FC Bartzelona
2025/05/11 - 16:59
Bartzelonak seigarrenez jarraian irabazi du F Liga
Atletico Madrilek Txapeldunen Liga jokatzeko txartela ziurtatu du, eta Betis eta Valentzia Federazioko Lehen Mailara jaitsiko dira. Athleticek Superkopa ziurtatu du.
2025/05/07 - 12:13
Inter Milan da Txapeldunen Ligako lehen finalista, Bartzelona 4-3 mendean hartuta
Milango Giuseppe Meazza estadioan jokatutako partida bizia luzapenean erabaki zen, Fratessik 99. minutuan sartutako golari esker. Italiako taldearen arerioa gaur PSGk eta Arsenalek jokatuko duten finalaurrekoan erabakiko da.
2025/05/06 - 01:31
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 34. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamalaugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/05/01 - 12:55
Bartzelonak eta Inter Milanek hiruna berdindu dute Txapeldunen Ligako finalaurrekoetako joanekoan
Hansi Flicken taldeak bi aldiz berdindu zuen neurketa, 0-2 eta 2-3 galtzen joan ostean, eta norgehiagokako lehen minutuan gola jasota. Kanporaketa Milanen erabakiko da datorren astean.
2025/04/27 - 22:28
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 26. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita seigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/27 - 11:38
Bartzelona, Errege Kopako txapelduna Real Madril luzapenean menderatuta (3-2)
Jules Koundek 116. minutuan sartutako golak eman dio Errege Kopako titulua Kataluniako taldeari Real Madrilen aurka (3-2).
2025/04/25 - 13:41
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 33. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamahirugarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/22 - 01:15
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 32. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamabigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/21 - 16:50
Athleticen eta Alavesen arteko euskal derbia maiatzaren 11n jokatuko da, 18:30ean, San Mamesen
Zuri-gorriek eta Babazorriek maiatzaren 11, igandean, jokatuko dute EA Sports Ligako 35. jardunaldiko euskal derbia. Egun berean Betis-Osasuna partida jokatuko da, 21:00etan. Bestalde, Realak Atletico Madrili egingo dio bisita maiatzaren 10ean, 21:00etan.
2025/04/21 - 16:33
De Burgos Bengoetxeak zuzenduko du Bartzelonaren eta Real Madrilen arteko Errege Kopako finala
Arbitroen Batzorde Teknikoak erabaki zuenez, Ricardo De Burgos Bengoetxea euskal epaileak zuzenduko du apirilaren 26ko 22:00etan jokatuko den Kopako finala.
2025/04/21 - 14:27
Endesa Ligako 28. jardunaldiko 10 jokaldi onenak
2024-2025 Endesa Ligak atzean utzi du jada 28. jardunaldia. Bideo honetan bildu ditugu jardunaldiko hamar jokaldi onenak.
2025/04/16 - 11:43
Bartzelonak eta PSGk Txapeldunen Ligako finalaurrekoetarako sailkatzea lortu dute
Kataluniako taldeak 3-1 galdu zuen Borussia Dortmunden aurka, baina joanekoan lortutako abantaila nahikoa izan zen aurrera egiteko. Bestetik, PSGk ere finalaurrekoetarako txartela eskuratu zuen, ozta-ozta, Aston Villak 3-2 irabazi ziolako.
2025/04/15 - 02:48
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 31. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamaikagarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/11 - 17:20
Atzera bota dute Osasunak Bartzelonaren aurka jarritako errekurtsoa, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Diziplina Batzordeak atzera bota du Nafarroako taldearen erreklamazioa. Osasunak iragarri du helegitea jarriko duela Apelazio Batzordean.
2025/04/10 - 13:07
Bartzelonak erakustaldia eman du Borussia Dortmunden aurka (4-0) eta PSGk 3-1 irabazi dio Aston Vilari
Barçak 4-0eko emaitzarekin menderatu du Alemaniako taldea Txapeldunen Ligako final-laurdenetako joaneko partidan. Horrez gain, PSGk garaipena bereganatu du Unai Emeryk zuzendutako taldearen kontra (3-1).
2025/04/08 - 01:19
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 30. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita hamargarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/04/07 - 15:08
Realaren eta Athleticen arteko derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan
Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira, EA Sports Ligako 34. jardunaldian. Maiatzaren 4an, igandean, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2025/04/03 - 13:11
Bartzelona Kopako finalera sailkatu da, Atletico Madril kanporatuta
Bartzelonak eta Real Madrilek jokatuko dute 2025eko Errege Kopako finala. Barçak Atletico Madril menderatu du finalerdietako itzuliko partidan (0-1), eta joaneko neurketa 4-4 berdinduta amaitu zenez, finalerako txartela lortu du.
2025/04/01 - 02:49
2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako 29. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hemen ikusi ahalko dituzu 2024-25 denboraldiko EA Sports Ligako hogeita bederatzigarren jardunaldiko partida guztietako golak eta laburpenak.
2025/03/28 - 16:06
Osasunak helegitea aurkeztuko du Bartzelonaren aurkako partidan, Iñigo Martinez zelairatzeagatik
Osasunak helegitea aurkeztu ala ez aztertu du azken orduetan, erdiko atzelariak Espainiako selekzioarekin ez joateagatik eta talde gorritxoaren aurka 5 egun baino gutxiagoko epean jokatzeagatik araua bete ez duelako.