Sansek azken minutuetan galdu du Malagan (1-0)
Rafa Rodriguezek 86. minutuan txilenaz sartutako golak eman dio garaipena Malagari. Sanse hobeto ibili da lehen zatian, baina bigarrenean erasoan ezer gutxi egin, eta ez du berdintzea lortu.
Donostiako taldea ondo ibili da defentsan bere arean, ez da kikildu eta ekintzaren batean kontraeraso bat bilatu du, arriskua sortzeko. Txuri-urdinak zelaian finkatzen hasi dira, hegalak hobeto itxiz, lerroak gehiago aurreratuz, eta baloia erasorako asmori eutsita jokatuz.
Euskal taldeak bere aukerarik onena izan zuen Job Ochieng muturrekoak indarra eta abiadura erakutsi dituenean, baina bere jaurtiketak ez du atea aurkitu, gutxigatik. Sansek zailtasunak jarri dizkio aurkariari pixkanaka.
Eta partida berdinketarekin bukatuko zela zirudienean, erdiraketa batean, baloia ez aurrera eta ez atzera geratu da area txikian, eta Rafa Rodriguez erdilariak, txilenaz, sartu du Malagako taldeari garaipena eman dion gola.
Fitxa teknikoa:
1 - Malaga: Alfonso Herrero; Puga, Alex Pastor, Montero, Víctor Garcia; Larrubia, Izan Merino (Juanpe, 67. min), Dotor (Rafa Rodriguez, 83. min), Joaquin Muñoz (Aaron Ochoa, 67. min); Dani Lorenzo (Chupete, 46. min) eta Adrian Niño (Lobete, 57. min).
0 - Reala B: Fraga; Dadie, Beitia, Peru Rodríguez, Agote (Garro, 77. min); Mikel Rodriguez (Lebarbier, 77. min), Gorka Gorosabel, Carbonell, Ochieng (Diaz, 62. min); Mariezkurrena (Carrera, 62. min) eta Orobengoa.
Golak: 1-0, 86. min: Rafa Rodriguez.
Epailea: Alonso de Ena Wolf. Txartel horia atera die Malagako Izan Merino eta Larrubiari, eta Sanseko Carrera eta Garro joklariei.
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.