Ipurua zelaia
2014/07/24 - 14:33
Eibar eta Realaren arteko derbia Ipuruan, lehenengo jardunaldian
Athleticen Malagaren kontra jokatuko du lehenengo jardunaldia, etxetik kanpo. Abuztuaren 24an hasiko da 2014-15eko Liga, eta maiatzaren 24an bukatuko da.
2014/06/06 - 16:38
Xabi Iruretagoiena, Ipuruako atearen zaindaria
Xabi Irureta une gozoak ari da bizitzen. Zamora sariaren jabe izango da. Ipuruako atearen zaindariak ez du berehalakoan ahaztuko aurtengoa. Aurkarien amets gaizto, Eibarren historia egiten segi nahi.
2014/05/26 - 18:07
Ipuruako porrotak ez dio tarterik uzten
Eibarren aurka 1-0 galdu ostean, bigarren mailari eusteko, Alavesek denboraldia amaitzeko geratzen diren bi partidak irabazi behar ditu. Larunbatean, Numantziaren bisita jasoko du Mendizorrotzan.
2014/05/24 - 18:29
Eibar-Alaves: igoera eta jaitsiera jokoan, Ipuruan
Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.com-ek. Armaginek igoera ziurta dezakete, partida irabazi eta Las Palmasek eta Murtziak garaipenik lortzen ez badute.
2014/05/19 - 16:21
Itxura ederra du Eibar eta Alavesen arteko Ipuruako derbiak
Gori-gori dago sailkapena jaitsiera eta igoera postuei dagokienez. Azken jardunaldian Eibarrek bana egin du Deportivorekin, eta Alaves huts eta bat nagusitu da Lugoren etxean.
2014/04/27 - 18:08
Recreativok oztopo egin dio Eibarri Ipuruan (0-0)
Armaginek aukera paregabea izan dute igoerako borrokan aurrera pauso handia emateko, baina etxean makal jarraitzen dute. Lau partida daramatzate dagoeneko, Ipuruan garaipenik lortu gabe.
2014/01/12 - 21:15
Eibarrek galdu egin du Numantziaren aurka, Ipuruan (1-2)
Kanpotarrak 0 eta 2 jarri dira aurretik Julio Alvarezek, penaltiz, eta Sergi Enrichek sartutako golei esker. Armaginen gola Jota Peleteirok egin du, 58. minutuan.
2013/11/03 - 00:04
GOLAK: Eibarrek 3 eta 2 irabazi dio Zaragozari Ipuruan
Armaginek partida ona jokatu dute etxean eta hiru puntuak poltsikoratu dituzte, Zaragozak bi goletako errenta ezer ezean uztea lortu duen arren.
2013/10/21 - 12:13
Eibarrek garaipen garrantzitsua lortu du Ipuruan
Talde armaginak 1-0 irabazi dio Mirandesi. Urko Verak sartu du partidako gol bakarra, 49. minutuan.
2013/09/08 - 23:10
Eibar, Ipuruan nagusi
Urko Verak azken minutuan sartutako golari esker urrezko garaipena eskuratu du talde armaginak.
2013/06/22 - 15:09
Eibarrek aurrea hartu nahi du Ipuruan
Jarraitu armaginen eta Hospitaleten arteko norgehiagoka, zuzenean, ETB-1en eta eitb.com-en, 20:00etatik aurrera.
2013/02/10 - 14:34
Barakaldok hiru puntuak lortu ditu Ipuruan (0-1)
Bizkaiko taldeak garaipen garrantzitsua eskuratu du armaginen etxean (0-1). Neurketako gola Orbegozok lortu du.