Mendi kirolak
2021/10/13 - 23:05
Xabier Ormazabalen arrastoa
Urretxuko 'lehoinabarra' mendiari emana bizi zen. Sobietar Batasuneko bost mendi garienak igo ostean zortzimilakoen bidea hartu zuen. Cho Oyuko gailurra bakarrik jo, eta jaitsieran Xabi Ormazabalen pausoak betiko eten ziren.
2021/10/07 - 14:32
"Hiru Haundiak" mendi lasterketak mila korrikalari bilduko ditu asteburu honetan
Probak 101,6 kilometroko etapa bakarra du, 24 orduko mugarekin. Parte-hartzaileak Murgiatik aterako dira ostiral eta larunbat bitarteko gauerdian.
2021/10/03 - 23:16
Ajuria eta Iturbe, mendi-lasterketako Euskadiko txapeldunak
Araian jokatu den Euskadiko mendi-lasterketen txapelketan Aitor Ajuria eta Onditz Iturbe izan dira onenak. Zumaiako Flysch Trailean, bestalde, Criadok eta Morganek irabazi dute.
2021/10/02 - 23:14
Kilian Jornet, garaile Salomon Ultra Pirineu lasterketan; Aritz Egea hamargarren izan da
Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du larunbat honetan Salomon Ultra Pirineu proba, 10 ordu, 24 minutu eta 44 segundoko denbora eginda. Aritz Egea urretxuarra hamargarren postuan helmugaratu da 11:27:15eko denborarekin, garailearengandik ordubete eta bi minutura.
2021/09/26 - 23:14
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek, garaile Gorbeian
Denisa Dragomir errumaniarrak eta Zaid Ait Malek marokoarrak irabazi dute Gorbeia Suzien, Skyrunnerreko Munduko Serieetarako eta Gorbeiako Parke Naturalean (Bizkaia) jokatu den Golden Trail zirkuiturako puntuagarria den mendi-lasterketa.
2021/09/26 - 20:58
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek nagusitu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Errumaniarra eta marokoarra gailendu dira ia 600 parte-hartzaile izan dituen aurtengo edizioan.
2021/09/26 - 11:10
Gorbeia Suzien, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
2020an pandemiaren ondorioz ezin izan zen Gorbeia Suzien mendi lasterketa egin, baina aurten bueltan da. Gaur egingo da proba. Lasterketa 9:50etik aurrera ikusi ahalko da eitb.eus-en. ETB1en ere jarraitu ahalko da, 10:45ean hasita.
2021/09/25 - 00:27
Joan Dual, oinez egin ezinda egotetik, mendi lasterketak korritzera
Joan Dual valentziarrari hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote bere bizitzan zehar, eta kolona, ondestea, urdaila eta besikula kendu behar izan zizkioten. Oinez egin ezinda geratu zen 106 kilotik 57 pisatzera igaro zenean. Orain mendi lasterketak korritzen ditu.
2021/09/24 - 13:53
Gorbeia Suzien mendi lasterketa bueltan da
Lasterketa osoa zuzenean eskainiko dugu igandean, 10:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
2021/09/17 - 02:07
Silvia Trigueros, Tor des Geantseko erregina
Munduko ultra trail gogorrena da Tor des Geants. Bada, Silvia Trigueros bizkaitarrak hirugarrenez jarraian irabazi du lasterketa hau. 2018an eta 2019an garailea izan zen, eta iaz ez zen egin, pandemiaren ondorioz.
2021/09/15 - 20:58
Alex Txikon arnasketa teknika bereziak ikasten ari da, Manasluko hotzari hobeto eusteko
Alex Txikon Manasluko tenperatura baxuei aurre egiteko ari da prestatzen, eta, besteak beste, arnasketa-teknika bereziak ari da ikasten Wim Hof "Iceman"ekin batera, Amsterdamgo haren etxean.
2021/09/03 - 11:08
Alex Txikon berriro saiatuko da Manaslu neguan igotzen
8.000koa egiten ahaleginduko da eta iaz bezala Manaslun jarri du begia. Munduko zortzigarren mendi garaieneko tontorra zapaltzen ahaleginduko da iazko lagunekin, Simone Moro eta Iñaki Alvarezekin.
2021/08/28 - 23:22
Sentipen desberdinekin amaitu dute euskal mendi korrikalariek Mont Blanceko Ultra Trailean
Mont Blanceko Ultra Trailean Jon Aizpuru beasaindarra izan da euskal herritar onena, 15. tokian amaitu ostean. Javi Domingez gasteiztarrak, bere aldetik, 20. tokia bereganatu du. Maite Maiorak, ostera, ezin izan du lasterketa bukatu, sabeleko arazoak direla medio.
2021/08/27 - 15:04
Aritz Egea, estreinakoz CCC lasterketan
101 kilometro, 6000 metroko gorantzazko desnibela eta ia 2000 parte hartzaile Italiako Courmayeurreko lasterketan.
2021/08/19 - 16:46
Kilian Jorneten bideo ikusgarria
Kilian Jornet katalanak bideoa argiratu du bere sare sozialetan. Norvegian ikusten zaio korrikan, amildegi batean.
2021/08/01 - 17:16
Oihana Kortazarrek marka berria ezarri du Anetoko igoera eta jaitsieran
Oihana Kortazar Elgetako mendi korrikalariak 4:40:42 denbora behar izan du ibilbidea betetzeko,1998an Enmma Rocak ezarritako marka 22 minutuan onduz.
2021/07/12 - 00:57
Oihana Kortazar, bigarren munduko skyrunning txapelketan
Elgetako korrikalariak ezin izan du Marcela Vasinova txekiarra harrapatu. 4 ordu, 57 minutu eta 48 segundo egin ditu helmugan, Vasinovak baino zazpi minutu gehiago. Marta Molistek osatu du podiuma.
2021/07/10 - 22:50
Maite Maiora, munduko txapeldun skyrunning modalitatean
Maite Maiora Mendaroko mendi-lasterkariak skyrunning kategoriako (68 km) munduko txapelketa bereganatu du larunbat honetan Lleidako Boi haranean (Katalunia) korritu den lasterketan.
2021/07/05 - 16:12
Pou anaiak, altuerara egokitzen Cordillera Blancan (Peru)
Irudi hauetan Iker eta Eneko Pouren hurrengo erronka ikus daiteke. Biak altuerara egokitzen daude orain Peruko Cordillera Blancan.
2021/06/13 - 13:57
Andrzej Bargiel bere paradisuan
Andrzej Bargiel alpinista poloniarraren azken abentura ezagutu dugu 'Helmuga' saioan. Himalaiako mendietan alpinsimoa eta eskia uztartzen ditu. Ikus ezazu!