Mikel Oyarzabal
Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Horrelakoa izan da Realari garaipena eman dion penaltia
VARak deituta joan da epailea zer gertatu den begiratzea. Ruiz de Galarretak kamisetatik heldu dio Yangel Herrerari arean, eta penaltia dela erabaki du epaileak. Oyarzabalek bota, eta gola sartu du, horrera Sevillarako txartela lortuz.
Oyarzabal: “Uste dut ez dugula gure partidarik onena egin, baina honek ezin du aurreko guztia kendu”
Realeko kapitainak txuri-urdinen gola egin du Real Madrilen aurka Bernabeun, baina Rino Matarazzoren gizonek 4-1 galdu dute.
Oyarzabal: “Beti gertatuko dira gauzak onerako eta txarrerako, baina aurrera ateratzea garrantzitsua da”
Realeko jokalariak Celtaren aurka lortutako garaipenaz (3-1) hitz egin du EA Sports Ligako 21. jardunaldian.
Oyarzabalek ekaitza piztu du eta Celta garaitu dute txuri-urdinek (3-1)
Realak jokalari bat gutxiagorekin Celta menderatu du, Oyarzabalen erakustaldi bikainari esker.
Honela jaurti zituzten penaltiak Reala-Osasuna Errege Kopako kanporaketan
Realak lortu zuen final-laurdenetara aurrera egitea. Oyarzabalek, Guedesek, Solerrek eta Sergio Gomezek sareetara bidali zuten baloia, eta Unai Marrerok Moncayolaren eta Catenaren jaurtiketak gelditu zituen.
Realak markagailua irauli du Osasunaren aurka, derbian, eta penaltietan sailkatu da Kopako final-laurdenetarako
Nafarroako taldea 0-2 aurreratu da, Moncayolak eta Oyarzabalek bere atean sartutako golen bidez, baina Turrientesek eta Zubeldiak berdindu egin dute, azken minutuetan; luzapenean, Aitor Fernandezek penalti bat gelditu du, eta penalti jaurtiketetan Unai Marrerok bi gelditu ditu.
Mikel Oyarzabal: "Ez gabiltza asmatzen"
Realak bana egin du Levanteren aurka jokatu duen EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partidan, etxetik kanpo. Partidaren amaieran, Mikel Oyarzabalek, burumakur, azaldu du ez direla erabaki egokiak hartzen ari, eta erantsi du momentu gogorra dela.