Mendizorrotza
2024/04/27 - 23:24
Guridi: ''Denontzat partida berezia zen, irabaziz gero bagenekien salbazioarako pauso handia emango genuela''
Jon Guridi Alaveseko jokalariak Arabako taldeak Celtaren aurka lortutako garaipenari buruz hitz egin du EITB Mediarekin. Golegileetako bat izan da.
2024/04/27 - 22:38
Alavesek Celta jipoituz ospatu du Mendizorrotzaren mendeurrena (3-0)
Alavesek partida oso ona jokatu du, eta hasieratik izan du mendean Celta. Simeone, Guridi eta Benavidez izan dira golegileak. Garaipen honekin, babazorroek esku-eskura dute salbazioa.
2024/04/27 - 20:07
Mendizorrotzak 100 urte bete ditu
Mendizorrotzako futbol zelaia 1924ko apirilaren 27an inauguratu zuten, eta 2024ko apirilaren 27an 100 urte bete ditu.
2024/04/26 - 19:47
Fernandez de Troconiz: ''Misterraren berritzea bigarren mailara pasatzen da helburuak lortu arte''
Alfonso Fernandez de Troconiz Alaveseko presidenteak Garcia Plazaren balizko berritzeari buruz hitz egin du Radio Vitorian. "Misterraren berritzea bigarren mailara igaro da denboraldiko helburuak lortu arte", adierazi du Arabako taldeko presidenteak.
2024/04/25 - 23:35
Nondik datorkio izena Mendizorrotzari? Santiago de Pablo historialariak, 100 urte betetzen duen zelaiaz
Larunbatean, hilaren 27an, 100 urte beteko dira Mendizorrotzan historiako lehenengo partida jokatu zutenetik; Santiago de Pablo historialariak EITB Mediarekin hitz egin du, eta zelaiaren gaineko hainbat istorioren eta bitxikeriaren berri eman digu.
2024/04/25 - 11:39
Guevararrak, General harmailatik berdegunera
Larunbat honetan 100 urte beteko ditu Mendizorrotza Alavesen futbol zelaiak, eta kluba ospatzen ari da aste honetan. Ander Guevarak eta Carlos aitak, Alaveseko jokalaria izan zen, hitzaldia eskaini dute.
2024/04/24 - 18:55
Ruben Duarte, Celtaren aurkako partidaz: ''Uste dut denboraldiko garrantzitsuena dela''
Gasteizko taldeak oso gertu du mailari eustea ziurtatzea eta, ikuspegi horretatik, larunbatean Mendizorrotzan Celta aurkari jokatuko duen neurketa, Duarteren iritziz, "ezinbestekoa" da. Alaveseko atzelariak, halaber, Mendizorrotzako mendeurrena eta Luis Garcia Plaza entrenatzailea izan ditu hizpide.
2024/04/21 - 22:35
Alavesek garaipena bereganatu du Atletico Madrilen aurka (2-0), eta amaiera eman dio bolada txarrari
Arabako taldea 2-0 nagusitu da Mendizorrotzan jokatutako EA Sports Ligako 32. jardunaldiko partidan. Benavidez eta Luis Rioja izan dira golegileak. Luis Garcia Plazak zuzendutako mutilek hiru neurketa jarraian zeramatzaten irabazi gabe.
2024/04/19 - 19:13
Samu Omorodion, Atletico Madrilen aurkako neurketaren atarian: ''Partida berezia izango da niretzat''
Samu Omorodion Atletico Madrilek utzita Alavesen ari den jokalariak koltxoneroen aurka neurtuko ditu indarrak igandean, apirilak 21. Partida berezia izango dela aitortu du.
2024/04/18 - 15:22
Giuliano Simeone: ''Erabat osatuta nago, fisikoki zein mentalki''
Alaveseko jokalariak nola sentitzen den kontatu du elkarrizketa honetan. Erabat osatuta dagoela esan du, taldearekin lanean eta entrenatzen jarraitzeko prest.
2024/04/17 - 23:24
Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du "Gloriosas Astea" ekimenarekin
Alavesek emakumezkoen futbola ikusaraziko du berriro "Gloriosa Astea" ren hirugarren edizioarekin, futbola eta emakumearen inguruko jarduerekin.
2024/04/15 - 23:11
Mendizorrotzaren mendeurrenaren ospakizun handia egingo du Alavesek
Alavesek eta Celtak jokatuko duten partidarekin bat egingo du, eta, beraz, Gasteizko taldearen autobusari harrera egingo zaio apirilaren 27an, Cervantes Pasealekuan.
2024/03/31 - 22:43
Realak Alaves mendean hartu du Mendizorrotzan (0-1)
Alavesek partidu eskasa jokatu du, eta Realak norgehiagoka hasieratik izan du kontrolpean. Donostiarren gola Jon Pachecok egin du, bigarren zatian.
2024/03/30 - 15:29
Imanol: ''Derbi guztiak zailak dira; eta han jokatuta, gehiago''
Realak Alavesen aurka jokatuko du igandean, Mendizorrotzan, EA Sports Ligako 30. jardunaldian.
2024/03/30 - 14:55
Garcia Plaza: ''Partida berezia da talde on baten aurka, ez dugu gure nortasuna galdu behar''
Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak prentsaurrekoa eman du, eta Realaren aurka, igandean, martxoaren 31n, Mendizorrotzan jokatuko den euskal derbiari buruz hitz egin du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/03/28 - 19:52
Javi Lopez, Alaves-Reala derbiaz: ''Nahi dut protagonistak izatea, aurrerapausoa emateko gaitasuna izatea''
Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.
2024/03/11 - 15:06
Alavesek garaipenik gabeko bolada eten du, Rayo Vallecanori 1-0 irabazita
Arabako taldeak garaipena bereganatu du EA Sports Ligako 28. jardunaldiko partidan, Rayo 1 eta 0 menderatuta. Gorosabelek sartu du neurketako gol bakarra.
2024/02/24 - 22:14
Benavidez: ''Zapore gazi-gozoa geratu zaigu''
Uruguaiarrak Alavesen gol bakarra egin du, Mallorcaren aurka bana amaitutako partidan.
2024/02/24 - 22:10
Garaipenak ihes egin dio Alavesi Mallorcaren aurka, partidako azken minutuetan (1-1)
Benavidezek egin du arabarran gola, korner baten ondorioz, partidako 76. minutuan. Mallorcaren berdinketa Nastasicek egin du, 88.ean.
2024/02/12 - 19:33
Euskal derbiak dira interesgune handiena pizten duten partidak bisitarien harmailara joateko
Real Sociedad-Athletic Club, Osasuna-Real Sociedad eta Alaves-Athletic Club neurketak izan dira bisitarien aldetik sarrera eskari handiena izan dituzten norgehiagokak.