Mendizorrotza
2024/02/10 - 18:25
Guridi: ''Berdinketa justua da''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Mendizorrotzako prentsa-aretoan hitz egin du Arabako taldeak Vila-realen kontra lortutako berdinketaz (1-1).
2024/02/03 - 21:52
Ander Guevara: ''Ez ditugu izandako aukerak aprobetxatu''
Alavesek 1 eta 3 galdu du etxean Bartzelonaren aurka EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partida.
2024/02/03 - 21:25
Alavesek 1-3 galdu du Bartzelonaren kontra Mendizorrotzan
Arabako taldeak porrot egin du Barçaren aurka jokatutako EA Sports Ligako 23. jardunaldiko norgehiagokan. Lehen zatian golak sartzeko abaguneak izan ditu Alavesek, baina Kataluniako taldea eraginkorragoa izan da aurkariaren ate aurrean.
2024/01/20 - 00:17
Alavesek Cadiz menderatu du (1-0), Luis Riojak sartutako golari esker, eta urrezko hiru puntu lortu ditu
Luis Garcia Plazaren gizonek, ostiralean eskuratutako puntuak zenbatuta, 23 puntu dituzte, hau da, Cadizek baino zortzi gehiago; talde hori hamazortzigarren dago, maila galduko duten hiru postuen gorenean. Gasteizko taldeak merezi izan du irabaztea.
2024/01/07 - 13:22
Benavidezen golak Errege Kopako final-zortzirenetan sartu du Alaves (1-0)
Arabarrak Betis baino gehiago izan dira Mendizorrotzan jokatutako partidan.
2024/01/07 - 13:21
Alavesek Betisen aurka Errege Kopan lortutako garaipenaren laburpena (1-0)
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetan sartu da, Betisi Mendizorrotzan 1 eta 0 irabazita. Gola Benavidezek egin du.
2024/01/06 - 23:53
Luis Garcia Plaza: ''Merezitako garaipena izan da''
Alaves Errege Kopako final-zortzirenetara sailkatu da, Betis 1-0 garaituta. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
2023/12/28 - 23:37
Alavesek 64 milioi euroko aurrekontua onartu du
23/24 denboraldirako aurrekontua ere % 99,35eko babesarekin onartu da, eta emaitza positiboa izan du: 1.060.549 euro.
2023/12/28 - 16:53
Abqar, Alaveseko atzelaria, Marokok deitu du 2024ko Afrikako Koparako
Abqarrek Ligako 6 partida eta Betisen aurkako Errege Kopako kanporaketa gal ditzake, baita finalerdietako joaneko partida ere.
2023/12/22 - 01:14
Alavesek luzapenean galdu du 10 jokalarirekin aritu den Real Madrilen aurka (0-1)
Lucas Vazquezek egin du partidako gol bakarra, korner baten ondorioz, gol aukera argi oso gutxi izan dituen partidan.
2023/12/09 - 18:23
Alex Sola: ''Amorrua ematen du, baina baloiak ez du sartu nahi izan''
Alavesek Las Palmasekin galdu du etxean, 0-1, EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Neurketako gol bakarra Kirianek egin du, 31. minutuan.
2023/12/09 - 17:28
Alavesek porrot egin du Las Palmasen aurka, Mendizorrotzan 0-1 galduta
Babazorroek galdu egin dute (0-1) Kanaria uharteetako taldearen kontra jokatutako EA Sports Ligako 16. jardunaldiko partida. Epaileak Omorodionen bi gol baliogabetu ditu.
2023/11/25 - 00:08
Alavesek nagusitasunez irabazi dio Granadari (3-1)
Babazorroak aurkaria baino gehiago izan dira hasieratik, eta hiru puntuak irabazi dituzte Granadak bere atean sartutako golari eta Abdek eta Omorodionek egindako bi golei esker.
2023/11/15 - 17:41
Alavesek eta Osasunak berdindu egin dute, 2-2, Mendizorrotzan jokatutako lagunartekoan
Asteburuan EA Sports Ligako jardunaldirik ez dagoenez, Gasteizko eta Iruñeko taldeek lagunarteko norgehiagoka jokatu dute, asteazken goizean, Arabako hiriburuan. Herrandok, bere atean, eta Karrikaburuk sartu dituzte Alavesen golak, eta Barjak eta Raulek egin dituzte Osasunarenak.
2023/11/05 - 18:18
Garcia Plaza: ''Aurkaria baino hobea zarenean, irabazi egin behar duzu''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Mendizorrotzan Almeriaren aurka lortutako garaipena aztertu du. Alexandar Sedlarren lesioaz ere hitz egin du, ohatilan atera behar izan baitute zelaitik. (Adierazpenak gaztelaniaz)
2023/11/05 - 16:56
Alavesek garaipena bereganatu du, Almeria mendean hartuta (1-0)
Arabako taldeak hiru puntuak poltsikoratu ditu, Andaluziako taldeari 1-0eko emaitzarekin irabazita Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 12. jardunaldiko partida. Hagik penaltia huts egin du, eta Sedlarren golak eman dio garaipena Alavesi.
2023/10/08 - 23:16
Guridi: ''Ondo erantzun diogu jasotako golari''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Betisen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du. Lehen zatian agindu arren, bigarrena parekatua izan dela adierazi du, eta berdinketa emaitza bidezkoa dela.
2023/10/08 - 22:35
Alavesek eta Betisek puntuak banatu dituzte Mendizorrotzan (1-1)
Babazorroak nagusi izan dira partidaren lehen erdian, baina bigarren zatiko parekotasunak bi taldeek puntuak banatzea erabaki du.
2023/10/05 - 18:52
Giuliano Simeonek Gasteizen jarraituko ditu sendatze lanak
Aurrelariak lesio larria izan zuen denboraldiaurrean Burgosen aurka Briviescan jokatutako lagunarteko partidan.
2023/10/05 - 18:20
Gorosabel: ''Pozik nago Alavesen, erraza izan da taldera egokitzea''
Andoni Gorosabel Alaveseko jokalariak Ligako egoera baloratu du, jaitsiera postutik hurbil baitaude zazpi punturekin. Azpimarratu duenez, "sentsazioak emaitzak baino hobeak dira".