Lezamako kirol instalazioak
2023/11/22 - 16:26
Gorka Guruzeta: ''Athleticeko 9a izateko lan egiten dut''
Gorka Guruzeta Athleticeko jokalariak hedabideen aurrean hitz egin du. Besteak beste, egiten ari denboraldi bikainaz mintzatu da, baita dituen helburuez ere.
2023/11/22 - 15:21
Maddi Torre: ''Atzealdean sendotasuna erakustea ezinbestekoa da''
Bartzelona hartuko du Athleticek aste honetan, F Ligako partidan. Maddi Torre Athleticeko jokalariak taldea momentu onean dagoela uste du, eta atzealdean sendo jokatzeko beharra azpimarratu du.
2023/11/19 - 16:02
Athleticek mendean hartu du Valentzia (1-2)
Athleticek lehen garaipena erdietsi du Lezamatik urrun, 1 eta 2 nagusitu da Valentzian. Athletic aurkaria baino gehiago izan da hasieratik, eta hiru puntuak lortu ditu Valentziaren etxean, markagailuan bi aldiz aurrea hartuta.
2023/11/12 - 22:00
Athleticek 1-2 galdu du Madril CFF taldearen aurka, denboraldi honetan Lezaman izandako lehen porrotean
Zuri-gorriek sartu dute partidako aurreneko gola: Clara Pinedok 13. minutuan egindako gol olinpikoa; Madrilek, baina, partida berdindu du, Karenen beste gol olinpiko baten bidez, eta, 80. minutuan, Libranek 1-2koa sartu du. Etxean aurrenekoz galdu du Athleticek, 2023-24ko F Ligan.
2023/11/05 - 10:52
Garaipena Realarentzat, eta porrota Athleticentzat eta Eibarrentzat, zazpigarren jardunaldian
Realak garaipena lortu du Vila-realen aurka (1-0); Bizkaiko taldeak, berriz, punturik lortu gabe jarraitzen du Lezamatik urrun, 1-0 galdu baitu Betisen aurka; eta talde armaginak Real Madrili hortzak erakutsi dizkio, baina O-1 galdu du.
2023/10/23 - 11:37
Athleticek mendean hartu du Reala (2-1) F Ligako euskal derbian
Zuri-gorriek 2-1 garaitu dute talde txuri-urdina, Lezaman jokatutako F Ligako 6. jardunaldiko partidan. Realak sartu du neurketako lehen gola, baina Athleticek emaitza irauli du.
2023/10/22 - 17:12
Athletic-Reala euskal derbiko laburpena eta gol guztiak (2-1)
Athleticek mendean hartu du Reala F Ligako 6. jardunaldiko euskal derbian. Zuri-gorriak 2-1eko emaitzarekin nagusitu dira.
2023/10/22 - 16:45
Nerea Eizagirre: ''Gakoa Athleticek berehala berdindu duela izan da''
Athleticek mendean hartu du Reala (2-1) F Ligako euskal derbian. "Aurretik jarri gara markagailuan lehengo zatian, baina gakoa Athleticek berehala berdindu duela izan da", esan du Realeko kapitainak. "Bigarren zatian, berriz, gure akatsengatik iritsi da beraien bigarren gola", gaineratu du.
2023/10/22 - 16:27
Mariasun Quiñones: ''Gaur erakutsi dugun maila eredugarria da''
Athleticek garaipena bereganatu du Realaren aurka (2-1), Lezaman jokatutako euskal derbian. "Erakutsi dugun maila eredugarria da, eta horrekin gelditu behar gara hurrengo partidarako. Izan ere, markagailua iraultzeko indarra eta kemena izan dugu", esan du Athleticeko atezainak.
2023/10/21 - 12:37
Athletic-Reala derbia, igandean, eitb.eus-en eta ETB1en zuzenean
Bi euskal taldeen arteko neurketa igande eguerdian izango da, 12:00etan, Lezaman, eta zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en. Aurretik, Eibarrek Vila-real izango du aurkari larunbatean.
2023/10/20 - 17:54
David Aznar: ''Igandeko derbia hiru puntu baino askoz gehiago da''
Athleticek Reala hartuko du igande honetan Lezaman. "Badakigu hiru puntu baino askoz gehiago dela, zaletasuna eta filosofia ordezkatzen ditugu", esan du David Aznarrek, eta taldeari babesa emateko deia egin die zaleei.
2023/10/19 - 18:25
Arroyo: ''Lezaman irabazteko erronka dugu''
(Adierazpenak gaztelaniaz) Natalia Arroyo Realeko entrenatzaileak urriaren 22an, igandea, Athleticen aurka F Ligako 6. jardunaldian jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Derbia une onean datorrela dio, eta Lezaman irabazteko "erronka" dutela.
2023/10/19 - 16:50
Amaiur Sarriegi eta Nahia Aparicio, Lezamako derbiaren atarikoan: ''Ikusteko, partida polita izango da''
Igandean, 12:00etan, Athletic-Reala derbia jokatuko dute Lezaman, eta EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du. Zubietan, Amaiurrek eta Aparik izan dute partida hizpide.
2023/10/18 - 15:09
Nahikari Garcia: ''Guztiz partida berezia izango da igandeko derbia''
Nahikari Garcia Athleticeko jokalariak igandean Realaren kontra jokatuko duten derbiaz hitz egin du gaur eskainitako prentsaurrekoan. Horrez gain, taldearen inguruko iritzia ere eman du.
2023/10/16 - 12:02
Realak Eibarri irabazi dio, eta Athleticek galdu egin du Vila-realen kontra, F Ligan
Talde txuri-urdinak 3-1 hartu zuen mendean Eibar, larunbatean Zubietan jokatutako derbian, Nerea Eizagirreren, Jensenen eta Mirariren golei esker; Eibarren gola, berriz, Nati Canok egin zuen. Athleticek, bestalde, ezin izan zuen punturik ekarri Vila-realetik, 3-0 galduta.
2023/10/08 - 19:24
Mujika: ''Partida ona egin dugu, baina emaitza txarra izan da''
Haritz Mujika Amorebietako entrenatzaileak Eibarren aurka Lezaman galdutako euskal derbiaz hitz egin du. Zapore txarrarekin geratu dela adierazi du, ondo jokatu arren punturik eskuratu gabe geratu direlako.
2023/10/08 - 19:00
Etxeberria: ''Taldea sendo dago eta partida zail bat irabazi dugu''
Joseba Etxeberria Eibarreko entrenatzaileak Amorebietaren aurka Lezaman irabazitako derbiaz hitz egin du. Ez dela haien partidarik onena izan onartu du, baina partida aurrera ateratzea lortu dutela.
2023/10/08 - 18:24
Eibarrek garaipena bereganatu du Amorebietaren aurkako euskal derbian (1-2)
Hypermotion Ligako 10. jardunaldiko derbian armaginek poltsikoratu dituzte hiru puntuak, urdinak mendean hartuta 1-2ko emaitzarekin.
2023/10/01 - 22:40
Amorebietak berdindu egin du Cartagenarekin (0-0), Lezaman
Puntu bat erdietsi du talde bakoitzak Hypermotion Ligako 8. jardunaldiko partidan. Azken emaitza 0-0ekoa izan da.
2023/09/24 - 18:10
Amorebietak porrota jaso du Vila-real Bren aurka (3-1)
Bizkaiko taldeak aurkariaren lehen zatiko gola iraultzen saiatu da Manu Hernandoren golari esker, baina etxekoek beste bi gol sartu dituzte garaipena lortzeko.