Ipurua zelaia
2023/02/25 - 01:30
Eibarrek 2-0 menderatu du Vila-real B Ipuruan, eta Las Palmasekin berdindu du lehen postuan
Yanis Rahmanik, 31. minutuan, eta Ager Aketxek, azken minutuetan, Gaizka Garitanoren taldearen golak egin dituzte. Eibarrek partida ona egin du, eta Vila-real B ere fin ibili da, kalitatea erakutsita.
2023/02/12 - 22:24
Eibarrek ezin izan die Cartagenaren gol goiztiarrei aurre egin (0-3)
Eibarko taldea laugarren minuturako 0-2 galtzen hasi da. Ez dira erreakzionatzeko gai izan eta bigarren zatiko 69. Minutuan jaso dute hirugarrena. Sailkapeneko 5. postura erori dira armaginak.
2023/01/28 - 21:56
Eibarrek hutsean berdindu du Leganesen aurka
Eibarrek ezin izan du golik egin madrildarren aurka eta partida hasi bezala bukatu da. Tejerok 30. minutuan zelaia utzi behar izan du min hartuta; Venanciok hartu du bere lekua.
2023/01/21 - 20:49
Eibarrek lider jarraitzen du Ponferradinari irabazita (0-1)
Stoichkovek 55. minutuan sartutako golak lidergoa mantentzeko beta eman dio Eibarri. Armaginek lortu zitzaketen azken 21 puntuetatik 19 lortu dituzte.
2022/12/11 - 21:43
Eibarrek aste biribila itxi du Oviedo garaituta (1-0)
Armaginek hiru puntuak lortu dituzte Ipuruan Peru Nolaskoainek bigarren zatian sartutako golari esker. Gaizka Garitanok zuzentzen duen taldeak irabazi egin ditu azken astean jokatu diren hiru partidak.
2022/12/04 - 21:49
Eibarrek luzapenean lortu du garaipena Huescaren aurka (2-1)
Armaginek azken hamar minutuetan irauli dute emaitza. Corpasek, penaltiz, eta Ruben Pulidok, bere atean sartu dituzte armaginen golak. Aragoiko taldearen gola Escrichek egin du lehen zatian.
2022/11/21 - 00:10
Eibarrek eta Alavesek golik gabeko euskal derbia sinatu dute Ipuruan (0-0)
Eibar gehiago saiatu da, baina Alavesek 90 minutuetan eutsi dio neurketari, eta oso ondo eutsi die etxekoen erasoei.
2022/11/18 - 00:10
Amaia Gorostizak Eibarreko presidente izaten jarraituko du
Administrazio Kontseilua osorik hautatu dute berriro. Gainera, klubak 25,2 milioi euroko aurrekontua onartu du denboraldi honetarako.
2022/11/13 - 15:30
Eibar hurrengo fasera sailkatu da Las Rozasi irabazita (0-3)
Markagailua zabaltzea kosta zaie armaginei. Hala ere, Leschukek egindako bi golek (73. eta 78. minutuetan) lasaitasuna eman die Gaizka Garitanok zuzendutako mutilei. Hirugarren gola Javi Muñozek egin du 88. minutuan.
2022/11/06 - 21:54
Bana berdindu dute Eibarrek eta Las Palmasek (1-1)
Garitanok zuzendutako taldeak ezin izan du garaipena lortu Kanariakoen aurrean. Gola jaso eta bi minutura lortu dute berdinketarena.
2022/11/02 - 22:25
Eibarrek irabazi egin dio Lugori Quique Gonzalezek luzapenean penaltiz sartutako golari esker (1-0)
Armaginek hiru puntuak bereganatu dituzte talde galiziarra mendean hartuta 1-0eko emaitzarekin. Quique Gonzalezek sartu du neurketako gol bakarra 91. minutuan.
2022/10/23 - 23:15
Eibarrek ezin izan du Albacete mendean hartu (1-1)
Lehen zatian penaltiz sartutako gol banarekin amaitu da partida. Azken minutuetan Eibar gogor ahalegindu da garaipenaren bila, baina Albacete fin ibili da defentsan.
2022/10/13 - 23:28
Eibarrek buelta eman dio partidari Eivissan garaipena lortzeko (1-2)
Etxekoak izan dira gola sartzen lehenak, baina Bautistak eta Molinak bigarren zatian sartutako golek buelta eman diote markagailuari armaginen alde.
2022/10/11 - 02:15
Eibarrek lehen puntuak galdu ditu Ipuruan Mirandesen aurka (0-0)
Eibarrek Burgosko taldearen atea zulatzea lortu du, baina Corpasen gola ez da markagailura igo, VARak gola bertan behera utzi baitu jokalaria jokoz kanpo zegoelako.
2022/09/13 - 02:42
Eibarrek 4-0 irabazi dio Granadari
70. minututik aurrera, Eibarrek 3 gol sartu ditu, eta lehen mailara igotzeko aurkari zuzenetako bat garaitu du.
2022/09/03 - 01:19
Eibarrek lehen porrota jasan du Leganesen aurka (2-1)
Armaginek 50 minutuz jokatu dute jokalari bat gutxiagorekin, Roberto Correa atzelariak txartel gorria jaso ondoren.
2022/08/29 - 00:00
Blanco Leschuken gol bakarrak garaipena eman dio Eibarri Ponferradinaren aurka (1-0)
Lehen minututik azkenera nagusitu da Eibar, eta, atsedenaldia baino lehen, Blanco Leschukek sartutako golari esker lortu dituzte armaginek 3 puntuak. Stoichkovek ere baloia sareratu du 58. minutuan, baina jokoz kanpo zegoen.
2022/08/08 - 21:03
Edu Expositok Eibar utziko du eta Espanyolen arituko da
Hiru denboralditan 117 partida jokatu ditu talde armaginean, 13 gol sartu ditu, eta taldekideei 10 asistentzia eman dizkie.
2022/06/18 - 18:01
Eibar Hiria Futbol Egokituaren III. Txapelketa jokatu dute Ipuruan
Hainbat euskal talde egon dira gaur Ipuruan, Eibar Hiria Futbol Egokituaren III. Txapelketa jokatzeko. Beroa ez da oztopoa izan futbolaz gozatzeko.
2022/05/22 - 02:59
Gaizka Garitano: ''Alcorconen irabaztea ez da erraza izango, baina ea lortzen dugun''
Eibarrek 2-0 irabazi dio Teneriferi, baina igoera zuzena ziurtatzeko Alcorconen irabaztera joan beharko du Valladolidek ere garaipena lortu baitu Eivissaren etxean. Gaizka garitano eibartarren entrenatzaileak aurreratu duenez, ez da lan erraza izango.