Kolonbiako Txirrindularitza
2023/06/14 - 18:51
Erasoaren aldeko apustuak etapa garaipena eta maillot horia eman dizkio Felix Galli, Suitzako Itzulian
AG2R taldeko txirrindularia bigarren postuan helmugaratu zen asteartean, Mattias Skjelmoseren atzetik, baina asteazkenean garaipen handia erdietsi du, eta, gainera, sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da. Pello Bilbao laugarren tokira igo da, sailkapen nagusi horretan.
2023/06/13 - 19:45
Skjelmose izan da indartsuena Villars-sur-Ollongo lehian, eta horiz jantzi da Suitzako Itzulian
Trek-Segafredo taldeko txirrindulari danimarkarrak lortu du garaipena lasterketako hirugarren etapa amaitu den mendate gogorrean. Remco Evenepoelek, proba irabazteko faborito nagusiak, erasoa jo du, baina 21 segundo galdu ditu azkenean; Pello Bilbao, bikain, Evenepoelekin batera sartu da.
2023/06/12 - 19:38
Biniam Girmayk Nottwileko esprinta irabazi du, Demare eta Van Aert menderatuta, eta Kungek lider jarraitzen du
Intermarche taldeko txirrindulari eritrearra izan da azkarrena lasterketako bigarren etapan. Aritz Aranburuk erasoa jo du azken kilometroetan, eta, azkenean, zortzigarren postuan helmugaratu da.
2023/06/10 - 19:34
Vingegaarden erasoa Croix de Fer mendatean, eta Dauphine Kriteriumaren 7. etapan lortutako garaipena
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari danimarkarrak helmugarako bost kilometro geratzen zirela jo du erasoa, eta, etapa irabaziz, are gehiago sendotu du sailkapen nagusian duen lehen postua.
2023/06/10 - 17:36
Jonas Vingegaardek Croix de Fer mendatean irabazi du eta eskura dauka Dauphine Kriteriuma bereganatzea
Jumbo-Vismako danimarkarrak, probako liderra bera, azken igoeran jo du erasoa, etapa amaitzeko bost kilometro geratzen zirela, eta bakarka iritsi da helmugara. Sailkapen nagusian, UAEko Adam Yates dabil bigarren postuan, Vingegaardekiko 02:11ra.
2023/06/10 - 16:39
2023ko Suitzako Itzulia: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Suitzako Itzulia ekainaren 11n hasiko da, eta 18an amaitu. Remco Evenepoel da faborito nagusia garaipena lortzeko; Jon eta Gorka Izagirre, Pello Bilbao, Alex Aranburu, Oier Lazkano, Jonathan Lastra eta Victor de la Parte ere izango dira lasterketan. EITBk zuzenean emango du.
2023/06/08 - 21:07
Vingegaard da lider berria, bakarkako erakustaldia eman ostean
Txirrindulari danimarkarrak bereganatu du 5.etapa, minutu erdiko abantaila aterata tropelari. Indartsu ageri da Frantziako Tourrera begira.
2023/06/07 - 19:13
Mikkel Bjerg izan da onena Dauphine Kriteriumaren erlojupekoan, eta sailkapen nagusiko lehen postuan jarri da
UAE taldeko txirrindulari danimarkarrak irabazi du lasterketako laugarren etaparen banakako erlojupekoa. Vingegaardek egin du bigarren, eta sailkapen nagusian postu horretan bertan dago. Jonathan Castroviejok (INEOS) hamargarren denborarik onena egin du.
2023/06/06 - 20:13
Laportek Dauphine Kriteriumaren hirugarren etapa irabazi eta sailkapen nagusian duen lehen postua indartu du
Jumboko frantziarrak lehen etapa ere irabazi zuen igandean, eta esprintetan bikain moldatzen dela berretsi du; hain zuzen, Le Coteaun, Trentin (UAE) eta Menten (Lotto) espezialistak menderatu ditu. Sailkapen nagusian, 11 segundora du orain Alaphilippe.
2023/06/05 - 19:02
Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du
Soudal-Quick Step taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena La Chaise-Dieuko helmugan; Richard Carapaz (EF Education) eta Natnael Tesfatsion (Trek-Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Laportek (Jumbo-Visma) laugarren egin du, eta maillot horiari eutsi dio.
2023/06/04 - 19:26
Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.
2023/05/31 - 18:56
2023ko Dauphine Kriteriuma: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak
Jonas Vingegaard da hautagai nagusia sailkapen nagusian garaipena eskuratzeko. Proba 75. aldiz egingo dute aurten, uztailaren 4tik 11ra bitartean; Mikel Landa ere badago Dauphine Kriteriuma irabazteko hautagaien zerrendan. EITBk zuzenean emango du lasterketa, eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/05/29 - 16:39
Cavendishek irabazi du Erromako esprinta, Giroak Primoz Roglic txapelduna omendu duen egunean
Astanako txirrindulari britainiarrak 2023ko Giroaren azken etapan izandako esprinta irabazi du; erorikoa izan da, eta horrek azken metroak markatu ditu. Cavendish hamazazpigarren aldiz gailendu da Giroaren etapa batean, eta Roglicek Italiako Giroa irabazi du lehen aldiz.
2023/05/27 - 20:31
Italiako Giroaren 21. etaparen profila eta ibilbidea: Erroma - Erroma (135 kilometro)
2023ko Italiako Giroko azken etapa Erroman hasi eta bukatuko da. Ibilbidea laua du, eta esprintean erabakiko da garailea. Sailkapen nagusiari dagokionez dena erabakita egongo da.
2023/05/27 - 20:21
Primoz Roglicek irabazi du Monte Lussarin, Geraint Thomasi maglia arrosa kendu dio eta Giroa poltsikoan du
Jumboko txirrindulari esloveniarrak UAEko galestarrak baino 40 segundo gutxiago baliatu ditu kronoigoera egiteko, eta, hortaz, 14 segundoren aldea du sailkapen nagusian. 2023ko Italiako Giroaren irabazlea izango da; izan ere, lasterketari azken etapa soilik geratzen zaio, Erroman.
2023/05/26 - 20:59
Italiako Giroaren 20. etaparen profila eta ibilbidea: Tarvisio-Monte Lussari (18,6 km, erlojupekoa)
Azken-aurreko etapa denez, litekeena da lasterketako irabazle berria azken erlojupekoan erabakita geratzea; beraz, txirrindulariek indarrak gorde beharko dituzte hasieran, igoeran onena eman ahal izateko.
2023/05/26 - 19:55
Buitrago nagusitu da Giroko 19. etapan, eta Roglicek hiru segundo jan dizkio Thomas liderrari
Santiago Buitragok irabazi du Tre Cime Di Lavaredo mendatean bukatutako etapa. Derek Gee izan da bigarren eta Cort Nielsen hirugarren. Primoz Roglic helmugaratu da laugarren eta Geraint Thomas liderra bosgarren, esloveniarrarekiko hiru segundora.
2023/05/25 - 19:50
Italiako Giroaren 19. etaparen profila eta ibilbidea: Longarone-Tre Cime Di Lavaredo (183 km)
Dolomitetako mendiko etapa. Txitrrindulariek bost mendate gainditu beharko dituzte bata bestearen atzean. Helmuga lehen mailako Tre Cime Di Lavaredoko aterpean dago.
2023/05/25 - 19:29
Filippo Zanak Dolomitetako lehen etapa irabazi du, Pinot menderatuta, eta Thomasek ondo eutsi dio Roglici
Jumboko esloveniarrak Almeida aurreratu du, eta, hala, sailkapen nagusiko bigarren postuan jarri da. Zana, Italiako txapelduna, eguneko ihesaldiko indartsuena izan da, eta Thibaut Pinotekin batera iritsi da helmugara; esprintean hartu du mendean frantziarra.
2023/05/25 - 13:05
Italiako Giroaren 18. etaparen profila eta ibilbidea: Oderzo-Val di Zoldo (161 kilometro)
Mendiko etapa, bost mendaterekin, azken biak, bigarren mailakoak, ibilbideko azken 15 kilometroetan.