Lezamako kirol instalazioak
2023/05/26 - 15:08
Nekane Diez: ''Dena lortu dut, ez dut uste ezer gehiago eska dezakedanik eta oso pozik noa''
Nekane Diez Athleticeko jokalariak agur prestaurrekoa eskaini du. Momentu berezienak gogora ekarri ditu, eta klubari zein taldeari eskerrak eman dizkio han bizitako 16 denboraldiengatik. Oso harro eta etapa berri bat hasteko gogoz uzten du futbola.
2023/05/19 - 20:50
Leyre Monentek ez du Athleticen jarraituko Lezaman lau denboraldi eman ondoren
Aurrelari errioxarra 2015ean iritsi zen Lezamara, eta lau denboraldiko etapa egin du talde bilbotarrean.
2023/05/19 - 16:05
Nekane Diezek erretiroa hartuko du Athleticen 16 denboraldi eman ostean
Barakaldoko jokalariak futbola utziko du denboraldi honen amaieran. 2007an iritsi zen Lezamara, eta elastiko zuri-gorriarekin partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria da.
2023/05/17 - 15:04
Dani Garcia: ''Europara ez bagara heltzen, maila eman ez dugulako izango litzateke, ez dena ez emateagatik''
Athleticeko erdilariak, prentsaurrekoan, nabarmendu egin du talde zuri-gorriak larunbatean San Mamesen kontra jokatuko duen partida, Celta aurkari: "Benetako finala da", esan du Zumarragako jokalariak.
2023/05/10 - 20:19
Iñaki Williams: ''Gure helburua Europa Liga jokatzea da''
Betisen aurkako porrot mingarriaren ostean, Iñaki Williams baikor eta gogotsu aurkeztu da asteazken honetako prentsaurrekora. Aurrelari zuri-gorriak seigarren postua eskuratzea du helburu, eta taldeak benetako aukerak dituela azpimarratu du (gaztelaniazko adierazpenak).
2023/05/07 - 17:20
Athleticek 2-0 menderatu du Betis Lezaman, eta elkarren segidako laugarren garaipena lortu du
Aranak eta Nerea Nevadok egin dituzte zuri-gorrien bi golak. Iraia Iturregiren taldeak sei partida daramatza bat ere galdu gabe.
2023/04/26 - 21:19
Valverde: ''Mendilibarrek asko eman dio Sevillari, oso ondo daude, baina guk bolada onean jarraitu nahi dugu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Sevillaren aurka San Mamsen apirilaren 27an jokatuko duen Santander Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/23 - 12:59
Iñigo Lekuek kontratua berritu du Athleticekin 2025era arte
Bilboko jokalariak beste bi denboraldiz berritu du kontratua; hau da, 2025eko ekainaren 30era arte.
2023/04/22 - 16:16
Athleticek salbazioa ia bermatuta utzi du Alhamari irabazita (1-0)
Zuri-gorriek irabazi egin dute Murtziako taldearen aurka jokatutako F LIgako 26. jardunaldiko partida, 1-0eko emaitzarekin.
2023/04/22 - 00:51
Athleticek Alhama menderatu du Lezaman (1-0)
Mariana Cerroren golak garaipen garrantzitsua eman die bilbotarrei aurkari zuzenengandik aldentzeko Ligan.
2023/04/15 - 17:05
Athletic - Alaves (1-0) euskal derbiko laburpena, gola eta jokaldirik onenak
Athleticek irabazi du Alavesen aurkako F Ligako 25. jardunaldiko euskal derbia 1-0eko emaitzarekin. Bideo honetan dituzu ikusgai partidako gola eta jokaldirik onenak.
2023/04/15 - 17:00
Iraia: ''Merezitako garaipena lortu dugula uste dut''
Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Alavesen aurka F Ligako euskal derbian lortutako garaipenari buruz (1-0) hitz egin du.
2023/04/15 - 15:58
Athleticek garaipena bereganatu du Alavesen aurkako euskal derbian, azken hasperenean sartutako golari esker
Zuri-gorriek mendean hartu dute Arabako taldea F Ligako 25. jardunaldiko partidan. Valdezatek sartu du neurketako gol bakarra, 95. minutuan.
2023/04/14 - 13:54
Athletic–Alaves euskal derbia, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Bilboko eta Gasteizko taldeen arteko derbia 12:00etan jokatuko da, salbaziorako puntuak lortzea helburu dutela, eta zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/04/13 - 19:57
Gorka Guruzeta: ''Uste dut ondo iritsi garela derbira, dinamika onean''
Athleticeko aurrelaria "pozik" dago, azken partidetan hasieratik jokatzen ari baita. Guruzetak Ernesto Valverderen konfiantza du; Realaren aurkako derbirako bi egun geratzen direla, jokalari zuri-gorriak, donostiarra bera, neurketari begira duen sentsazioaren berri eman dio EITBri.
2023/04/04 - 14:56
Zale gorritxoek eta zuri-gorriek Osasunako eta Athleticeko jokalariak animatu dituzte azken lan-saioetan
Indar Gorri eta Herri Harmaila taldeetako kideak Sadarrera eta Lezamara hurbildu ziren, hurrenez hurren, Osasunako eta Athleticeko jokalariak animatzeko, Errege Kopako finalerdietako itzulerako partidaren atariko jardunaldian.
2023/04/03 - 21:45
Ernesto Valverde: ''Kanporaketan atzetik goaz; bihotzarekin eta buruarekin jokatzen jakin behar dugu''
Ernesto Valverderen esanetan taldeak ilusioa du finalerako txartela eskuratzeko. Emaitza kontra izan arren, taldea joaneko partidan baino hobeto dagoela uste du entrenatzaileak.
2023/04/01 - 22:21
Oihan Sancet: ''Etxean nago, egon nahi dudan lekuan''
Getaferen aurkako partida amaitu berritan, Oihan Sancetek Athleticekin duen kontratua berritu duela jakinarazi du. Iribarren eskutik jaso du 2032 zenbakia zuen kamiseta, kontratuaren iraupenaren adierazgarri. Hauek dira EITB Mediak jaso dituen adierazpenak.
2023/03/27 - 19:51
Garazi Muruari ebakuntza egin diote hernia diskal batengatik
Athleticeko kapitainak ez du partida ofizialik jokatu 2022-2023 denboraldian bizkarreko arazoak direla eta.
2023/03/22 - 19:44
Zale zurigorriak, baikorrak Errege Kopako neurketari begira
Athleticeko zaleek taldearen sentsazioen, Errege Kopako itzuliko neurketaren eta jokalarien kontratuen berritzeei buruz hitz egin dute.