, Daytona Challenge proban dena emateko prest
Kirolari bizkaitarra munduko onenekin batera lehiatuko da asteburuan, denboraldi honetako triatloi-probarik garrantzitsuenean.
2020/12/02 - 15:05
Eneko Llanosek munduko triatleta onenak topatuko ditu Daytonan
Abenduaren 4an 5ean eta 6an jokatuko da eta bertan munduko onenak izango dira; miloi eta erdi dolar banako dira sarietan.