Erregina Kopa
Emaitzak
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/01/14 - 14:17
Kopako final-zortzirenetako Alaves - Atletico Madril (1-2) partidako gol guztiak
Alavesek agur esan dio Erreginaren Kopari, final-zortzirenetan Atletico Madrilen aurka 1 eta 2 galduta.
2023/11/15 - 18:26
Athletic-Madril CFF, Sporting Huelva-Reala eta Alaves-Atletico Madril, Erregina Kopako final zortzirenetan
Horiek dira asteazken arratsaldean Madrilen egindako zozketatik ateratako norgehiagokak. Kanporaketa partida bakarrera jokatuko dute, urtarrilaren 13 eta 14ko asteburuan.
2023/11/15 - 10:18
Euskal Herriko hamaika talde sartuko dira gaur Erregina Koparen eta Errege Koparen zozketetan
17:00etan, Erregina Kopako final zortzirenak zozkatuko dituzte, tartean hiru euskal talde direla; 13:00etan, Errege Kopako bigarren kanporaketa zozkatuko dute, Euskal Herriko zortzi talde bertan daudela. Erregina Kopa urtarrilaren 13an bueltatuko da, eta Errege Kopa abenduaren 5ean.
2023/11/10 - 11:12
Granada vs Athletic (1-4) Kopako partidako golak, laburpena eta jokaldi onenak
Athleticek Erregina Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu du, final-hamaseirenetan Granada 1-4 mendean hartuta. Bideo honetan dituzu ikusgai norgehiagokako gol guztiak.
2023/11/10 - 10:49
David Aznar: ''Partidan nagusi izan garela uste dut, eta garaile bidezkoak gara''
Athleticek 1-4 menderatu du Granada, eta Erregina Kopako final zortzirenetarako sailkatu da. "Partidan nagusi izan garela uste dut, eta garaile bidezkoak gara", adierazi du Athleticeko entrenatzaileak, norgehiagoka bukatu eta gero.
2023/11/09 - 23:23
Athleticek 1-4 irabazi du Granadan, eta Erregina Kopako final zortzirenetarako sailkatu da
Nahikarik, lehen zatian, 0-1ekoa egin du, eta bigarren zatian, etxeko taldeak berdinketa jarri ostean, Pinedok, Amezagak eta Elexpuruk sartu dituzte Bilboko taldearen gainerako golak.
2023/11/09 - 11:26
Alaves Erregina Koparen final zortzirenetarako sailkatu da; Eibar eta Osasuna txapelketatik at geratu dira
Talde arabarrak Cacereño mendean hartzea lortu zuen, penaltietan. Eibarrek 0-1 galdu zuen Levante Las Planasen kontra, eta Osasunak ere ezin izan zuen Betis garaitu, 1-2 galduta. Athleticek gaur jokatuko du hirugarren kanporaketako neurketa, Granadaren aurka.
2023/10/24 - 12:17
Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketen datak eta ordutegiak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte, azaroaren 7tik 9ra. Athleticek, Alavesek, Osasunak eta Eibarrek hartuko dute parte.
2023/10/18 - 15:53
Cacereño-Alaves, Granada-Athletic, Eibar-Levante las Planas eta Osasuna-Betis, Erreginaren Kopan
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dituzte azaroaren 7tik 9ra. Realak ez du txanda honetan parte hartuko, joan zen denboraldian Liga txapelketa 8. postuan amaitu eta hurrengo kanporaketara arte salbuetsita dagoelako.
2023/10/12 - 00:47
Osasuna eta Eibar Erreginaren Kopako hirugarren kanporaketan izango dira
Gorritxoek 2-1 garaitu dute Secció Esportiva AEM taldea. luzapenaren ostean, eta armaginek, bere aldetik, 0-1 irabazi diote La Casonari.
2023/09/29 - 15:35
La Solana-Eibar eta Osasuna-AEM, Erreginaren Kopako 2. txandako kanporaketak
Armaginek FF La Solana Quesos La Casota taldeari egingo diote bisita Kopako bigarren kanporaketan; gorritxoek, aldiz, etxean hartuko dute Seccio Esportiva AEM taldea. Kanporaketak partida bakarrera erabakiko dira. Neurketak urriaren 10a eta 12a bitartean jokatuko dira.
2023/09/14 - 01:19
Eibar eta Osasuna Erreginaren Kopako bigarren kanporaketarako sailkatu dira; Bizkerre Rayok kanporatu du
Eibarrek 0-2 menderatu du Europa, eta Osasuna 0-3 gailendu zaio Fundacion Teneriferi; Bizkerrek, ordea, 0-2 galdu du Rayo Vallecanoren aurka.
2023/05/28 - 15:35
Atletico Madrilek irabazi du Erreginaren Kopako finala, Real Madril penaltietan menderatuz
Txapeldun berriak 95. minutuan berdindu zuen talde zuriak markagailuan jarritako 2-0ekoa; penalti jaurtiketetan, Manolo Canoren jokalariak argi gailendu ziren, 3-1. Atletico Madrilek irabazitako bigarren Kopa da.
2023/05/25 - 01:29
Athletic Kopako finalik gabe geratu da, Real Madrilen aurka porrota jasota (0-4)
Zuri-gorriek 0-4ko emaitzarekin galdu dute Madrilgo taldearen kontra Erreginaren Kopako finalerdietako kanporaketa. Ondorioz, Athletic ez da finalean egongo. Real Madril eta Atletico Madril ariko dira titulua lortzeko lehian.
2023/05/24 - 12:52
Athletic bere hirugarren finalera sailkatzen saiatuko da
Zuri-gorriek 2012an eta 2014an jokatu zituzten aurreko bi finalak, Espanyolen eta Bartzelonaren aurka, eta biak galdu zituzten.
2023/05/23 - 20:25
Ane Azkona: ''Badakigu nondik egin min Real Madrili''
Athleticek Real Madrilekin jokatuko du, asteazken honetan, Erreginaren Kopako Lauko Finaleko bigarren finalerdia.
2023/05/23 - 20:15
Iraia Iturregi: ''Athleticentzat Erreginaren Kopa lehen aldiz lortzeko ilusio handia daukagu''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Athleticek Real Madrilekin neurtuko ditu indarrak asteazken honetan, Erreginaren Kopako Lauko Finaleko bigarren finalerdian.
2023/05/19 - 16:05
Nekane Diezek erretiroa hartuko du Athleticen 16 denboraldi eman ostean
Barakaldoko jokalariak futbola utziko du denboraldi honen amaieran. 2007an iritsi zen Lezamara, eta elastiko zuri-gorriarekin partida gehien jokatu dituen laugarren jokalaria da.
2023/04/25 - 16:00
Athletic-Real Madril, Erreginaren Kopako finalerdietan
Zuri-gorriek maiatzaren 24an jokatuko dute kanporaketa, 21:00etatik aurrera. Beste kanporaketan, Alhama El Pozo eta Atletico Madril izango dira nor baino nor gehiago, egun bat lehenago.
2023/03/25 - 13:52
Reala, belar hockeyko Kopatik at finalerdietan Club de Camporen aurka porrota jasota
Txuri-urdinek 1-2ko emaitzarekin galdu dute Madrilgo taldearen aurka jokatutako Kopako finalerdietako neurketa eta kanporatuta geratu dira.