Jonas Vingegaard
2023/06/05 - 19:02
Alaphilippek irabazi du Dauphine Kriteriumaren bigarren etapako esprinta; Laportek lider jarraitzen du
Soudal-Quick Step taldeko txirrindulari frantziarra izan da azkarrena La Chaise-Dieuko helmugan; Richard Carapaz (EF Education) eta Natnael Tesfatsion (Trek-Segafredo) sartu dira bigarren eta hirugarren postuetan. Laportek (Jumbo-Visma) laugarren egin du, eta maillot horiari eutsi dio.
2023/06/04 - 19:26
Christophe Laportek irabazi du Dauphine Kriteriumaren lehen etapa, eta lasterketako lehen liderra da
Jumbo-Visma taldeko txirrindulari frantziarrak ia helmugan bertan menderatu du Intermarcheko Rune Herregodts belgikarra; azken hori eguneko ihesaldian izan da, eta amaierara arte borrokatu da garaipena lortzeko. Mikel Landak 22 segundo galdu ditu.
2023/06/04 - 19:11
Dauphiné Kriteriumeko lehen etapako azken kilometroa
Hasi da 2023ko Dauphiné Kriteriuma. Lehen etapa bizia izan da, eta bideo honetan duzu ikusgai azken kilometroa, oso-osorik.
2023/06/03 - 15:28
Vingegaard faborito nagusi eta Landa Bahraineko taldeburu, Dauphine Kriteriumean
Lasterketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETBk, eta zortzi etapa izango ditu; lau aldapan gora amaituko dira eta beste batean erlojuaren kontrako saioa egingo dute.
2023/04/18 - 14:16
Jonas Vingegaardek Jumbo-Visma taldearekin berritu du, 2027ra arte
"Bidaia bikaina izan dut taldearekin; erabateko babesa eman dit, egun naizen txirrindularia izateko", adierazi du danimarkarrak. 2022an Frantziako Tourra irabazi zuen, eta garaipen hori errepikatzea da 2023rako duen helburu nagusia.
2023/04/17 - 19:20
Ziklismo modernoaren sei handiak
Asegaitzak, lehiakorrak eta irabazleak. Pogacar, Vingegaard, Van der Poel, Van Aert, Roglic eta Evenepoel, egungo ziklismoaren sei izar handiak.
2023/04/08 - 23:11
Tourreko garailea, Itzulian ere nagusi
Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarrak nagusitasunez irabazi du 2023ko Itzulia, lehiatutako sei etapetatik hirutan helmugaratu baita lehenengo. Eibarren erraztasunez utzi ditu atzean bere aurkari zuzenak.
2023/04/08 - 23:10
Jonas Vingegaard, Itzuliko erregea
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 22:16
Hayter, Schelling, Higuita eta Vingegaard, 2023ko Itzuliko etapa irabazleak
Amaitu da 2023ko Itzulia. Hayterrek, Schellingek eta Higuitak etapa garaipena bana bereganatu dute; Jonas Vingegaard Itzuliko irabazleak, ordea, hiru etapa garaipen lortu ditu 62. edizio honetan.
2023/04/08 - 20:59
Jonas Vingegaad, Mikel Landa eta Jon Izagirre, 2023ko Itzuliko podiumean
Jonas Vingegaardek irabazidu 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Danimarkarrarekin batera bi euskal txirrindularik osatu dute podiuma: Mikel Landa bigarren izan da eta Jon Izagirre hirugarren.
2023/04/08 - 20:37
Vingegaarden ihesaldia Izuan eta podiumerako azken lehia
Izuako igoeran zehar hainbat erasoaldi jo ditu Jonas Vingegaard danimarkarrak, eta lehiakide guztiak atzean uztea lortu du Eibarko helmugara bakar-bakarrik iristeko. Jon Izagirre hirugarren helmugaratu da podiumean sartzeko.
2023/04/08 - 19:39
Jonas Vingegaardek erakustaldia eman du azken etapan eta 2023ko Itzulia irabazi du
Jumbo Vismako txirrindulari danimarkarrak eraso erabakigarria jo du etapa bukatzeko 30 kilometro inguru falta zirenean garaipena bereganatzeko. Mikel Landak bigarren bukatu du, eta Jon Izagirre podiumean sartu da azken unean.
2023/04/08 - 12:31
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)
2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.
2023/04/07 - 23:03
Higuitak erakustaldia eman du Zornotzan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Sergio Higuitak (Bora Hansgrohe) irabazi du esprintean Itzulia Basque Countryko bosgarren etapa, hainbat txirrindulariko talde batean nagusitu ondoren, eta Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak jarraitzen du lider.
2023/04/07 - 19:48
2023ko Itzuliaren 5. etapako azken kilometroa
Zornotzan hasi eta bukatu den bosgarren etapak lasterketa buru asko izan ditu, eta podiuma osatzeko hainbat aukerarekin iritsi dira esprintean helmugara.
2023/04/07 - 19:25
Sergio Higuitak irabazi du Zornotzako etapa lehiatua
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Mikel Landarengandik 13 segundora. David Gauduk hirugarren postua mantendu du.
2023/04/07 - 11:55
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zornotza-Zornotza (164,5 km)
2023ko Itzuliaren azken-aurreko etaparen ibilbidea egokia da taldeek estrategiak probatzeko; izan ere, azken kilometroak zirkuitu batean egingo dituzte, eta amaiera horretan faboritoak lehen postuetan ibili beharko dira.
2023/04/06 - 23:11
Vingegaardek Santurtzin ere irabazi du, eta lider jarraitzen du Itzulian
Mikel Landa menderatu du esprintean, La Asturiana mendatean erasoa jo eta gero. Landa bigarren tokian dago, oso sendo, eta Jon Izagirre laugarren sailkatuarekin berdinduta dabil.
2023/04/06 - 21:35
Euskal Herriko Itzuliko 4. etapako unerik ikusgarrienak
Bideo honetan, Santurtzik irten eta heldu den 2023ko Itzuliko laugarren etapako unerik esanguratsuenak ikus daiteke izango dituzu.
2023/04/06 - 20:24
2023ko Itzuliaren 4. etapako azken hiru kilometroak
Itzuliko laugarren etapako azken kilometroek lehia zirraragarria sortu dute bi iheslarien (Vingegaard eta Landa) eta euren atzetik jazarpenean zebiltzan txirrindularien artean.