Tadej Pogacar
2024/07/01 - 19:29
Tourreko 3. etapako azken kilometroak, eroriko handia eta Girmayren garaipena barne
Azken hiru kilometroetan izandako eroriko handiak Frantziako Tourreko 3. etaparen amaiera baldintzatu du. Garaipena, Girmay eritrearrak lortu du esprintean.
2024/07/01 - 11:56
2024ko Frantziako Tourraren 3. etaparen profila eta ibilbidea: Piacenza-Turin (230,5 km)
Lasterketako hirugarren egunean, 111. Frantziako Tourreko etaparik luzeena jokatuko dute. Berriro ere, Italian jokatuko dute. Profila ikusita, esprinterrek ilusio handiz espero dute jardunaldi hau, bai eta iheslariek ere; helmuga Turinen izango da.
2024/06/30 - 22:39
Vauquelinek irabazi du Tourreko bigarren etapa, eta Pogacarrek jantzi du maillot horia
Kevin Vauquelin (Arkea) bakar-bakarrik helmugaratu da, eguneko ihesaldian ibili ostean. Faboritoen taldean, Tadej Pogacarrek erasoa jo du azken igoeran, eta Jonas Vingegaardek erantzun egin dio. Pogacar, Vingegaard, Remco Evenepoel eta Richard Carapaz batera heldu dira helmugara.
2024/06/30 - 20:45
Pogacar da Tourreko lider berria, Vauquelinek irabazitako etaparen ostean
Frantziarra bakar-bakarrik iritsi da helmugara, eguneko ihesaldian sartu ostean. Atzetik, Pogacarrek eta Vingegaardek aurtengo ekitaldiko lehen norgehiagoka izan dute.
2024/06/30 - 19:38
Pogacarren erasoa eta Vingegaarden erantzuna Tourreko 2. etapako San Lucako igoeran
Tadej Pogacar eta Jonas Vingegaard dira 2024ko Frantziako Tourra irabazteko faboritoak. Bigarren etaparen amaieran Pogacarrek erasoa jo du San Lucako igoeran, Vingegaardek erantzun egin dio eta biek batera aurrera jo dute. Tadej Pogacarrek jantzi du liderraren maillota.
2024/06/30 - 10:16
2024ko Frantziako Tourraren 2. etaparen profila eta ibilbidea: Cesenatico-Bolonia (198,7 km)
Berriro ere, zenbait mendate izango dituzte aurretik txirrindulariek, Italian beste behin. Hain zuzen ere, 111. Frantziako Tourraren bigarren jardunaldian sei igoera puntuagarri igo beharko dituzte, tartean 3. mailako bost; azken zatian, bi aldiz gainditu beharko dute Cote de San Luca gogorra.
2024/06/29 - 21:26
DSM taldearen lan bikaina biribildu Bardetek Tourreko estreinako etapan
Romain Bardeteke irabazi du 2024ko Frantziako Tourreko lehenengo etapa eta liderraren elastikoa, maillot horia, jantzi du. Taldekide duen Frank van der Broek izan da bigarren, frantziarrarekin batera helmugaratuta.
2024/06/28 - 15:23
Erlojupekoan amaituko da Frantziako Tourra, 35 urteren ondoren
24 ordu baino gutxiagoan abiatuko da Frantziako Tourra Florentziatik. Historian lehen aldiz ez da Parisen bukatuko, Nizan baizik. Bestalde, 35 urteren ondoren, erlojupekoarekin amaituko da.
2024/06/28 - 11:18
2024ko Frantziako Tourraren 1. etaparen profila eta ibilbidea: Florentzia-Rimini (206 km)
111. Frantziako Tourra Italian hasiko da; historian lehen aldiz abiatuko da lasterketa herrialde horretatik. Ibilbideak 206 kilometrokoa da, eta, guztira, txirrindulariek zazpi mendate puntuagarri igo beharko dituzte, horietako hiru bigarren mailakoak.
2024/06/27 - 22:53
Honela aurkeztu dituzte Tourreko euskal txirrindulariak, Vingegaard eta Pogacar
Florentzian hasiko da, larunbatean, 111. Frantziako Tourra; ostegun arratsaldean, Italiako hiri horretan, lasterketan lehiatuko diren taldeak aurkeztu dituzte. Bertan izan dira Pello Bilbao, Lazkano, Aranburu, Landa, Castroviejo eta Jon Izagirre.
2024/06/27 - 21:21
2024ko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 111. aldiz jokatuko dute, ekainaren 29tik uztailaren 21era bitartean. 2024ko Tourra Florentziatik irten eta Nizan amaituko da. 22 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Guztira, sei euskal ziklista lehiatuko dira.
2024/06/21 - 17:09
Tadej Pogacar izango da UAE-Team Emirates taldeko burua Frantziako Tourrean
Berarekin batera, Juan Ayuso, Marc Soler, Adam Yates, Nils Politt, Pavel Sivakov, Tim Wellens eta Joao Almeida egongo dira.
2024/05/26 - 21:50
Tadej Pogacarrek 2024ko Giroko garaikurra jaso duen momentua
Tadej Pogacarrek irabazi du 2024ko Italiako Giroa. 21. eta azken etapa amaitu ostean, esloveniarrak garailearen garaikurra jaso du. Daniel Felipe Martinez (bigarren) eta Geraint Thomas (hirugarren) izan ditu aldamenean podiumean.
2024/05/26 - 21:05
Tadej Pogacar, 2024ko Italiako Giroko irabazlea
Esloveniarrak irabazi du Giroaren 107. edizioa, guztira sei etapa garaipen bereganatuta. Lasterketako 21. eta azken etapan, Merlierrek bereganatu du garaipena, esprintean nagusituta.
2024/05/26 - 20:56
Italiako Giroko 21. etapako azken kilometroa, eta Tim Merlierren garaipena
Belgikarra aise nagusitu da Erromako helmugan jokatutako azken esprintean. Jonathan Milan izan da bigarren, eta Kaden Groves hirugarren.
2024/05/25 - 19:55
Beste erakustaldi bat emanda irabazi du Pogacarrek mendiko azken jardunaldia, Erromako azken etaparen atarian
Esloveniarrak eraso bortitza jo du jardunaldiko azken igoeran, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu, erraz. Azken urteetako alde handienarekin gailenduko da aurtengo ekitaldian.
2024/05/25 - 19:39
Italiako Giroaren 20. etapako azken kilometroak eta Pogacarren enegarren erakustaldia
Tadej Pogacarrek (UAE) seigarren garaipena eskuratu du Italiako Giroan, enegarren erakustaldia emanda. Hona hemen 20. etapako azken kilometroetako unerik adierazgarrienak eta faboritoen helmugaratzea.
2024/05/25 - 18:42
Tadej Pogacarrek azken igoeran egindako eraso erabakigarria
Esloveniarrak atzean utzi ditu aurkari guztiak, eta garaipenaren bila abiatu da, bera bakarrik, aurtengo Giroan enegarren erakustaldia emanda.
2024/05/24 - 19:55
Andrea Vendrame italiarra nagusi izan da Sappadan
Andrea Vendramek irabazi du Giroko 19. etapa, 157 kilometroko ibilbidea izan duena Mortegliano eta Sappada artean. Vendrame 3 ordu 45 minutu eta 44 segundoko denborarekin helmugaratu da, eta Pelayo Sanchez 55 segundora. Hirugarren postua, berriz, Georg Steinhauserentzat izan da, 1.07 minutura.
2024/05/23 - 19:43
Merlierrek Milan menderatu du Paduako esprintean, eta bigarren etapa garaipena lortu du 2024ko Giroan
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena Italiako Giroaren hamazortzigarren etapako azken metroetan, eta Lidl-Trekeko ziklista, puntutako sailkapeneko liderra bera, bigarren sailkatu da. Sailkapen nagusian, ez da aldaketarik izan, eta Pogacarrek maglia arrosari eutsi dio.