Mikel Landa Meana
2024/08/19 - 22:35
Van Aertek irabazi du Vueltako hirugarren etapa eta Jon Aberasturi hirugarren izan da
Wout van Aertek lidertza sendotu du Espainiako Vueltako hirugarren etapa esprintean irabazita. Kaden Groves izan da bigarren eta Jon Aberasturi hirugarren.
2024/08/10 - 18:59
Marc Hirschi, 2024ko Donostiako Klasikoko txapelduna
Suitzarra Julian Alaphilipperekin batera heldu da ihes eginda azken metroetara, eta esprintean frantziarra menderatu du. Van Eetvelt izan da hirugarren.
2024/08/08 - 21:42
2024ko Donostiako Klasikoa: ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketaren 43. ekitaldia larunbatean izango da jokoan, eta EITBk zuzenean emango du, 14:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 2024ko Donostiako Klasikoaren berritasun nagusia izango da Pilotegirako igoera; azken kilometroetan egingo dute, eta % 27rainoko maldak ditu mendate horrek.
2024/07/21 - 22:00
Mikel Landa: ''Gaurko erlojupekoa Tour honen laburpen ona da''
Arabarrak zazpigarren egin du 2024ko Frantziako Tourra itxi duen erlojuaren kontrako saioan, eta bosgarren amaitu du sailkapen nagusian.
2024/07/21 - 21:47
Pogacarrek bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken erlojupekoan ere nagusituz
UAEko esloveniarrak bere hirugarren Frantziako Tourra irabazi du, azken etapako erlojupekoa 45 minutu eta 24 segundoko denborarekin amaituz. Horrela, sei etapa irabazi ditu guztira.
2024/07/21 - 00:56
Frantziako Tourreko 21. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Monako - Niza (33,7 km)
Monako eta Niza arteko 33,7 kilometroko azken erlojupekoak emango dio amaiera 111. edizio honi.
2024/07/20 - 21:52
Mikel Landa: ''Remcori lagunduta, Vingegaard atzean uzten saiatu gara, baina ez dugu lortu''
20. etapa amaituta, Mikel Landak adierazi du talde-lana egin dutela Remco Evenepoeli laguntzeko eta Jonas Vingegaard atzean uzteko, baina ezinezkoa izan zaiela helburua lortzea.
2024/07/20 - 21:10
Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)
Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.
2024/07/20 - 15:09
Zertan oinarritzen dira txirrindulari profesionalen entrenamenduak?
Nork bere ahalmenaren eta helburuaren arabera entrenatzen badu ere, txirrindulari profesional guztien entrenamenduek oinarri bera dute, eta lehen pausoa ordubetean landu dezaketen potentzia maximoa zein den zehaztea izaten da. Hona hemen Xabier Usabiagaren azalpena.
2024/07/19 - 19:00
2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)
Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.
2024/07/18 - 19:54
Victor Campenaertsek irabazi du Barcelonnetten, eta aurrenekoz gailendu da Frantziako Tourrean
Lotto Dstny taldeko belgikarrak, azken metroetan, Matteo Vercher (TotalEnergies) eta Michal Kwiatkowski (INEOS) menderatu ditu; izan ere, hiru ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. 30 gizon baino gehiago izan dira eguneko ihesaldian, eta tropela ia 14 minuturen buruan helmugaratu da.
2024/07/18 - 18:55
Landa, Roglic eta Kuus 2024ko Vueltan izango dira
Vueltaren zuzendaria Gasteizen izan da 18. etapa aurkezteko, Arabatik zehar lehiatuko dena ibilbide osoa.
2024/07/18 - 11:38
2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)
Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.
2024/07/18 - 00:15
Carapazentzat etapa, egun kaotiko batean
EF Education taldeko ekuadortarrak bere ibilbidean aurrenekoz irabazi du Frantziako Tourrean; sailkapen nagusian, Evenepoelek segundo batzuk jan dizkio Vingegaardi.
2024/07/17 - 19:31
Richard Carapazek irabazi du Superdevoluyn, eta Evenepoelek hamabi segundo murriztu dizkio Vingegaardi
EF Education taldeko txirrindulari ekuadortarrak eskuratu du garaipena 2024ko Frantziako Tourraren 17. etapan, bakarka, eta Simon Yates (Jayco) sartu da bigarren; Evenepoelek (Soudal) indarra erakutsi du azken igoeran, eta Pogacar liderra eta Vingegaard baino segundo batzuk arinago helmugaratu da.
2024/07/17 - 11:52
2024ko Tourraren 17. etaparen profila eta ibilbidea: Saint Paul Trois Chateaux-Superdevoluy (177,8 km)
Mendiko eguna da, eta mendate batean amaituko da; nolabait, oso gogorra izango den Tourreko azken zatiko atarikoa da.
2024/07/16 - 20:18
Jasper Philipsenek irabazi du Nimeseko esprinta, eta hiru etapa daramatza 2024ko Frantziako Tourrean
Alpecin-Deceuninck taldeko txirrindulari belgikarra izan da azkarrena etapako azken metroetan, eta, garaipena hori zenbatuta, hiruna dabiltza Biniam Girmay eta bera; Girmay helmugarako 1,4 kilometro gelditzen zela jausi da. Sailkapen nagusian, aldaketarik ez da, eta Pogacarrek lider jarraitzen du.
2024/07/14 - 20:44
Mikel Landa: ''Pozik nago nire errendimenduarekin, eta baikor azken asteari begira''
2024ko Frantziako Tourreko hamabosgarren etapan, Tadej Pogacar (UAE) izan da berriz ere helmuga zeharkatzen lehena, eta Vingegaardekiko zuen aldea 3 minutu eta 9 segundora handitu du. Landak, berriz, bosgarren postua lortu du sailkapen nagusian.
2024/07/14 - 19:45
Pogacarrek garaipena errepikatu du Plateau de Beillen, eta Landa laugarren izan da
Horrela, Pogacarrek 3:09 minuturaino handitu du Vingegaardekiko aldea, eta Landak maila bat egin du gora sailkapen nagusian, bosgarren posturaino.
2024/07/14 - 11:31
2024ko Frantziako Tourraren 16. etaparen profila eta ibilbidea: Gruissan - Nimes (188,6 km)
2024ko Tourra azken astean sartuko da 16. etaparekin batera. Azken atseden egunaren ostean jokatuko da. Ibilbidelaua izango du, eta esprinterrek azken aukera edukiko dute etapa garaipena bereganatzeko.