Olinpiar Jokoak
2024/08/01 - 11:24
Espainiak Japonia menderatu du eta final-laurdenetatik hurbilago dago (37-33)
Kauldi Odriozolaren sei golek, kontraerasoan asko, eta Imanol Garciandiaren beste hiruk min handia egin diote Japoniari.
2024/07/31 - 20:18
Miren Lazkano dominarik gabe geratu da eslalom piraguismoko finalean hamargarren geratuta
Finalerdietan hamargarren postuan geatu ondoren, finalean sei segundoko zigorra jaso du, eta ezinezkoa izan da gipuzkoarrak domina eskuratzea.
2024/07/31 - 15:13
Esther Briz A finaletik kanpo geratu da lemazainik gabeko bikoan
Basque Teameko arraunlaria bosgarren sailkatu da Aina Cidekin batera asteazken honetan jokatutako finaurreko proban. Hortaz, bikoteak ezin izango du A finalean parte hartu.
2024/07/31 - 11:09
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 30ean, asteartea
Euskal kirolariek astearte honetan, uztailak 30, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena: arrauna, belar-hockeya, saskibaloia, eskubaloia, futbola, piraguismoa, ur-poloa eta surfa.
2024/07/31 - 10:42
Eguraldi "eskasak" Erostarbe eta Duru surflariak lehiatu gabe utzi ditu
Nadia Erostarbe eta Joan Duru lehiatzekoak ziren final-laurdenak, finalerdiak eta surf dominen txandak bertan behera geratu dira Tahitiako Teahupoo hondartzako eguraldi txarragatik.
2024/07/30 - 22:43
Vilallonga: ''Oso berezia izan da gol olinpiko bat sartzea''
Rafael Vilallongak gol bat sartu du Espainiako belar-hockey selekzioak Frantziaren aurka berdindutako partidan (3-3). A multzoko neurketa jokatu dute, final laurdenen aurreko fasean (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/30 - 19:37
Espainiak Egiptoren aurka galdu du eta multzoko bigarren postuan sailkatu da final-laurdenetara (1-2)
Jon Pacheco, Beñat Turrientes eta Aimar Oroz hasierako hamaikakoan sartu dira. Pachecok partida osoa jokatu du eta bere akats batek bigarren gola eman dio Egiptori.
2024/07/30 - 18:07
Tchaptchet Jokoetatik at geratzeko zorian dago, Espainiako selekzioarekin Herbehereen aurka galduta (29-24)
Espainiak hirugarren porrota jarraian jaso du txapelketan, Maitane Etxeberria gipuzkoarrak lesioagatik Jokoetan jarraituko ez duela jakin den egunean.
2024/07/30 - 17:25
Maitane Etxeberriak Olinpiar Jokoak utzi ditu zuntz haustura baten ondorioz
Espainiako selekzioko medikuak proba bat egin zion astelehen honetan Super Amara Bera Berako jokalariari, bere giharretako arazoaren larritasuna zehazteko.
2024/07/30 - 17:04
Espainiak Grezia garaitu du eta bizirik jarraitzen du Parisko Olinpiar Jokoetan (84-77)
Dario Brizuela eta Xabier Lopez-Arostegui euskal jokalarien taldea aukerekin iritsiko da azken jardunaldira, Kanadaren aurka final-laurdenetako txartela eskuratzeko.
2024/07/30 - 12:43
Virginia Diaz finalaurrekoetarako sailkatu da banakako scull-en
Euskal arraunlariak hirugarren bukatu du final laurdenetako seriea, azken 500 metroetan abiadura bizkortu eta gero.
2024/07/30 - 10:57
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 29an, astelehena
Euskal kirolariek astelehen honetan, uztailak 29, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena.
2024/07/30 - 00:44
Horrelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 28an, igandea
Euskal kirolariek igande honetan, uztailak 28, Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan lortutako emaitzen laburpena.
2024/07/29 - 20:26
Espainiak ezin izan du suediarren defentsa gainditu (29-26)
Kauldi Odriozola hasierako zazpikoan izan da, eta Imanol Garciandiak bere selekzioaren goletako bat sartu du.
2024/07/29 - 19:03
Esther Briz: ''Bigarren aukeratik onena ateratzen jakin dugu''
Esther Briz Basque Teameko arraunlaria, Aina Cidekin batera, finalerdietarako sailkatu da astelehen honetan, bigarren postuan bukatu ondoren.
2024/07/29 - 15:02
Horrelakoa euskal kirolarien jardunaldia uztailaren 27an, larunbata
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan ari diren euskal kirolarien parte-hartzearen eguneko laburpena.
2024/07/29 - 13:35
Janire Gonzalez Etxabarri eta Andy Criere olinpiar jokoetatik at geratu dira
Bi euskal surflariek ez dute bigarren errondatik pasatzea lortu. Gonzalez Etxabarrik Anat Lelior israeldarraren kontra galdu du; Andy Crierek, berriz, ezin izan du Alan Cleland mexikarra mendean hartu.
2024/07/29 - 11:08
M. Chourraut: ''Finalistek erakutsitako maila izugarria izan da''
Finalistek egindako lana eta erakutsitako maila azpimarratu ditu Maialen Chourrautek K1 eslalom finalaren osteko adierazpenetan.
2024/07/29 - 00:01
Alexia Putellasen gol batek final-laurdenetara sailkatu du Espainia Nigeriaren aurka (1-0)
Alexia Putellasek sartutako gol batek, amaierarako bost minuturen faltan, munduko txapeldunen kanporaketako pasea berretsi du, multzoen faseko partida baten faltan.
2024/07/28 - 23:00
Espainiak Angolaren aurka galdu du eta Olinpiar Jokoetan jarraitzea zaildu zaio (26-21)
Etxeberria eta Tchaptcheten taldeak bigarren porrota jaso du bere multzoan, eta horrek zaildu egiten die Jokoetan jarraitzea.