Olinpiar Jokoak
2021/07/28 - 19:25
Espainiak Argentinarekin berdindu du Mikel Merinoren golarekin, eta final-laurdenetan egongo da
Realeko jokalariak aurretik jarri du Espainiako taldea, baina hegoamerikarrek berdinketa lortu dute neurketaren azken txanpan.
2021/07/28 - 16:40
Virginia Diaz, finalera; Garbiñe Muguruza, Jokoetatik kanpo
Basque Teameko Virginia Diaz arraunlaria lemazainik gabeko biko finalera sailkatu da Aina Cid katalanarekin batera. Bestalde, Garbiñe Muguruza tenislariak agur esan die Jokoei final-laurdenetan.
2021/07/28 - 14:29
Garbiñe Muguruza, lehiatik kanpo final-laurdenetan
Elena Rybakina kazakhstandarraren aurka galdu du (7-5 eta 6-1), banakako txapelketan. Hortaz, Tokioko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, atzo binakako lehian ere aurrera ezin eginda geratu baitzen.
2021/07/28 - 13:34
Roglicek eta Van Vleutenek urrezko domina eskuratu dute erlojupekoan; Ion Izagirrek ez du proba bukatu
Esloveniarra eta herbeheretarra olinpiar txapeldun bihurtu dira. Ormaiztegiko txirrindulariak, berriz, giharretako arazoak izan ditu, eta erretiratu egin behar izan du.
2021/07/28 - 11:18
Virginia Diaz finalera sailkatu da
Basque Teameko arraunlaria podiumera igotzeko lehiatuko da ostegun honetan (02:30), lemazainik gabeko biko kategorian, Aina Cid kataluniarrarekin batera.
2021/07/27 - 19:03
Maialen Chourraut, euskal kirolaren historia hizki larriz idatzi duen emakumea
Maialen Chourrautek hiru domina lortu ditu olinpiar jokoetan. Honako hau da lasartearraren kirol ibilbidea, euskal kirolak eman duen kirolaririk handiarena.
2021/07/27 - 18:38
Maialen Chourrautek bere kondaira handitu du Tokion
Maialen Chourrautek historia egin du bere hirugarren domina irabazi ondoren. Hona hemen slamon K-1eko finalaren laburpena.
2021/07/27 - 15:20
Maialen Chourraut: "Zilarrezko domina honekin amestu dut"
Zilarrezko domina lortzeak poz-pozik eta hunkituta utzi du euskal kirolaria. 38 urterekin zilarrezko domina irabaztea "ikaragarria" dela esan du.
2021/07/27 - 15:19
Maialen Chourrauten zilarra ospatu du Atletico San Sebastian bere klubak
Zilarrezko domina lortu du Maialen Chourrautek eslalom K-1eko finalean. Bere klubean emozio handiz bizi izan dute. Lagun, taldekide eta bazkideek proba jarraitu eta garaipena ospatu dute.
2021/07/27 - 13:37
Maialen Chourrauten finalaren argazki galeria
Maialen Chourraut bigarren sailkatu da K-1 Slalom modalitateko finalean. Horrela, euskaldunak bere hirugarren olinpiar domina lortu du.
2021/07/27 - 11:51
Zilarra lortu du Maialen Chourrautek
Olinpiar Jokoetan lortu duen hirugarren domina da, 2012an Londresen brontzea eta 2016an Rion urrea lortu ostean.
2021/07/27 - 10:06
Maialen Chourraut, finalera
2016ko Rioko Olinpiar Jokoetako urrezko dominaren irabazleak Tokioko 2020ko finalerako txartela lortu du eslalomeko piraguismoko K-1 proban.
2021/07/26 - 20:51
Chourrautek bere hirugarren domina bilatuko du; Virginia Diazek, finala
Astearte honetan Maialen Chourrautek K-1eko finalerdia jokatuko du, eta sailkatuz gero, baita finala ere. Virginia Diazi egun bat atzeratu diote finalerdia tifoiagatik, eta asteazkenean lehiatuko da.
2021/07/26 - 15:32
''Gehiago izan zitekeenaren sentsazioa'' geratu zaio Ander Elosegiri
Ander Elosegi piraguista irundarrak zortzigarren postuarekin konformatu behar izan du eslaloneko C-1 kategoriako finalean. Lortutako diploma olinpikoak zapore gazi-gozoa utzi dio.
2021/07/26 - 13:52
Garbiñe Muguruza final-zortzirenetarako sailkatu da
Aise gailendu zaio Qiang Wang txinatarrari bi setetan (6-3 eta 6-0), ordubete pasatxoan.
2021/07/26 - 11:22
Ander Elosegik diploma olinpikoa bereganatu du, finalean zortzigarren eginda
Irungo piraguistak bereganatzen duen laugarren diploma da, beste horrenbeste final olinpiko jokatu ostean (2008an, Pekinen; 2012an, Londresen eta 2016an, Rio de Jaineiron).
2021/07/25 - 21:58
AEBko selekzioak galdu egin du Frantziaren aurka (83-76)
Estatubatuetako gizonezkoen taldeak 17 urte zeramatzan Olinpiar Jokoetan partidarik galdu, hots, Argentinak Atenaseko finalerdietan kanporatu zutenetik.
2021/07/25 - 19:44
Kiesenhofer austriarra, olinpiar txapeldun, Van Vleuten eta Elisa Longoren aurretik
Ane Santesteban errenteriarrak 28. postuan bukatu du proba, irabazlearengandik 3:19ra.
2021/07/25 - 19:30
Garbiñe Muguruza bigarren kanporaketarako sailkatu da
Kudermetova errusiarra hartu du mendean bi setetan eta hurrengo partida astelehenean jokatuko du.
2021/07/25 - 17:40
Maialen Chourraut eta Ander Elosegi, finalerdietara piraguismoan
Chourrautek 6. egin du lehen jaitsieran eta 5. bigarrenean. Elosegik, berriz, 8. egin du lehenengoan eta 4. bigarrenean. Gizonezkoen finalerdiak astelehenean jokatuko dira; emakumezkoenak asteartean.