Iñaki Williams
2021/03/17 - 20:34
Oihu arrazistengatik "umiliatuta" sentitu zela esan dio Williamsek epaileari
Athleticeko jokalaria lekuko gisa agertu da, Espanyoleko bi jarraitzaileren aurka Fiskaltzak jarritako kereila batean, Williamsi oihu arrazistak egiteagatik, Cornellan jokatutako partida batean.
2021/03/15 - 11:08
Iñaki Williams, markak hausten
Aurrelariak Zubizarretak beste neurketa jokatuko ditu jarraian.
2021/03/14 - 17:05
Athleticek puntu bat atera du Balaidosetik (0-0)
Bilbotarrek eta galiziarrek partida grisa jokatu dute; zenbait gol aukera sortu dituzte, baina ez dute azken metroetan asmatu. Bi taldeek berdinduta jarraitzen dute sailkapenean.
2021/03/05 - 17:34
Lezamako harrera eta Jose Angel Iribarrek egindako ongietorri berezia
Athleticeko zale talde batek harrera egin die Athleticeko jokalariei eta teknikariei Lezamako kirol instalazioetan. Barruan, Jose Angel Iribar atera zaie, finalean sartzeagatik zoriontzeko.
2021/03/05 - 01:46
Levanteren aurkako finalerdiko irudirik onenak
Athleticek Levante kanporatu du Errege Kopako finalerdietan eta Bartzelona izango du aurkari finalean.
2021/03/05 - 01:03
Jokalarien ospakizuna partida amaitu eta berehala
Athleticeko jokalariek gogotik ospatu dute zelaian Kopako finalerako sailkapena, Levante finalerdietan kanporatu ostean.
2021/03/04 - 17:26
Athleticek hirugarren finala nahi du
Talde zuri-gorriak joaneko partidako banakoa gainditu behar du Errege Kopako finalerako sailkatzeko.
2021/02/19 - 14:43
Athleticeko jokalariek borondatez jaitsiko dute soldata, bigarrenez
Denboraldi honetan lehen taldeko kideek kobratu beharreko zenbatekoak %8,43 murriztuko dira.
2021/02/17 - 12:18
Alex Berenguerren gola Cadiz - Athletic partidan, 17 pase eman ondoren
Athleticek 0-4 irabazi zion Cadizi 23. jardunaldian, neurketa ederra jokatuta. Horren erakusgarri zuri-gorrien hirugarren gola izan zen, Berenguerren golarekin amaitu arte 17 pase kateatu zituena.
2021/02/15 - 23:54
Athleticek garaipen samurra erdietsi du Cadizen aurka (0-4)
Zuri-gorriak andaluziarrak baino askoz gehiago izan dira, eta 4. minuturako aurretik jarri dira. Berenguer (2), Unai Lopez (1) eta Williams (1) izan dira partidako golegileak.
2021/02/07 - 19:18
Puntu bana Athletic eta Valentziarentzat, partida bizia jokatuta (1-1)
Hugo Guillemonek bere atean egindako golak aurretik jarri ditu bilbotarrak 42. minutuan, baina Paulistak banakoa egin du 65.ean.
2021/02/04 - 16:10
Dena prest, Betisen aurkako kanporaketarako
Athleticeko jokalariak paseatzera atera dira goizean, Betisen aurkako partidaren atarian. Ator Elizegi presidenteak espero du taldea finalerdietan sartzea.
2021/02/01 - 00:27
Bartzelonak Athleticen bolada ona eten du (2-1)
Zuri-gorriak etxekoen lehen gola orekatzeko gai izan dira, baina Griezmannek neurketa erabaki duen gola sartu du 75. minutuan.
2021/01/26 - 12:10
Athleticek zale gabeko San Mamesi eskaini zion garaikurra
Iker Muniainen eskuetan talde zuri-gorriak Superkopako trofeoa atera zuen San Mames futbol-zelaiko berdegunera. Hutsik jarraitzen duen estadioa.
2021/01/26 - 00:12
Athleticek astindua eman dio Getaferi, galtzen jarri den arren oso goiz (5-1)
Zuri-gorriek gola jaso dute lehen zatiko 18. segundoan, baina berehala berdindu dute, eta bigarren zatian goitik behera nagusitu dira.
2021/01/21 - 22:03
Sufrituta lortu du Athleticek final-zortzirenetan sartzea (1-2)
Bilbotarrak Ibizari gailendu zaizkio Raul Garciaren eta Nuñezen golekin lehen zatiko 1 eta 0ekoa irauli ostean.
2021/01/19 - 09:46
Athleticek bere hirugarren Superkopa du jada
Zuri-gorriek 1984-85eko eta 2015-16ko tituluak eskuratu zituzten aurretik. Bartzelonak lortu ditu Superkopa gehien, 13 baititu.
2021/01/18 - 18:17
Ohorezko aurreskua Superkopako txapeldunentzat Bilboko udaletxean
Bilboko Udalak harrera egin dio Athleticen ordezkaritza bati Superkopa irabazi osteko biharamunean, eta ekitaldi horretan ohorezko aurresku batez omendu dituzte.
2021/01/18 - 11:09
Athletic, Superkopako txapelduna
Talde zuri-gorriak Bartzelona gainditu zuen 3-2 eta Superkopako bere hirugarren garaikurra erdietsi zien Sevillan.
2021/01/18 - 09:40
Athleticek sei final irabazi dizkio Bartzelonari, historia osoan
Bilbotarrek eta kataluniarrek hamahirugarrenez neurtu dituzte indarrak final batean, eta azkena, Superkopakoa, Athleticek irabazi du.