Golak
2025/04/21 - 01:33
Athleticek luzapenera arte eutsi dio Real Madrili Santiago Bernabeun (1-0)
Ernesto Valverdek goitik behera aldatu du hamaikakoa. Hala ere, talde zuri-gorriak lan handia egin du defentsan, eta Real Madrilen oldarraldiak eusteko gai izan da, Valverdek 93. minutuan sekulako gola sartu duen arte.
2025/04/21 - 00:00
Sevillaren aurkako berdinketak ez du Alaves jaitsiera postuetatik atera (1-1)
Caparrosen taldea 12. minutuan aurreratu da Pequek egindako golari esker. Banakoa Kike Garciak egin du, atsedenaldiaren atarian.
2025/04/20 - 18:05
Osasunak salbazioa ziurtatzeko urratsa eman du Valladoliden kontura (2-3)
Ante Budimirrek (bi) eta Ruben Garciak sartu dituzte talde gorritxoaren golak Jose Zorrilla estadioan. Osasunak ia ziurtatuta dauka mailari eustea; Valladolid, berriz, gehiago hondoratu da zuloan.
2025/04/18 - 16:05
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)
Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute, ostiral honetan, Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.
2025/04/15 - 02:48
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 35. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamabosgarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/15 - 02:48
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 31. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/14 - 01:09
Athleticek Rayoren penaltia irauli egin du eta laugarren postuan sendo dabil (3-1)
Hiru partidatan husna berdindu ondoren, Sanceten bi golek eta Nicoren gol batek garaipena eman diete zuri-gorriei, eta Txapeldunen Ligako laugarren postua sendotu dute.
2025/04/13 - 23:03
Athleticek Europako postuetara jauzi egiteko aukera galdu du (2-3)
Athleticek 2-3 galdu du Levanteren aurka Lezaman, eta, horrenbestez, F Ligako hirugarren postua berreskuratzeko aukera galdu du.
2025/04/13 - 20:23
Alavesek dena emanagatik, Real Madrilek erdietsi du garaipena (0-1)
Partidan denetarik gertatu da, eta epaileak bi jokalari kanporatu ditu txartel gorria aterata: Mbappe, lehen zatian, eta Manu Sanchez, bigarrenean.
2025/04/12 - 22:57
Eibarrek porrot egin du Real Madrilen aurka Ipuruan (0-3)
Armaginek 0-3ko emaitzarekin galdu dute Real Madrilen aurka F Ligako 25. jardunaldian. Feller, Caicedo eta Bruun jokalarien golekin, madrildarrek Eibarren bolada ona geldiarazi dute.
2025/04/12 - 22:29
Poussin atezainak 92. minutuan egindako golak garaipenik gabe utzi du Eibar (2-2)
Armaginak 0-2 aurreratu dira lehen zatian Bautistak egindako bi golei esker. Atsedenaldiaren ostean, baina, Jair Amadorrek eta Poussin atezainak binakoa egin dute.
2025/04/11 - 17:20
Atzera bota dute Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako errekurtsoa, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Diziplina Batzordeak atzera bota du Nafarroako taldearen erreklamazioa. Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
2025/04/08 - 02:05
2024-25 denboraldiko Hypermotion Ligako 34. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko Bigarren Mailako Ligako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/08 - 01:19
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 30. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/08 - 01:18
Garaipenak ihes egin dio Osasunari azken minutuetan (1-1)
86. minutuan adierazitako penalti argi batek mailari eusteko bidean aurrerapausoa ematea galarazi dio nafar taldeari.
2025/04/07 - 01:02
Athleticek sufritzen jakin du Vila-realen aurka puntu bat lortzeko (0-0)
Urrezko puntua lortu dute Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan, aurkariaren setioari eutsi behar izan dioten partidan.
2025/04/06 - 18:14
Realak Europarako jauzia egin du Las Palmasen (1-3)
Imanol Alguacilen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du etxetik kanpo, Europarako lehian sartuta segitzeko. Oyarzabalek, Sergio Gomezek eta Aramburuk sartu dituzte txuri-urdinen golak.
2025/04/06 - 12:23
Berdinketa Ipuruan Magunagoitiak azken segundoan sartutako gol bati esker
Oviedo garaipena gozatzen ari zenean, atezain armaginak partidako azken jokaldian lortu du berdinketaren gola, baloia buruz sarera bidalita, eta zoramena piztu da Ipuruako harmailetan.
2025/04/05 - 22:14
Ikusi hemen Jon Mikel Magunagoitia atezainak partidaren luzapenean egindako gola
Armaginen atezaina korner bat errematatzera igo da, Eibar Oviedorekin 0-1 galtzen ari zenean.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.