Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2019/05/01 - 13:28
Realaren eta Atleticoren arteko finala ikusteko sarrerak, 10 eta 25 euro artean
Neurketa maiatzaren 11an jokatuko da Granadako Los Carmenes futbol-zelaian.
2019/04/30 - 15:12
Realak lehenengo aldiz jokatuko du Kopako finala
Anoetan gailendu dira txuri-urdinak, Palaciosen eta Etxezarretaren golekin. Sevillako Martak bere atean sartu du. Finala maiatzaren 11n jokatuko dute, Atleticoren aurka, Granadan.
2019/04/30 - 12:43
Reala, finalera; jokalariak ezin pozago
Andaluziarrak kanporatu dituzte txuri-urdinek, eta lehenengo aldiz sailkatu dira Erreginaren Kopako finala jokatzeko.
2019/04/28 - 21:08
Reala, finalera!
Realeko neskak Erreginaren Kopako finala jokatzeko sailkatu dira, historian lehen aldiz, Anoetan jokatutako finalerdian Sevilla 3 eta 1 mendean hartuta.
2019/04/19 - 20:05
Reala - Betis, partida garrantzitsua aurkari zuzenaren aurka
Realeko neskak talde andaluziarra hartuko dute Zubietan, Iberdrola Ligako 28. jardunaldian, maiatzaren 11ko Erreginaren Kopako finalerako sasoi onena lortzeko helburuarekin.
2019/03/11 - 16:46
Levante, lehen oztopoa
"Bi txapelketa lor ditzakeen talde bakarra gara", baieztatu du Joseba Agirrek. Eta bihar hori lortzeko pauso bat eman dezake Athleticek. Eguerdiko 12etan Las Rozasen Levanteren aurka jokatuko du.
2019/02/04 - 15:08
Realak Sevillaren kontra jokatuko du, etxean
Otsailaren 17an, igandean, eta partida bakarrera, txuri-urdinek finalerako txartela izango dute jokoan.
2019/01/31 - 11:08
San Mamesek 48.121 ikusle bildu eta historia egin du emakumezkoen futbolean
Europan emakumezkoen futbol partida batek inoiz ikusle gehien izan duena da.
2019/01/30 - 22:02
Reala finalerditan izango da, Rayori aise irabazi ondoren (4-0)
Reala nagusitasunez sailkatu da Erreginaren Kopako finalerdietara, 4-0 irabazi baitio Rayo Vallecanori Zubietan. Marta Cardona, Kiana Palacios, Nahikari Garcia eta Carla Bautista izan dira golegileak.
2019/01/30 - 10:35
Athleticek kanporaketa gainditu nahi du San Mamesen bultzadarekin
Zuri-gorriek Atletico Madrilen aurka jokatuko dute gaur arratsaldeko 19:00etan Kopako finalerdiak lortzeko asmoakin.
2019/01/30 - 10:17
Reala, bere lehen finalerdien bila
Donostiarrek Erreginaren Kopako finalerdietara estreinako aldiz sailkatzeko aukera dute gaur. 18:00etan, Zubietan, Reala vs Rayo Vallecano.
2019/01/29 - 13:57
Agortu egin dira final-laurdenetarako eskuragarri zeuden sarrerak
Athletic eta Atletico Madrilen arteko Erreginaren Kopako partidarako eskuragarri zeuden sarrerak agortu dira. Beraz, bihar ez da San Mameseko txarteldegia zabalduko.
2019/01/29 - 12:17
Athleticek eta Realak Kopako finalerdietan egon nahi dute
Euskal taldeek etxean jokatuko dute: zuri-gorriek, San Mamesen, Atleticoren kontra, eta txuri-urdinek, Zubietan, Rayoren aurka.
2019/01/28 - 19:32
Errege Kopako finala Villamarinen eta Erreginaren Kopakoa, Carmenesen
Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko da Sevillako Benito Villamarinen, eta Erreginaren Kopako finala maiatzaren 11n jokatuko da Carmenes zelaian.
2019/01/23 - 10:08
Athleticeko neskek San Mamesen jokatuko dute Kopako final-laurdenetako partida
Katedralean jokatuko duten hamahirugarren partida izango da, lehenengoan, 2002/03 denboraldian, Puebla 5-1 menderatu zutenetik.
2018/12/13 - 18:46
Kopako hurrengo kanporaketen neurketak ditugu jada
Errege Kopan, Athleticek Sevilla hartuko du eta Reala Betisen aurka lehiatuko da. Erreginaren Kopako final-laurdenetan, berriz, Atleticoren aurka arituko da Athletic eta Rayoren aurka Reala.
2018/11/26 - 12:48
Athletic eta Reala, Kopako final-laurdenetan
Bi taldeek kanporaketa gainditu dute, eta abenduaren 13an egingo den Erregina Kopako final-laurdenetako partiden zozketan egongo dira.
2018/11/25 - 18:48
Realak Valentziari irabazi dio eta final-laurdenetara sailkatu da
Talde txuri-urdinak 1-2 irabazi du Erreginaren Kopako final-zortzirenetako neurketa eta final-laurdenetarako txartela lortu du.
2018/10/22 - 15:41
Betis-Athletic eta Valentzia-Reala, final-zortzirenetan
2018/19ko Erreginaren Kopako kanporaketa hau azaroaren 25ean jokatuko da, partida bakarrera. Partidak Sevillan eta Valentzian izango dira.
2018/05/22 - 22:39
Arconada: 'Gure asmoa da ezustekoa ematea'
Gonzalo Arconada Realeko entrenatzaileak Athleticen aurkako Erreginaren Kopako itzuliko partidari buruz hitz egin du.