San Mames
2025/10/26 - 13:40
Aymeric Laporte ere baja da Athleticeko defentsan Lekuerekin batera
Athleticek ezustean iragarri du erdiko atzelariaren baja, ezkerreko orkatilan bihurdura duela zehaztuta.
2025/10/25 - 22:38
Athleticek galdu egin du Getaferen aurka, partida oso kaskarra eginda (0-1)
Mayoralek sartu du partidako gol bakarra, lehoien partida gris batean.
2025/10/24 - 21:31
Iñaki Williamsen giharretako lesioa larria da, eta ez da iritsiko Realaren aurkako derbira
Iñakik "lesio muskular larria du eskuin hankako aduktore luzean, tendoietako afekzioarekin".
2025/10/24 - 19:56
Valverde: ''Azken urteetan ez diogu irabazi etxean''
Athleticeko entrenatzailea EA Sports Ligako 10. jardunaldian, San Mamesen, Getaferen aurka jokatuko duten partidaz aritu da.
2025/10/23 - 00:34
Guruzeta: ''Taldeari laguntzeko eta aukerak izateko lanean aritu naiz; asko gozatu dut''
Athleticek Qarabagen aurkako Txapeldunen Ligako hirugarren partida irabazi ostean, Guruzeta eta Navarrorekin egon gara. Bi jokalariak pozik agertu dira emaitzarekin.
2025/10/22 - 23:02
Athleticek lehen garaipena lortu du Txapeldunen Ligan, Qarabagen kontra, markagailua irauli ostean (3-1)
Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi dio azeriar taldeari, San Mamesen. Gorka Guruzetak egindako bi golekin eta Robert Navarrok egindakoarekin markagailua irauli dute lehoiek.
2025/10/22 - 01:21
Athleticek FK Qarabag taldeari irabazi behar dio San Mamesen, sailkapenarekin amets egiten jarraitzeko
Hasiera batean, Ernesto Valverderen taldearentzako neurketarik errazenetarikoa ematen bazuen ere, ez dirudi lan erraza izango denik, Azerbaijango taldeak txapelketari hasiera bikaina eman baitio, bi garaipen bilduta.
2025/10/22 - 00:30
Jagoba Arrasatek Euskal Selekzioaren entrenatzaile izaten jarraituko du Palestinaren aurkako partidan
Euskal Selekzioak dagoeneko zehaztuta dauka Palestinaren aurkako hurrengo konpromisoari aurre egingo dion talde teknikoa. Kirol zuzendaritzak, Mikel De Gregorio buru duela, jarraipen eta bikaintasun profesionalaren aldeko apustua egin du, euskal futboleko aurpegi ezagunekin proiektua indartuz.
2025/10/20 - 21:47
Euskal Selekzioa-Palestina partidarako sarrerak ostegun honetan jarriko dira salgai
Euskal Futbol Federazioak afizioa kausa humanitario baten alde mobilizatzea helburu duen Euskal Selekzioa-Palestina partidarako sarreren salmenta martxan jarriko du ostegunean.
2025/10/12 - 22:53
Real Madrilek Athletic garaitu du San Mamesen, eta jaitsiera postuetan da (1-4)
Real Madrilek Athletic jipoitu du, 1-4, San Mamesen, ia 10.000 zaleren aurrean, F Ligako 7. jardunaldian. Hortaz, zuri-gorriak azken-aurreko postuan dabiltza.
2025/10/10 - 20:05
''Beste taldeek Athleticek Palestinarekin egindakoari jarraitzea espero dut''
Honey Thaljieh Palestinako emakumezkoen selekzioaren sortzaileetako bat izan zen, eta argi du futbola tresna sozial indartsua dela. Ligak Athleticen omenaldia erakutsi ez izanak koherentzia falta eta arrazismoa erakusten duela uste du.
2025/10/08 - 17:47
Maddi Torre: ''Garrantzitsua da ahalik eta jende gehien sartzea San Mamesen, berotasun hori sentitzeko''
Athleticek Real Madril hartuko du igandean, San Mamesen. Hainbat ekitaldi antolatu dituzte horren harira, hala nola 'Pasa baloia, neska' proiektua. Lurraldeko emakumezkoen oinarrizko eta eskolarteko futbolaren egitura sustatzea eta ikusaraztea du helburu.
2025/10/05 - 16:58
Iñaki Williamsek "lesio muskularra-gainkarga" du eta ezin izango du Ghanarekin jokatu
Kapitainari proba osagarriak egingo dizkiote eta errekuperazio prozesua Lezaman hasiko du, zuri-gorrik Ligan urriaren 19an Elxen aurka jokatu behar duten partidari begira.
2025/10/04 - 23:42
Rego: ''Garaipenaren gola sartzeko zortea izan dut''
Alejandro Rego golegile bezala estreinatu da Athleticekin, bere taldeari garaipena emanez Mallorcaren aurka (2-1) (adierazpenak gaztelaniaz).
2025/10/04 - 22:47
Asko sufritutako garaipena, bolada txarrari amaiera emateko (2-1)
Iñaki Williamsek, penaltiz, eta Regok egindako golek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman die bilbotarrei. Jagoba Arrasateren Mallorcak asko estutu ditu bilbotarrek bigarren zatian.
2025/10/04 - 16:57
Euskal selekzioa - Palestina partidaren aurkezpen ofiziala egin dute Gernikan
San Mamesen Azaroaren 15ean jokatuko den lagunartekoak bakea eta elkartasuna aldarrikatuko ditu.
2025/10/03 - 21:37
Ernesto Valverde, bolada txarrari buruz: ''Lehenbailehen eten behar dugu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Taldearen lehentasuna liga de la azpimarratu du entrenatzaile zuri-gorriak. Athleticek sei partida daramatza irabazi gabe Liga eta Txapeldunen Liga kontua hartuta, eta larunbatean Jagoba Arrasateren Mallorca hartuko du.
2025/10/02 - 15:55
Euskal Selekzioak eta Palestinak partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean
Euskadiko Futbol Federazioak ofizial egin du berria webgunean argitaratutako ohar baten bidez. Solidarioa izango dela adierazidu, eta ekimenaren aurkezpen ofiziala larunbat honetan egingo dela zehaztu, Gernikako Bakearen Museoan.
2025/09/26 - 21:11
Valverde: ''Aurkaria oso indartsua da, zenbaki handiak ditu''
Athleticeko entrenatzaileak Vila-realen aurka EA Sports Ligako 7. jardunaldian jokatuko duten partidaz hitz egin du.
2025/09/26 - 20:45
Laporte Txapeldunen Ligako A zerrendan sartu da, Pradosen ordez
Horrela, Ernesto Valverdek Laporte ere erabili ahalko du Europako hurrengo partidetan.