Nafarroa Arena
2019/11/17 - 20:55
Finaleko azken tantoa
Bideo honetan duzu ikusgai Ezkurdiak eta Altunak jokatu duten Lau t’erdiko Txapelketako finaleko azken tantoa.
2019/11/17 - 13:20
Ezkurdiak bigarren txapela jarraian nahi du; Altunak, iazko porrotaren errebantxa
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak iazko final bera jokatuko dute. Orduan Ezkurdia nagusitu zen, baina aurten Jokin sasoi betean iritsi da Lau t'erdiko partida handienera.
2019/11/16 - 14:35
Altuna eta Ezkurdia, finalerako prest
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak jokatuko dute Lau t’erdiko Txapelketako finala igande honetan, Nafarroa Arenan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute partida, 17:00etan.
2019/11/14 - 15:53
Ezkurdia eta Altuna gustura, finalerako materialarekin
Lau t'erdiko bi finalistek igandeko partida handian erabiliko dituzten lau pilotak aukeratu dituzte ostegun eguerdian, Nafarra Arena pilotalekuan.
2019/11/14 - 11:32
Ezkurdiak eta Altunak finalerako pilotak aukeratu dituzte
Joseba Ezkurdiak pisua duten pilotak aukeratu ditu, eta Jokin Altunak, berriz, arinagoak eta biziagoak hartu ditu.
2019/11/11 - 21:25
Ezkurdiak eta Altunak finaleko pilotalekua probatu dute
Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak Lau t'erdiko finala jokatuko dute igandean, Nafarroa Arenan, eta bertan egin dituzte asteko lehen lansaioak.
2019/11/11 - 20:52
Ezkurdia: 'Txisparekin nago, eta fisikoki ondo aurkitzen naiz'
Joseba Ezkurdiak Jokin Altunaren aurka jokatuko du Lau t'erdiko Txapelketako finala, igandean. Nafarroa Arenan egin duen entrenamenduaren ostean, zein sentsazio dituen adierazi digu.
2019/11/11 - 20:17
Altuna: 'Frontoira ohitzen ari naiz oraindik, baina sentsazioak onak dira'
Jokin Altunak Lau t'erdiko finala jokatuko du Joseba Ezkurdiaren aurka, igandean. Asteko lehen entrenamendua egin du Nafarroa Arenan, finaleko pilotalekuan, eta nola topatu den azaldu digu.
2019/11/11 - 14:30
Ezkurdia vs Altuna III.a, igandeko final handia
Igandean, arratsaldeko 17:00etan, Joseba Ezkurdiak eta Jokin Altunak 2019ko 4 t'erdiko finala jokatuko dute Nafarroa Arenan. Neurketa ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da, zuzen-zuzenean.
2019/11/05 - 09:40
4 t'erdiko finala ikusteko 250 sarrera geratzen dira salgai
Altuna III.ak eta Ezkurdiak azaroaren 17an jokatuko dute 2019ko final handia Nafarroa Arena pilotalekuan.
2019/11/04 - 20:45
Ezkurdiak eta Altuna III.ak finalean elkar ikusiko dute berriro
Bi pilotariek elkarren aurka jardun zuten Nafarroa Arenan jokatu zen iazko finalean, eta Arbizuko aurrelaria nagusitu zen (22-17).
2019/10/28 - 16:28
Iker Vicente: 'Nire bizitza guztiko ametsa hauxe izan da, txapel hau irabaztea'
Iker Vicente aizkolaritzaren historiako Euskal Herriko Txapelketako irabazle gazteena da, eta titulua erdietsi ondorengo egunean ETBrekin hitz egin du finalari buruz.
2018/12/19 - 12:02
Nafarroa Arenak Espainiako Taldekako Txapelketa hartu du
Asteburuan, Nafarroa Arenak Espainiako Gimnastika Erritmikoko Taldekako Txapelketa hartu du. Guztira, 104 talde eta 1.096 gimnasta aritu dira.
2018/11/19 - 21:58
Ezkurdia: 'Nire ametsa egi bihurtuta ikusi dut'
Joseba Ezkurdia da 2018ko Lau t'erdiko Txapelduna. Finala Altunari irabazi zion (17-22), eta txapela irabazi ondorengo egunean ETBri elkarrizketa eskaini dio.
2018/11/18 - 23:06
Harrera beroa egin diote Ezkurdiari Arbizun
Joseba Ezkurdiak Lau t'erdiko Txapelketa irabazi du, eta bere herrian harrera beroa egin diote garaipena ospatzeko.
2018/11/18 - 22:25
Ezkurdiak jantzi du Lau t’erdikoaren txapela, Altunari finala irabazita
Azken unera arte bizi izan da lehia Nafarroa Arena frontoiaren estreinaldi handian, 3.000 ikusle bildu dituen norgehiagoka parekatu batean. Azkenik, arbizuarra nagusitu da, 22-17 irabazita.
2018/11/18 - 21:56
Ezkurdia: 'Txapel hau nire aitari eskaintzen diot'
Joseba Ezkurdia da 2018ko Lau t'erdiko txapelduna. Altunari finala irabazita (17-22), ETBrekin hitz egin du, sentitzen duena azaltzeko.
2018/11/18 - 20:48
Ezkurdiak txapela jantzi duen momentua
Joseba Ezkurdia da Lau t'erdiko txapeldun berria. Bideo honetan duzu ikusgai Arbizuko pilotariak 'kaiolako' txapelketako irabazlearen txapela jantzi duen unea.
2018/11/18 - 20:38
Lau t'erdiko finaleko azken tantoa, kamera zenitaletik ikusita
Joseba Ezkurdiak irabazi du Lau t'erdiko finala, Jokin Altuna menderatuta (17-22). Bideo honetan duzu ikusgai partidako azken tantoa, gure kamera zenitalaren ikuspegitik.
2018/11/18 - 20:28
Lau t'erdiko finaleko azken tantoa
Joseba Ezkurdia da Lau t'erdiko txapeldun berria, finala Jokin Altunari irabazita (17-22). Bideo honetan duzu ikusgai azken tantoa.