Mendi kirolak
2021/10/15 - 14:05
Juanito Oiarzabal, balentria errepikatzeko prest
Alberto Zerain eta Oiarzabal ekainaren 27rako iritsiko dira Broad Peak-eko kanpalekura, eta bertako girora moldatu ondoren, uztailaren 25 inguruan igongo omen dira gailurrera.
2021/10/15 - 14:05
Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain etxera itzuliko dira
Alpinistek uko egin diote bigarrenez Broad Peak igotzera, eguraldi txarragatik.
2021/10/15 - 14:03
Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain, Dhaulagiriko lehen kanpamentuan
Ostegunean 6.700 metroetan bigarren kanpamentuan jartzea espero dute.
2021/10/15 - 14:01
Alberto Zerain Dhaulagiriko tontorrera heldu da
Euskal Herrian sei terdiak ziren Alberto Zerain arabarrak Dhaulagiriko tontorra zapaldu duenean, orain dela hilebete terdi hasi zuen bidaiari amaiera eman dionean. Har ordu behar izan ditu....
2021/10/15 - 13:58
Juanito Oiarzabalek 2x14x8000 proiektua aurkeztu du
Euskal mendizaleak, Alberto Zerainekin batera, zortzimilako guztiak birritan igo nahi ditu.
2021/10/15 - 13:56
Oiarzabal eta Zerain Dhaulagirira irtengo dira igandean
14 zortzimilakoak bigarren aldiz igo nahi ditu Joanitok. Lau gailur gelditzen zaizki, eta Alberto Zerainekin batera, Dhaulagiri eta Broad Peak igo nahi ditu aurten.
2021/10/15 - 13:54
Juanito Oiarzabal eta Alberto Zerain, Dhaulagiri bidean
Dhaulagiri, Broad Peak, Shisha Pangma eta Nanga Parbat dira Oiarzabali falta zaizkion zortzimilakoak hamalauak birritan igotzeko.
2021/10/15 - 13:54
Alberto Zerainek Dhaulagiriko gailurra zapaldu du
Hamar ordu behar izan ditu mendizale gasteiztarrak 8.100 metro baino gorago dagoen tontorrera iristeko.
2021/10/15 - 13:53
Juanito Oiarzabal: 'Bi tronbo ditut birikietan eta gaizki pasa dut'
Arabako alpinista astearte honetan irten da Santiagoko Ospitaletik. Ostegunetik ingresatuta egon da Dhaulagiriko espedizioa uztera behartu zuten bi tronboren ondorioz. Ez da Broad Peakera joango.
2021/10/13 - 23:05
Xabier Ormazabalen arrastoa
Urretxuko 'lehoinabarra' mendiari emana bizi zen. Sobietar Batasuneko bost mendi garienak igo ostean zortzimilakoen bidea hartu zuen. Cho Oyuko gailurra bakarrik jo, eta jaitsieran Xabi Ormazabalen pausoak betiko eten ziren.
2021/10/07 - 14:32
"Hiru Haundiak" mendi lasterketak mila korrikalari bilduko ditu asteburu honetan
Probak 101,6 kilometroko etapa bakarra du, 24 orduko mugarekin. Parte-hartzaileak Murgiatik aterako dira ostiral eta larunbat bitarteko gauerdian.
2021/10/03 - 23:16
Ajuria eta Iturbe, mendi-lasterketako Euskadiko txapeldunak
Araian jokatu den Euskadiko mendi-lasterketen txapelketan Aitor Ajuria eta Onditz Iturbe izan dira onenak. Zumaiako Flysch Trailean, bestalde, Criadok eta Morganek irabazi dute.
2021/10/02 - 23:14
Kilian Jornet, garaile Salomon Ultra Pirineu lasterketan; Aritz Egea hamargarren izan da
Kilian Jornet kataluniarrak irabazi du larunbat honetan Salomon Ultra Pirineu proba, 10 ordu, 24 minutu eta 44 segundoko denbora eginda. Aritz Egea urretxuarra hamargarren postuan helmugaratu da 11:27:15eko denborarekin, garailearengandik ordubete eta bi minutura.
2021/09/26 - 23:14
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek, garaile Gorbeian
Denisa Dragomir errumaniarrak eta Zaid Ait Malek marokoarrak irabazi dute Gorbeia Suzien, Skyrunnerreko Munduko Serieetarako eta Gorbeiako Parke Naturalean (Bizkaia) jokatu den Golden Trail zirkuiturako puntuagarria den mendi-lasterketa.
2021/09/26 - 20:58
Denisa Dragomir eta Zaid Ait Malek nagusitu dira Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
Errumaniarra eta marokoarra gailendu dira ia 600 parte-hartzaile izan dituen aurtengo edizioan.
2021/09/26 - 11:10
Gorbeia Suzien, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
2020an pandemiaren ondorioz ezin izan zen Gorbeia Suzien mendi lasterketa egin, baina aurten bueltan da. Gaur egingo da proba. Lasterketa 9:50etik aurrera ikusi ahalko da eitb.eus-en. ETB1en ere jarraitu ahalko da, 10:45ean hasita.
2021/09/25 - 00:27
Joan Dual, oinez egin ezinda egotetik, mendi lasterketak korritzera
Joan Dual valentziarrari hainbat ebakuntza egin behar izan dizkiote bere bizitzan zehar, eta kolona, ondestea, urdaila eta besikula kendu behar izan zizkioten. Oinez egin ezinda geratu zen 106 kilotik 57 pisatzera igaro zenean. Orain mendi lasterketak korritzen ditu.
2021/09/24 - 13:53
Gorbeia Suzien mendi lasterketa bueltan da
Lasterketa osoa zuzenean eskainiko dugu igandean, 10:00etatik aurrera, ETB1n eta eitb.eus-en.
2021/09/17 - 02:07
Silvia Trigueros, Tor des Geantseko erregina
Munduko ultra trail gogorrena da Tor des Geants. Bada, Silvia Trigueros bizkaitarrak hirugarrenez jarraian irabazi du lasterketa hau. 2018an eta 2019an garailea izan zen, eta iaz ez zen egin, pandemiaren ondorioz.
2021/09/15 - 20:58
Alex Txikon arnasketa teknika bereziak ikasten ari da, Manasluko hotzari hobeto eusteko
Alex Txikon Manasluko tenperatura baxuei aurre egiteko ari da prestatzen, eta, besteak beste, arnasketa-teknika bereziak ari da ikasten Wim Hof "Iceman"ekin batera, Amsterdamgo haren etxean.