AEBko selekzioak galdu egin du Frantziaren aurka (83-76)
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) selekzioak, Tokioko Olinpiar Jokoetan saskibaloiko urrezko domina bereganatzeko faborito nagusiak, gaizki ekin dio lehiaketari, galdu egin baitu Frantziaren aurka txapelketako estreinako neurketan (83-76).
Frantzia ez da kikildu ustez askoz sendoagoa zen aurkariaren aurrean, eta haren indarguneak murrizten jakin du (AEBk % 36ko eraginkortasuna besterik ez du izan jaurtiketetan. Kevin Durant faltaz bete dute, eta askoz hobeto aritu dira azken txanpan Fournier (28 puntu), De Colo (13 puntu) eta Goberten (14 eta 9 errebote) eskutik..
17 urte dira AEBko selekzioak Olinpiar Jokoetan neurketarik galtzen ez zuela. Azkena Atenasen izan 2004an, Argentinaren aurka (89-91), txapelketako finalerdietan. Hori bai, FIBAko txapelketetan galdu izan du azken boladan, besteak beste, Frantziako selekzioak berak 2019ko Txinako Munduko Txapelketatik kanpo utzi zuen, nahiz eta orduko AEBko taldea oraingoa baino askoz apalagoa zen.
Estatu Batuetako taldearen estreinaldia etsigarria izan da, azken minutuetan lehiatzeko izan zuen gaitasunik ezagatik, eta txapelketa prestatzeko bidean izandako beste bi porrotak (Nigeriaren eta Australiaren aurka) kasualitatea izan ez zirela argi utzi dute.
Fitxa teknikoa:
83 - Frantzia (12+22+25+21): De Colo (13), Yabusele (6), Fournier (28), Batum (5), Gobert (14) -hasierako bostekoa-, Heurtel (5), Luwawu Kongbo (2), Fall (7), Poirier (3) eta Cornelie.
76 - Estados Unidos (22+23+11+20): Lillard (11), LaVine (8), Adebayo (12), Durant (10), Green (2) -hasierako bostekoa-, Holiday (18), Tatum (9), Booker (4), Johnson, McGee (2) eta Middleton.
Epaileak: Guilherme Locatelli (BRA), Michael Weiland (CAN), Manuel Mazzoni (ITA). Kevin Durant knaporatu dute bost faltengatik (39. min).
Zure interesekoa izan daiteke
Felix Fernandezek baieztatu du Galbiatik eta Spagnolok taldean jarraituko dutela, Forrestek alde egingo duela eta Cabarrotekin negoziatzen ari direla
Bestalde, Bartzelonak Xevi Pujol idazkari teknikoa fitxatzeko duen interesa "lehia desleiala" dela esan du Kosner Baskoniako kirol zuzendariak , "momentua ez delako egokia", ACBko garaikurra lortzeko playoffa jokatu aurretik izan zelako.
Gernika KESBk 2026-2027 denboraldiko Endesa Ligan parte hartuko duela baieztatu du
Azken urteotan klubaren babesle nagusia izan den Lointekek ez jarraitzea ekarritako “erronka ekonomikoari” aurre eginda, Gernika KESBk iragarri du hurrengo denboraldian, “berriro ere, emakumezkoen Endesa Ligako elastikoa" jantziko duela.
Maddie Garrick, Kutxabank Araskiko jokalari berria
Australiako hegalekoa CAB Estepona eta Movistar Estudiantesetik igaro ondoren iritsi da Gasteizera, “erreferentzia anotatzailea” izateko helburuarekin.
Ibaeta Basketek Mirai Euskotren izena izango du aurrerantzean
IDK Elektronikak hamabi denboraldi eman ditu babesle nagusi. Orain, Donostiako taldeak beste izen bat izango du, eta, 2026-2027 denboralditik, Mirai Euskotren izango da.
Kobi Simmonsek Kosner Baskonian jarraituko du 2028ra arte
Joko-antolatzaile estatubatuarrak denboraldi ona egin du, eta Arabako hiriburuan jarraitzeko aukera eman dio horrek. "Gasteizera iritsi zenetik ezin hobeto egokitu da taldera, eta zaleei gau bikainak eskaini dizkie", azaldu du Baskoniak.
Chicago Bulls taldeak Tiago Splitter Baskoniako jokalari ohia fitxatu du, eta entrenatzaile ibiliko da taldean
Splitterrek, 41 urtekoa bera, Portland Trail Blazers taldea zuzendu zuen, behin-behineko entrenatzaile gisa, 2025-2026 denboraldian, eta taldea play-offetan sartzea lortu zuen. Jokalari ohi brasildarrak, Bulls taldean, Billy Donovan ordezkatuko du karguan.
Txus Vidorreta bilbotarrak CB Canarias taldea utzi du, hamar urteko ibilbide arrakastatsuaren ostean
Entrenatzaile bizkaitarrak Kanarietako taldearen buruan bi Txapeldunen Liga irabazi eta Errege Kopako final bat jokatu ditu, eta ACBko play-offetan bederatzigarren izan da. Vidorretak esan duenez, "bizitzan jakin behar da zure garaia noiz dagoen amaitzear".
Valentziak Endesa Ligako finala jokatuko du Bartzelonaren aurka
Valentzia Basketek Endesa Ligako finalerako txartela lortu du igande honetan, Asisa Joventuten aurkako finalerdietako hirugarren partida ere irabazita (75-87), Badalonan, garaipen guztiak lortuta eta finalerako txartela lortuta. Hala, Bartzelonaren aurka jokatuko du finala.
BBK Bidaideak taldea BSR 3x3ko Espainiako txapeldun
BBK Bidaideakek Amiab Albacete garaitu du (13-10) Bilbon jokatutako finalean, Europako brontzearekin eta Ligako Lauko Finalerako sailkapenarekin osatutako denboraldi arrakastatsua borobilduta.
New York Knicks 53 urte geroago nagusitu da NBAn
New Yorkeko taldeak 90-94 garaitu du San Antonio Spurs partida parekatu batean. Hala, 4-1ko emaitzarekin irabazi du finala.