Nafarroa Arena
2024/03/30 - 12:27
Altuna III-Martija eta Etxeberria-Zabaleta bikoteak, Binakako txapelaren bila
Binakako Txapelketako finala martxoaren 31n, igandean, jokatuko da, Nafarroa Arenan. Final handia zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 17:00etatik aurrera.
2024/03/29 - 15:35
Jokin Altuna: ''Kontziente gara finala oso zail daukagula, baina gogotsu eta prest gaude dena emateko''
Jokin Altunak Binakako Txapelketako finala jokatuko du martxoaren 31n, Julen Martijarekin bikotea osatuta, Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka. Amezketakoak bi final jokatu ditu Nafarroa Arenan, eta biak galdu ditu; hala ere, horrek ez du Altuna III.a kikiltzen.
2024/03/28 - 13:39
Julen Martija, Nafarroa Arenan finala jokatzeko irrikan
Julen Martijak Binakako bi txapel irabazi ditu dagoeneko, eta horietako bat, gainera, Jokin Altunarekin bikotea osatuta. Igandekoa bere hirugarren finala izango da modalitate horretan, Nafaroa Arenan jokatuko duen lehendabizikoa. Gainera, Jose Javier Zabaleta atzelariari egin beharko dio aurre.
2024/03/27 - 17:31
Altuna-Martija eta Peio Etxeberria-Zabaleta bikoteek igandeko finalerako materiala hautatu dute
Lau pilotariak gustura gelditu dira aukeratutako pilotak ikusita. Gerora, prentsaurrekoa eman dute, eta, jakina, igandeko final handia izan dute aztergai.
2024/03/26 - 18:35
Jose Javier Zabaleta: ''Oso anbiziosoa naiz, eta, gero eta gehiago uste dut naizela''
Jose Javier Zabaletak Binakako Txapelketako Finalaren aurretik dituen sentsazioak adierazi ditu. Horrez gain, Peio Etxeberriarekin jokatzeak energia transmititu diola azaldu du, izan ere, energia askoko pilotaria da Etxeberria.
2024/03/26 - 17:52
Igandeko Binakako Finalaren saio berezian emititutako pasarte, bitxikeria eta adierazpen nabarmenenak
Binakako Txapelketako Finalaren saio berezia emititu zen astelehen gauen ETB1en. ETB kantxako taldeak finalaren inguruan hitz egin zuen, eta bertan, Jokin Altunak, Peio Etxeberriak, Jokin Etxanizek (Jose Javier Zabaletaren partez) eta Antton Maizek hitz egin zuten.
2023/12/29 - 22:08
Asier Martinezek min hartuta amaitu du Nafarroa Arenako 60 metroko hesidun probako finalerdia
Asier Martinez atleta nafarrak Nafarroa Arenan korrika egiteko aukera izan du. Bigarren izan da 60 metroko hesidun probako finalerdian, baina min hartuta amaitu duenez, ez du finalean parte hartu.
2023/12/28 - 18:20
Asier Martinez: ''Aurreko ziklo txar horrekin apurtzea da Nafarroa Arenan egotearen helburua''
Nafarroa Arenan atletismoko maila goreneko ekitaldia jokatuko da bihar, Navarra Indoor Athletics. Nazioarteko hainbat izar bilduko dira bertan, baina iruindarrentzat erakargarririk handiena Asier Martinezen itzulera bertatik bertara ikustea izango da, 10 hilbabetez lehiatu gabe egon ondoren.
2023/11/01 - 17:59
Miguel Mindegia handiak omenaldi hunkigarria jaso du Euskal Herriko Txapelketaren finalean
Eguerdian omendu dute, Nafarroa Arenan, eta bertan zeuden zaleek txalo zaparrada batez hartu dute.
2023/10/27 - 16:45
Iker Vicentek aizkolari onenaren tronua berreskuratu nahi du
Asteazkenean, azaroaren 1ean, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa jokatuko da Nafarroa Arenan, eta Iker Vicente da txapela janzteko hautagai nagusia. Berarekin elkartu gara.
2023/10/26 - 23:02
Euskal Herriko lehen mailako aizkolarien finala aurkeztu dute
Sei aizkolari onenak lehiatuko dira azaroaren 1ean Nafarroa Arenan txapela lortzeko, Iker Vicente nafarra faboritoa delarik. Jardunaldia zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/10/01 - 22:50
Ezkurdia eta Mariezkurrenak Caixabank Masterseko txapela berretsi dute
Joseba Ezkurdiak eta Jon Mariezkurrenak irabazi dute 2023ko CaixaBank Masters txapelketa, igande honetan 22-6 gailendu ondoren Jokin Altunaren eta Ander Imazen aurka Nafarroa Arenan jokatutako final handian.
2023/10/01 - 21:51
2023ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 21eko asteburuan hasi zen, eta urriaren 1ean amaituko da, finala Iruñean jokatuta.
2023/10/01 - 20:59
Ezkurdia eta Mariezkurrena, 2023ko CaixaBank Masterseko txapeldunak Altuna eta Imaz garaituta (22-6)
Gorriak nagusi izan dira frontoian eta ez diete txapelarekin amesteko aukerarik ere eman urdinei.
2023/09/26 - 22:54
Caixabank Masterseko finalerdiak: ''Giro ederra egongo da ostiralean, eta gogoekin etorriko gara''
Nafarroa Arenak Caixabank Masterseko finalerdiak hartuko ditu ostiralean. Lehenengoan Ezkurdia-Mariezkurrena eta Jaka-Martija bikoteak lehiatuko dira; bigarrenean, Altuna-Imaz eta Peña-Rezusta. Bi partidak zuzenean emango dituzte ETB1ek eta eitb.eusek.
2023/09/12 - 17:41
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Caixabank Mastersean lortutako garaipena berretsi nahi dute aurten ere
Finalerdiak irailaren 29an jokatuko dituzte, 21:15ean hasita; finala, berriz, urriaren 1ean izango da, 17:00etatik aurrera.
2023/06/21 - 19:08
CaixaBank Mastersa uztailaren 21ean hasi eta urriaren 1ean amaituko da
Aurkeztu dute 2023ko CaixaBank Mastersa. Sei bikote ariko dira lehian: Elordi-Albisu, Ezkurdia-Mariezkurrena II, Peña II-Rezusta, Altuna III-Imaz, Jaka-Martija eta Larrazabal-Zabaleta. Txapelketako lehen partida Urrestillan jokatuko da uztailaren 1ean, eta finala urriaren 1ean Nafarroa Arenan.
2023/04/04 - 21:58
Lasori osasun azterketak egin dizkiote finaleko lesioaren larritasuna ezagutzeko
Emaitzak asteazken honetan jakinaraziko dira. Bizkarreta-Gerendiaingoak irrist egin zuen Binakako Txapelketako finalean eta ordutik aurrera tanto bakarra erdietsi zuten.
2023/04/03 - 23:54
Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta, pozarren Binakakoaren txapelak lortuta
Txapeldunek biharamun gozoa izan dute, astelehen honetan, Nafarroa Arean finala irabazita. EITB haiekin izan da.
2023/04/03 - 18:33
Elordi eta Zabaleta, txapeldunak merezimendu osoz
Txapelketak iraun dituen 4 hilabeteetan 15 partida irabazi dituzte eta soilik 3 galdu. Elordi, debutariak eta lau aldiz txapeldun izan den Zabaletak bikote bikaina egin dute. Elkarren osagai ezin hobea izan dira.