Mendi kirolak
2022/02/01 - 22:17
Gorbeia Suzien mendi lasterketak Munduko Kopako finala hartuko du aurten
Urriaren 8an jokatuko den proba ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da.
2022/01/29 - 18:17
Txikonen espedizioa Manasluko behe kanpamentura itzuli da
Konponketak eta garbiketa lanak egin beharko dituzte elur-jauziak izan direlako kanpamenduan.
2022/01/23 - 13:00
Nicolá Duplá: Kultura eta lurrarekin bat egin, espartinekin arin
Nicolá Duplá zuberotarra izan da aste honetan "Helmuga" saioko protagonista. Kirola eta kultura uztartzea da bere helburu nagusia eta horretarako modu bat aurkitu du: Espartinekin korrika egitea.
2022/01/20 - 18:29
Txikon eta haren espediziokideak, eguraldia hobetzeko zain Manaslura itzuli ahal izateko
Alex Txikon eta haren espediziokideek Manasluko tontorrera iristeko helburua dute, neguan eta oxigenoaren laguntzarik gabe. Elur-jausien arriskuarengatik 3.400 metroko altueran dagoen Samagaun daude, eguraldia hobetu eta Manaslura itzultzeko zain.
2022/01/10 - 21:45
Elur-jausi batek kalte handiak eragin ditu Manasluko behe kanpamentuan
Alex Txikonek adierazi duenez, elur-jausi batek kalteak eragin ditu Manasluko behe kanpamentuan. Espediziokideak ondo daudela esan du Lemoakoak.
2022/01/09 - 18:45
Alex Txikonek Manasluko behe-kanpalekua utzi behar izan du, elurrak behartuta
Taldeko zenbait kide Katmandura jaitsi ziren atzo bi helikopterotan; beste batzuk, berriz, oinez egin zuten Samagaunera, elur-jausiak izateko arriskuagatik eta datozen egunetarako elur gehiago iragarri dutelako.
2022/01/09 - 13:00
''Mendian gora'' erakusketa Bilboko zenbait erakusleihotan
Euskal mendizaletasunaren historia izan dugu hizpide asteon 'Helmuga' saioan. Izan ere, Bilboko kaleetako erakusleihoetan "Mendian gora" erakusketa jarri dute.
2022/01/07 - 19:01
Txikon, ordu luzez lanean behe kanpalekuko elur pilaketa kentzeko
Txikon eta bere espedizioa behe kanpalekutik mugitu ezinik daude, jasaten ari diren elurteek hala behartuta. Txandaka lan egin behar izan dute ordu luzez bertan pilatutako elurra kentzeko.
2021/12/29 - 18:50
Alex Txikon eta bere taldea behe-kanpalekuan daude, elur denboralea amaitu zain
Igandean hasi zuen elurra, Txikon eta Iñaki Alvarez espediziokidea 1. kanpalekuaren eta 2. kanpalekuaren artean zeudela, eta horrek jaistera behartu zituen.
2021/12/26 - 18:42
Alex Txikon eta Iñaki Alvarez, berriro ere behe kanpalekuan, galduta egon eta gero
Eguberri egunean, Alex Txikonek eta Iñaki Alvarezek lehen kanpalekura igo (5.750 metro) zuten material asko, baina eguraldi txarra dela eta ezin izan zuten bertan lo egin, eta jaitsi egin ziren. Galduta egon eta gero behe kanpalekuan daude orain.
2021/12/24 - 19:14
Alex Txikonen espedizioak lehenengo kanpalekurako bidea ireki du
Lemoako alpinista eta Iñaki Alvarez 5.800 metroraino igo dira eta erraketen laguntza behar izan dute, elur asko dagoelako. Ondoren, behe kanpalekura jaitsi dira larunbatean bide bera egiteko asmoarekin.
2021/12/23 - 18:17
Txikonen espedizioak behe-kanpamentua bedeinkatzeko ekitaldia egin du eta altuerako lanei ekin dio
Alex Glaziarreraino joan da Iñaki Alvarezekin bidea zabaltzeko. Behe-kanpamentuan dauden Olwaldo eta Paula alpinisten laguntza izan dute. Elur asko dago eta zuloa handia da. Materiala igo dute.
2021/12/22 - 16:24
Txikonen espedizioa behe kanpalekura iritsi da
Alex Txikonen Manaslurako neguko espedizioa behe kanpalekura iritsi da, eta bertan lanean dihardute gauza guztiak behar bezala atontzeko.
2021/12/21 - 22:40
Manaslu jakintsuak irakatsia
Datorren igandean, abenduaren 26an, Manaslun egon ziren Iparraldeko hiru alpinista ezagutzeko aukera izango dugu ETB1eko 'Helmuga' saioan.
2021/12/20 - 23:02
Alex Txikonen lehen aklimatazio egunak
Alex Txikon eta haren espedizio kideak abenduaren 21ean helduko dira Manasluko beheko kanpamentura. Abenduaren 18an Samagaunera iritsi ziren, helikopteroz. Ziurrenik, alpinistak ondorengo orduotan Samagaun eta beheko kanpamentuaren artean ibiliko dira, aklimatazio lanean.
2021/12/10 - 00:44
Iruzurra alpinismoan, aztergai Mendi Film jaialdian
Rodolphe Popierrek mendia eta gezurra gaia izan du hizpide EITB Mediari eskaini dion elkarrizketan.
2021/11/21 - 13:00
Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia, mendi lasterketez, amatasunaz eta bizitzaz
Euskal Herriak azken urteotan eman dituen mendi korrikalari onenetakoak dira Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia. Abadiñoko Sagasta auzoan elkartu ditugu biak, euren artean luze eta zabal beraien artean hitz egite aldera.
2021/10/31 - 13:30
Ekaitz Maiz eskalatzailea, Pamir aldeko hormetan
Kirgistan herrialdeko bazterretan ibili zen Ekaitz Maiz eskalatzaila nafarra uztailean. Han bizitako esperientzia kontatu du irudi hauekin.
2021/10/15 - 14:10
Oiarzabal eta Zerain, datorren urtean Broad Peakera bueltatzeko gogoz
Aurten,mendi-hegalak izoztuta zeuden, eta elur asko gailurrean. Elur-jausiak sortzeko arrisku handia zegoen.
2021/10/15 - 14:07
Oiarzabalek uko egin dio Dhaulagiriko tonotorrera igotzeari
"Ezin nuen arnasa ondo hartu eta kanpamendu basera itzultzea erabaki dut", esan du Juanito Oiarzabalek. Neumonia izan daiteke arrazioa. Zerain bakarrean saiatuko da tontorrera iristen.