Mathieu van der Poel
2025/07/03 - 23:39
Frantziako Tourrak lasterketan parte hartuko duten txirrindulari guztiak txalotu ditu, Lillen
Lasterketaren 112. edizioa Lillen hasiko da, larunbatean. Ostegunean, talde bakoitzak proban lehiatzeko hautatu dituen ziklistak aurkeztu dituzte; han izan dira Ion Izagirre eta Alex Aranburu, Vingegaard eta Pogacar faborito nagusiekin batera.
2025/07/03 - 22:49
2025eko Frantziako Tourrean parte hartuko duten txirrindularien zerrenda
Lasterketa 112. aldiz jokatuko dute, uztailaren 5etik hilaren 27ra bitartean. 2025eko Tourra Lilletik irten eta Parisen amaituko da. 23 taldek parte hartuko dute, eta bakoitzak zortzi txirrindulari ditu. Bi euskal ziklista lehiatuko dira, biak Cofidis taldekoak: Jon Izagirre eta Alex Aranburu.
2025/06/24 - 02:17
2025eko Frantziako Tourreko etapa guztien profilak eta ibilbideak
112. Frantziako Tourra uztailaren 5etik 27ra bitartean jokatuko dute, eta Lillen hasiko da eta Parisen amaitu; EITBk, eitb.eus-en eta ETBren bidez, lasterketako etapa guztiak emango ditu, zuzenean.
2025/06/14 - 19:37
Pogacarrek ia ziurtatuta utzi du Dauphine irabaztea, bere hirugarren etapa eskuratuta
Helmugarako 12 kilometroren faltan, Pogacarrek erasora jo du, eta Jonas Vingegaard (Visma) danimarkarra, bere aurkari nagusia, oraingoan ere ez da gai izan haren mailan egoteko.
2025/06/13 - 19:31
Pogacarrek Dauphineko lidergoa berreskuratu du Comblouxen
Lehen etapa irabazi ostean, bigarrena poltsikoratu du gaur, helmugarako 7,5 kilometrora erasoa jota mahaian kolpe bat emanda.
2025/06/12 - 19:33
Jake Stewart izan da azkarrena Maconeko esprintean, Dauphine Kriteriumean, eta Evenepoelek lider jarraitzen du
Trantsizio etapa izan da, lasterketako jardunaldi gogorrenak ostiralean hasiko baitira, eta Israel-Premier Tech taldeko ziklistak lortu du garaipena. Remco Evenepoel azken kilometroan erori egin da, baina etapa amaitu egin du, itxuraz arazorik gabe.
2025/06/11 - 19:28
Remco Evenepoel bikain gailendu da Dauphine Kriteriumeko erlojupekoan, eta maillot horia eskuratu du
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari flandriarra ezin hobeto aritu da asteazkenean jokatutako 17,4 kilometroko banakako erlojupekoan; Evenepoel, lider berria bera, Vingegaard baino 20 segundo azkarrago ibili da, eta Pogacar baino 48 segundo arinago.
2025/06/10 - 19:12
Ivan Romeok irabazi du Charantonnayn, Dauphine Kriteriumeko hirugarren etapan, eta lider jarri da
Movistar taldeko txirrindulari espainiarra bakarka gailendu da, helmugarako bost kilometro gelditzen zirela erasoa jota; aurretik, eguneko ihesaldian izan da, eta maila bikaina izan du ihesaldi horrek, tartean Lipowitz eta Van der Poel izan direla. Romeok 1:08 atera dio tropelari.
2025/06/09 - 19:39
Jonathan Milanek irabazi du Issoireko esprinta, eta Dauphine Kriteriumeko lider jarri da
Lidl-Trek taldeko txirrindulari italiarra nagusitasunez gailendu da lasterketako bigarren etapan, azken kilometroetan taldekideek egindako lan bikaina oso ondo baliatuta; gainsariari esker, sailkapen nagusiko liderraren maillot horia janztea lortu du.
2025/06/08 - 19:14
Vingegaardek erasoa jo du azken igoeran, eta Pogacar gailendu da, Dauphineko lehenengo etapan
Visma-Lease a Bike taldeko danimarkarrak jo du lehenengo erasoa, baina UAEko esloveniarrak, Van der Poelek, Evenepoelek eta Buitragok harrapatu egin dute, eta bost txirrindulari horiek jokatu dute garaipena; Pogacar izan da azkarrena.
2025/06/08 - 17:16
Tadej Pogacarrek irabazi du Dauphine Kriteriumeko lehenengo etapa, eta lasterketako aurreneko liderra da
UAEko txirrindulari esloveniarrak Jonas Vingegaard (Visma) eta Mathieu van der Poel (Alpecin) aurreratu ditu esprintean, eta Remco Evenepoel (Soudal) helmugaratu da laugarren postuan. Pogacar, Vingegaard eta Evenepoel hasieratik ibili dira bikain.
2025/04/13 - 19:17
Van der Poelek bere hirugarren Paris-Roubaix irabazi du
Tajej Pogacarrekin batera borrokatu du lasterketa, baina esloveniarra erori egin da 38 kilometroren faltan eta garaipena lehiatzeko aukera galdu du.
2025/04/12 - 15:18
Van der Poel eta Pogacar oilarren arteko norgehiagoka, “Iparraldeko infernuan”
Oier Lazkano ere irteeran izango da ibilbideko ia 260 kilometroei eta 30 harbide tarteei aurre egiteko. Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk 12:00etatik aurrera.
2025/04/06 - 20:39
Tadej Pogacarrek eta Lotte Kopeckyk irabazi dute 2025eko Flandriako Tourra
Bi txirrindulariak argi eta garbi nagusitu dira, helmuga munduko txapeldunen ostadar maillotarekin gurutzatuta.
2025/02/02 - 18:40
Van der Poelek zazpigarrenez irabazi du munduko ziklo-kros txapelketa
Mathieu van der Poelek zazpigarrenez irabazi du munduko ziklo-kros txapelketa, eta historian sartu da, Eric De Vlaeminck belgikarraren errekorra berdinduta. Txirrindulari nederlandarrak erakustaldia emanda lortu du garaipena, ibilbide guztia hasieratik ihes eginda burutu baitu.
2024/07/21 - 00:56
Frantziako Tourreko 21. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Monako - Niza (33,7 km)
Monako eta Niza arteko 33,7 kilometroko azken erlojupekoak emango dio amaiera 111. edizio honi.
2024/07/20 - 21:10
Frantziako Tourraren 20. etapako ibilbidea, profila eta ordutegia: Niza - Col de la Couillole (132,8 km)
Lehia Col de Braus mendiaren igoeran hastea espero da, hasieratik 24,7 kilometrora. Etapa eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahal izango da.
2024/07/19 - 19:00
2024ko Frantziako Tourraren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Embrun - Isola 2000 (144,6 km)
Ez da etaparik luzeenetakoa izango, baina bai zailenetakoa, hiru asteetan pilatutako nekearen eta ibilbidearen zailtasunaren ondorioz. Are gehiago, etapako punturik baxuenaren eta altuenaren artean ia 2.000 metroko aldea dagoela jakinda.
2024/07/18 - 19:54
Victor Campenaertsek irabazi du Barcelonnetten, eta aurrenekoz gailendu da Frantziako Tourrean
Lotto Dstny taldeko belgikarrak, azken metroetan, Matteo Vercher (TotalEnergies) eta Michal Kwiatkowski (INEOS) menderatu ditu; izan ere, hiru ziklista horiek izan dute jokoan etapa garaipena. 30 gizon baino gehiago izan dira eguneko ihesaldian, eta tropela ia 14 minuturen buruan helmugaratu da.
2024/07/18 - 11:38
2024ko Frantziako Tourraren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Gap-Barcelonnette (179,5 km)
Bost igoera puntuagarri izango dira, 3. mailakoak denak. Esprinterrentzako edo ihesaldian izan nahi dutenentzako azken aukera izan liteke.