Lezamako kirol instalazioak
2023/09/18 - 23:42
Amorebieta-Eibar Hypermotion Ligako derbia urriaren 8an jokatuko dute, 14:00etan, Lezaman
Igandea da egun hori. Partida txapelketako 10. jardunaldiari dagokio. Oraingoz, sei jardunaldi jokatuta, Amorebieta bederatzigarren postuan dabil, zortzi puntu dituela, eta Eibar, sei puntu dituela, hamazazpigarren postuan dago.
2023/09/17 - 18:36
Amorebietak hiru puntuak poltsikoratu ditu, Mirandes mendean hartuta (2-0)
Zornotzako taldeak 2-0eko emaitzarekin irabazi du Lezaman jokatutako Hypermotion Ligako 6. Jardunaldiko partida, eta denboraldiko bigarren garaipena bereganatu du.
2023/09/15 - 17:17
David Aznar: ''Zortzi onenen artean geratzeko erronkatik abiatuko gara''
David Aznar Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzaile berriak F Ligaren hasieraz hitz egin du, futbolarien grebak atzeratuta, eta Athleticek denboraldi honetarako dituen helburuez.
2023/08/28 - 01:05
Amorebietak lehen garaipena lortu du Andorra mendean hartuta (3-0)
Jauregik, Erasok eta Sibok eman dizkiote hiru puntuak Bizkaiko taldeari, denboraldiko lehen garaipena lortuta.
2023/08/21 - 02:51
Amorebietak ez du abantaila aprobetxatu, eta berdinketa lortu du Albaceteren aurka (2-2)
Bizkaiko taldea irabazten hasi da Raycoren eta Garretaren gol goiztiarrei esker, baina aurkariak markagailua parekatu du Fusterren gol batekin atsedenaldira joan aurretik eta Quilesen beste batekin bigarren zatia hasi eta berehala.
2023/08/18 - 21:16
Valverde: ''Gure bertsio onenera itzuli behar gara eta puntuak batzen hasi''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du Osasunaren aurkako EA Sports Ligako 2. jardunaldiko abuztuaren 19ko euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/08/18 - 12:52
Nolaskoainek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan, eta epe mugagabea emango du bajan
Peru Nolaskoain Athleticeko jokalariak min hartuta utzi zuen abuztuaren 17ko entrenamendua. Proba osagarriak egingo dizkiote lesioa aztertzeko eta jokatu gabe zenbat denbora emango duen zehazteko.
2023/08/16 - 23:11
Berdinketa Athleticen eta Eibarren arteko Euskal Herria Kopako partidan
Zuri-gorriek eta armaginek Euskal Herria Kopako B multzoko neurketa jokatu dute Lezaman. Norgehiagoka 1-1 erdinduta amaitu da. Bideo honetan dituzu ikusgai partidako gol guztiak.
2023/08/11 - 23:03
Amorebietak puntu bat urratu du Levanteren aurka Ligari hasiera emateko (1-1)
Lezaman Hypermotion Ligari hasiera eman dion partida bisitarien alde hasi da Bouldiniren golari esker, baina Jauregik markagailua berdintzea lortu du bigarren zatian.
2023/08/10 - 17:16
Lekue: ''Inoiz ez nuen hau imajinatuko, niretzat Athleticekin debuta egitea soilik ametsa zen''
Iñigo Lekuek bere bederatzigarren denboraldia hasiko du larunbatean Athleticekin. Eskuin hegaleko jokalariak denboraldi berriaren helburuei, eta, aldi berean, aurreko sasoietan helburua lortzeko falta izan zenari buruz hitz egin du (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/07/31 - 17:17
Ilusioa nagusi Lezaman bildutako zaleen artean: ''Helburua, Europan sartzea eta Kopa irabaztea''
Zale ugari bildu da Lezaman Athleticen entrenamendua ikusteko. Fitxaketa berrien lana gertutik jarraitu ahal izan dute eta denboraldi berriari begira taldeaz espero dutena adierazi dute.
2023/07/21 - 19:36
David Aznar: ''Egutegia ez da atera, helburu zehatzei buruz hitz egitea oso zaila da oraintxe bertan''
David Aznar Athleticeko entrenatzaile berriak hurrengo denboraldiari buruz hitz egin du bere lehen prentsaurrekoan. Oso ilusionatuta dagoela eta "hemen egotea pribilegioa" dela esan du.
2023/07/11 - 16:28
Ernesto Valverde, UEFAren erabakiaz: ''Osasunaren arazoa da, guk ez dugu horrekin zerikusirik''
Valverdek bere iritzia eman du Konferentzia Ligaren eta Osasunaren inguruan, eta ez du Athletic "guri ez dagokigun" gai batean kokatu nahi izan.
2023/07/11 - 15:40
Valverdek ez du taldea itxitzat ematen, eta Athleticen asmoa Villalibre taldean geratzea dela aurreratu du
Valverdek denboraldiaren aurreikuspenak jakinarazi ditu, helburuei buruz hitz egin du eta taldeari begira oso pozik dagoela baieztatu du. Aldaketak egitera zabalik agertu da ere (Adierazpenak gaztelaniaz).
2023/07/07 - 16:12
Lekue: ''Jokalari guztiak ondo daude Yeray, Yuri eta Imanol lesionatuak izan ezik''
Josean Lekue Athleticeko osasun zerbitzuetako buruak prentsaurrekoa eskaini du talde zuri-gorriko jokalariak denboraldiaurrera nola iritsi diren azaltzeko.
2023/07/06 - 22:50
Athleticeko jokalariak lanera itzuli dira
Athleticeko jokalariak berriz itzuli dira entrenamenduetara. Ernesto Valverderen esanetara, ateak irekita entrenatu dute, eta jendetza inguratu da Lezamara.
2023/06/22 - 22:51
Blas Ziarretak ez du Athleticen jarraituko ekainetik aurrera
Bi hamarkadatan zehar ardura postuak izan ditu Lezaman. Lehendik, bi denboraldiz zuzendu zuen Bilbao Athletic Bigarren Mailan.
2023/06/15 - 21:23
Athletic uztailaren 6an itzuliko da entrenamenduetara
Ohiko azterketak eta zelaiko lehen saioak egin ondoren, lehoiak Mexicora bidaiatuko dira Chivasen eta Necaxaren aurkako neurketak jokatzeko.
2023/06/01 - 13:09
Iraia Iturregik Athleticeko emakumezkoen taldeko entrenatzailea izateari utzi dio, Basconian aritzeko
Bizkaitarra Bittor Llopisek zuzenduko duen teknikarien taldean hasiko da lanean; Llopisek Athleticeko gazte mailako taldea entrenatu du orain arte. Iturregik bi denboraldi eta erdi eman ditu klub zuri-gorriaren lehen taldea zuzentzen.
2023/05/31 - 19:09
Nekane Diez, agur futbolari Athleticen 16 denboraldi emanda, 381 partida jokatuta eta 162 gol sartuta
Nekane Diezek futbola uztea erabaki du. Athleticen 16 denboraldi eman ditu, guztira 381 partida jokatuta eta 162 gol sartuta. Barakaldokoak EITB Mediarekin hitz egin du bere kirol-ibilbidean bizitakoaz eta etorkizunerako dituen erronkez.