Iñaki Artola
2022/04/18 - 21:52
Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak
Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.
2022/04/11 - 17:01
Hamabi pilotari txapelaren bila Buruz Burukoan
2022ko Buruz Buruko Txapelketak berritsaunak izango ditu. Final-laurdenek ligaxka formatua izango dute; lau pilotariz osatutako bi multzo egongo dira. Maiatzaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko da finala eta ez da atzeratzeko aukerarik egongo.
2022/04/11 - 15:35
Buruz Buruko Txapelketak ligaxka izango du final-laurdenetan eta finala ezingo da atzeratu
Txapelketa apirilaren 15ean hasi eta maiatzaren 29an bukatuko da. Laso-Peña II.a, Urrutikoetxea-Dario, Ezkurdia-Agirre eta Jaka-Irribarria dira final-zortzirenetako partidak.
2021/12/26 - 19:45
Iñaki Artolak bertsoa eskaini dio Oinatz Bengoetxeari, Bilboko bere agurrean
Bengoetxea VI.ak azken aldiz jokatu du Bilboko Bizkaia pilotaleakuan, urtarrilaren 29an Iruñeko Labriten behin betiko erretiroa hartu aurretik. Hori dela eta, partidaren ostean omenaldi berezia egin diote.
2021/10/02 - 15:57
Aitor Elordi final-laurdenetako ligaxkan sartu da (22-16)
Mallabikoak Iñaki Artola hartu du mendean 22-16, Lau t'erdiko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketan.
2021/10/02 - 03:36
Elordiren eta Artolaren arteko partidaren azken tantoa (22-16)
Aitor Elordik 22-16 gainditu du Iñaki Artola Mallabian jokatu den 4 t'erdiko txapelketaren final-zortzirenetako lehendabiziko kanporaketan. Bideo honetan partidako azken tantoa ikus diteke.
2021/10/01 - 16:45
Artola vs Elordi, final-zortzirenetako lehen partida (22:00etan)
Mallabian emango diote hasiera ostiral honetan Laut'erdiko txapelketari. Aurrez aurre, Iñaki Artola eta Aitor Elordi.
2021/09/29 - 19:08
Artola eta Elordi prest daude Lau t'erdiko Txapelketari ekiteko
Iñaki Artola eta Aitor Elordi pilotarien arteko lehiak emango dio hasiera Lau t'erdiko Txapelketari, urriaren 1ean. Asteazken honetan, pilotak aukeratu dituzte Mallabian (Bizkaia).
2021/09/23 - 21:27
Artolak kontratua berritu du Baikorekin, bi urtez
Iñaki Artolak beste bi urtez luzatu du Baiko Pilota enpresarekin lotzen duen kontratua. Alegiako (Gipuzkoa) pilotaria pozik azaldu da kontratu berritzearekin.
2021/08/27 - 15:13
Iñaki Artola hasi da argia ikusten
Maiatzaren 29an Buruz Buruko finalerako txartela eskuratu zuen, baina zoritxarrez ezin izan zuen final hura jokatu. Une gogorrak bizi izan dituen arren, badirudi orain hobeto dagoela.
2021/08/27 - 15:13
Iñaki Artola: ''Ez zen behera etortzeko momentua''
Maiatzaren 29an Buruz Buruko finalerako txartela eskuratu zuen, baina zoritxarrez ezin izan zuen final hura jokatu. Une gogorrak bizi izan dituen arren, badirudi hasi dela argia ikusten.
2021/06/20 - 22:42
Altunak aise gainditu du Rezusta (22-5)
Amezketako aurrelariak Buruz Buruko bere bigarren txapela irabazi du, Bizkaia pilotalekuan jokatutako finalean.
2021/06/20 - 21:56
Jokin Altunak Iñaki Artolari zuzendutako hitzak
Artolak finalari uko egin behar izan dio, lesionatuta, eta Altunak gogoan izan du Alegiakoa txapela irabazi ostean: "Ziur naiz berak ere txapela irabaziko duela eta nik berarekin ospatuko dudala".
2021/06/20 - 21:52
Buruz Buruko Finaleko sari banaketa
Jokin Altunak, Beñat Rezustak eta Iñaki Artolak txapelketako garaikurrak jaso dituzte finala jokatu ostean.
2021/06/20 - 18:54
Iñaki Artola: "Final bat galdu dut, baina gauza asko jaso ditut"
Iñaki Artolak ezin izan du Buruz Buruko Finala jokatu sorbaldan duen lesioarengatik. Alabaina, Alegiakoa aldarte onarekin bertaratu da Bizkaia Frontoira Rezustaren eta Altunaren arteko finala ikustera
2021/06/16 - 16:53
Iñaki Artolak ezin izango du Buruz Buruko finala jokatu
Iñaki Artola Alegiako aurrelariak min hartu zuen maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski osatu izan Buruz Buruko finalean jokatzeko.
2021/06/16 - 16:01
Artola ez da sendatu eta Rezustak jokatuko du finala haren ordez
Alegiako aurrelariak min hartu zuen bizkarraldean maiatzaren 29an jokatutako finalerdian, eta, nahiz eta astebeteko atzerapena eskatu zuen, ez da aski izan osatzeko.
2021/06/15 - 16:18
Zaila dirudi Artolak jokatu ahal izatea
Gaur gaurkoz oso zaila dirudi Alegiako aurrelaria igandeko partidara iristea. Bihar mediku azterketak egin, eta horien emaitzek ekarriko dute azken epaia. Rezusta zain dago.
2021/06/07 - 23:42
Iñigo Simonen esanetan, azken unera arte saiatuko dira Artolak finala joka dezan
Iñigo Simon Baiko enpresako medikuak uste du Iñaki Artolaren lesioa hain larria ez dela, finalerdietako partida bukatzeko gai izan zelako, eta azken unera arte saiatuko dira finalean egon dadin.
2021/06/06 - 22:51
Rezustak bereganatu du hirugarren postua Zabaletaren aurka (8-22)
Beñat Rezustak Buruz Buruko txapelketako hirugarren tokia eskuratu du Jose Javier Zabaletari 8-22 irabazita. Ondorioz, Bergarako atzelaria izango litzateke Altunaren aurkaria finalean, Artola ez balitz sendatuko.