Mendizorrotza
2023/10/01 - 21:27
Osasuna garaile, Mendizorrotzan Alavesen aurka jokatutako derbian (0-2)
Arnaizen aurretik jarri ditu gorritxoak 36. minutuan egindako gol bikainaren bidea. 90.ean, eta Alaves bigarren zati ia osoa 10 jokalarirekin jotzen ari zenean, Budimirren bigarrena sartu du.
2023/10/01 - 21:24
Garcia Plaza: ''Hobeak izan garela uste dut, baina eurek golak sartu dituzte eta guk ez''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Arabako taldeak Osasunaren aurkako euskal derbian (0-2) jasotako porrotari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/10/01 - 21:07
Budimir: ''Gaurko hiru puntuekin sailkapenean egon nahi dugun tokian jarriko gara, eta hortik gora''
Alavesen aurkako derbian lortutako garaipenari buruz hitz egin du Osasunako jokalariak. "Pozik nago sartutako golagatik, eta partida bakoitza ahalik eta gehien ematen saiatzen naiz" adierazi du. "Gaurko hiru puntuekin egon nahi dugun tokian jartzen gara, eta hortik gora begiratzera", gehitu du.
2023/10/01 - 20:56
Tenaglia: ''Jokalari bat gutxiagorekin geratu garenera arte partida zuzena egin dugu, gola falta izan zaigu''
Nahuel Tenaglia Alaveseko joklariak Arabako taldeak Osasunaren aurka jasotako porrotaren (0-2) analisia egin du EITB Mediarentzat. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/09/30 - 17:03
García Plaza: ''Talde indartsua izan behar gara etxean, gure jendearekin, eta puntuak batu''
Alaveseko entrenatzaileak Osasunaren aurkako igandeko derbiaren aurreko prentsaurrekoan esan duenez, "bi partida datoz etxean, eta hemen talde indartsua izan behar gara puntuak batuz". Bestalde, biharko partidarako Guridi baja izango dela adierazi du.
2023/09/30 - 12:06
Alavesek eta Osasunak puntuetan berdinduta ekingo diote derbiari, gorantz egiteko helburuarekin
Arabako taldearen eta talde gorritxoaren arteko norgehiagoka igande honetan izango da, Mendizorrotzan, 16:15ean.
2023/09/23 - 13:16
Sancet: ''Partida ona egin dugu, hiru puntuak lortu ditugu eta horrela jarraitu behar dugu''
Oihan Sancet Athleticeko jokalariak talde zuri-gorriak Alavesen aurka EA Sports Ligako 6. jardunaldian lortutako garaipenari buruz (0-2) hitz egin du EITB Mediarekin. Nafarroako futbolariak gola sartu du Mendizorrotzan eta horretaz ere minzatu da.
2023/09/23 - 12:51
Alex Sola: ''Athleticek intentsitate handiagoa ezarri du, eta hiru puntuak eskuratu ditu''
Alex Solak, Alaveseko jokalariak adierazi duenez "garaipena lortu nahi genuen, lehengo asteko porrota eta gero, baina ez da posible izan. Halaber, "Athleticek intentsitate handiagoa ezarri du eta bigarren jokaldietan ere hobeto aritu da" gaineratu du futbolariak.
2023/09/23 - 02:05
Garcia Plaza: ''Hobeak izan dira, irabaztea merezi izan dute''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak euskal derbian Athleticen aurka galdu ostean hitz egin du. Athleticek hobeto jokatu duela azpimarratu du eta, eurek ere aukerak izan dituzten arren, ez direla maila berean egon.
2023/09/23 - 01:03
Athletic sendoago batek irabazi du Alavesen aurkako derbia Mendizorrotzan (0-2)
Bilboko taldea nagusi izan da eta hiru puntuak eskuratu ditu Iñaki Williamsen eta Oihan Sanceten golei esker. Babazorroei, berriz, asko kosta zaie Unai Simonen atea aurkitzea.
2023/09/21 - 16:38
Luis Garcia Plaza: ''Athletic zure bila doa, erritmo oso bizia sartzen saiatzen da''
Alaveseko entrenatzaileak, Athleticen aurkako euskal derbiaren bezperan (ostiralean jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan), adierazi du espero duela partida bikaina egitea; Asier Villalibre ere izan du hizpide.
2023/09/08 - 16:38
Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita
Mauritaniako erdilaria Arabako harrobian trebatu da 2018an FC Nouadhibou taldetik heldu zenetik, eta, orain arte, bederatzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik bost Lehen Mailan.
2023/09/06 - 21:52
Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak
Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.
2023/09/02 - 22:31
Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)
Babazorroak abagunez betetako lehia batean nagusitu dira, etxekoen aldeko bi penaltirekin, baina azkenean Ozkacarrek bere atean sartutako gola erabakigarria izan da hiru puntuak eskuratzeko.
2023/09/02 - 02:06
Syllak Alaves utzi du eta De la Fuentek utzita jokatuko du Leganesen
Syllak arabarren etapa itxi du igoera baten eta 43 partida jokatu ondoren Arabako taldearen elastikoarekin. Bestalde, De la Fuentek gasteiztarren elastikoa defendatu du 62 partida ofizialetan.
2023/08/17 - 17:47
Sergio Fernandez: ''Ahal dugun guztia egingo dugu zenbat eta gehiago eta hobeagoak izateko''
Sergio Fernandez Alaveseko kirol zuzendariak gasteiztarren plantillaren inguruan hitz egin du Kike Garciaren aurkezpenean. Gainera, Nahuel Tenagliaren inguruan ere galdetu diote kirol zuzendariari (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/08/17 - 16:48
Kike Garcia: ''Gauzak ondo ateratzea espero dut, gogoz gainezka nago''
Alavesek Kike Garcia fitxaketa berria aurkeztu du ostegun honetan Mendizorrotzan. Osasunako eta Eibarko aurrelari ohiak debuta egin zuen Cadizen aurka, eta oso pozik eta baikor agertu da mailari eusteko erronka berri horretan dena emateko (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/08/11 - 16:45
Ander Guevara: ''Liga hasteko gogoz eta ilusioz gaude''
Alavesek Ligako bere lehen partida jokatuko du abuztuaren 13an Cadizen. Ander Guevarak babazorroen denboraldiaurreari eta Ligako lehen jardunaldiari buruz hitz egin du EITB Mediari eskainitko elkarrizketan.
2023/07/08 - 18:40
Ruben Duartek 2026ra arte luzatu du Alavesekin duen kontratua
Almeriako defentsak 199 partida jokatu ditu babazorro gisa, eta beste hiru denboraldirako sinatu du.
2023/07/04 - 20:40
Osasuna eta Athletic, larunbatean; Reala, igandean; eta Alaves, astelehenean, Ligako lehen jardunaldian
Bigarren jardunaldiari dagokionez, Osasuna-Athletic derbia abuztaren 19an, larunbata, jokatuko da, 21:30ean.