Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/03/11 - 13:28
Nahia Aparicio: ''Gauzak garbi izanda, Atleticori lana zailtzen saiatuko gara''
Nahia Aparicio Realeko jokalariak asteazken honetan Atleticoren kontra jokatuko duten Erregina Kopako partidaren inguruan hitz egin du. Horrez gain, aipatu du bere lehen partida izango dela Reale Arenan, eta txikitako ametsa beteko duela.
2024/03/07 - 23:02
Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdietako partidako laburpena eta golak
Kataluniako taldeak 0-3 irabazi du San Mamesen, finalaurrekoetako joaneko neurketan; Aitana Bonmatik bi gol sartu ditu, eta Salma Paralluelok beste bat.
2024/03/07 - 22:23
Maddi Torre: ''Dena eman dugu, eta Bartzelonan aurpegia ematen ahaleginduko gara''
Maddi Torre Athleticeko jokalariak argi onartu du Bartzelona gehiago izan dela San Mamesen jokatu den Erregina Kopako finalerdietako joaneko partidan. Zuri-gorriek 0-3 galdu dute, baina itzuliko neurketan "aurpegia ematen" saiatuko direla aurretatu du.
2024/03/07 - 22:09
Athleticek 0-3 galdu du, San Mamesen, Bartzelonaren aurka, Erregina Kopako finalerdietako joanekoan
Kataluniako taldeak emaitza bikaina erdietsi du Bilbon, kanporaketako aurreneko neurketan. Aitana Bonmatik bi gol egin ditu, eta Salma Paralluelok sartu du hirugarrena. Athleticek ahalegin handia egin du, San Mamesen izan diren 23.490 zaleek bultzatuta.
2024/03/07 - 19:09
Reala-Atletico Madril Erregina Kopako partida Reale Arenan jokatuko dute, hilaren 13an, datorren asteazkenean
Kopako finalerdietako itzuliko neurketa 18:30ean hasiko da, eta Realak aukera du finalerako sailkatzeko, joaneko partidan bana egin ostean. Klub txuri-urdinak, halaber, iragarri du F Ligako Reala-Athletic derbia ere jokatuko dutela Reale Arenan, martxoaren 23an.
2024/03/07 - 13:34
Realak berdindu egin du, 1-1, Madrilen, Atleticoren aurka, eta emaitza ona lortu du itzuliko partidarako
Amaiur Sarriegik jarri du aurretik Natalia Arroyoren taldea, 64. minutuan, eta Gaby Garciak sartu du 1-1ekoa, 90.ean. Elene Letek penalti bat gelditu du lehenengo zatian; Atletico Madrilek lau aldiz errematatu du langara, neurketan.
2024/03/07 - 13:28
Athletic kanporaketari eusten saiatuko da, Bartzelonako itzuliko partidari begira
Norgehiagoka zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk: telebistan, ETB1en, eta, streamingez, eitb.eus atarian, 19:00etatik aurrera.
2024/03/07 - 10:19
Elene Letek Sheila Guijarrori geratutako penaltia, Atletico Madrilen kontrako partidan
Elene Lete Realeko atezainak lehen zatiko 35. minutuan aurka zuten penaltia gelditu dio Sheila Guijarro Atletico Madrileko jokalariari.
2024/03/07 - 10:17
Sarriegi: ''Oso partida parekatua izan da''
Amaiur Sarriegik sartu du Realaren gola Atletico Madrilen aurkako partidan. Neurketa oso parekatua izan dela nabarmendu du amaieran, eta berdinketa bidezkoa iruditzen zaiola.
2024/03/06 - 22:00
Amaiur Sarriegik sartutako gola Atletico Madrilen aurka Erregina Kopako finalaurrekoan
Erregina Kopako finaerdietan Amaiur Sarriegik sartu di gola Atletico Madrili neurketako 64. minutuan.
2024/03/06 - 20:33
Athleticek ''munduko talderik onenaren'' aurka neurtuko ditu indarrak, David Aznarren arabera
Bartzelonaren aurkako partida "ilusioz" eta "emozioz" beteta egongo dela adierazi du David Aznar Athleticeko entrenatzaileak. Bartzelonan itzulerako partida dageoen arren, zuri-gorriek "final bat" balitz bezala egingo diote aurre lehiari.
2024/03/06 - 14:20
Reala Kopako finalerako bidearen bila zelairatuko da Atleticoren kontrako partidan
Arnaiz eta Vanegas bueltan dira talde txuri-urdinean, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai izango den norgehiagokan, 19:00etatik aurrera. Itzuliko partida martxoaren 13an jokatuko dute, Zubietan.
2024/03/05 - 18:42
Athleticeko jokalarien erronka nagusia, Bartzelona kanporatzea
Ane Azkonak eta Irene Oguizak uste dute Bartzelona dela talderik zailena, izan ere, munduko talde onenetarikoa da. Kontzentratuta egon beharko dira partidan zehar, eta agertu litezken aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu beharko dituzte.
2024/03/04 - 17:56
Athleticek Erregina Kopako finalerdiak ikustera gerturatzeko deia egin du
Ostegun honetan jokatuko da Erregina Kopako partida San Mamesen 19:00etan Bartzelonaren aurka. Talde bilbotarrak zaleak Katedralera hurbiltzeko deia egin du partidaren aurkezpenean.
2024/03/04 - 13:25
Nerea Eizagirre: ''Emaitza ona ekartzea da gure helburua''
Nerea Eizagirre Realeko kapitainak asteazken honetan Atletico Madrilen kontra jokatuko duten Erregina Koparen finalaurrekoetako joaneko partidaren inguruan hitz egin du gaur prentsaurrekoan. Taldea ondo ikusten du, eta asmoa ahalik eta emaitza onena lortzea da.
2024/03/01 - 16:01
Eskubaloiko Erregina Kopako partiden datak eta ordutegiak
2024ko Erregina Kopa maiatzaren 10etik 12ra jokatuko da, Donostian. Bera Bera Atletico Guardesen aurka arituko da final-laurdenetako kanporaketan, maiatzaren 10ean, 20:30ean.
2024/02/13 - 21:05
EITBk Atletico Madril-Reala eta Athletic-Bartzelona Erregina Kopako finalerdiak emango ditu, zuzenean
ETB1ek eta eitb.eus-ek emango dituzte, zuzenean, joaneko eta itzuliko partidak. Joaneko neurketak martxoaren 6an eta 7an jokatuko dituzte, eta itzulikoak, ordea, hurrengo astean, martxoaren 13an eta 14an.
2024/02/12 - 23:26
Athletic-Bartzelona Erreginaren Kopako finalerdietako joanekoa San Mamesen jokatuko da
Aurreikusitako egunean jokatuko da, martxoaren 7an, baina bi ordu lehenago: 19:00etan.
2024/02/09 - 16:56
Eizagirre: ''Partida biak zailak izango dira, bigarrena etxean da, ea finalera sailkatzea lortzen dugun''
Realak Atletico Madrilen kontra jokatuko ditu Erregina Kopako finalerdiak. Nerea Eizagirre talde txuri-urdineko jokalariak finalerdietako kanporaketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/02/09 - 16:53
Unzue: ''Titulua lortzeko faboritoak dira, baina gauzak zail jartzen saiatuko gara''
Athleticek Bartzelona izango du aurkari Erregina Kopako finalerdietako kanporaketan. Horrela, bada, Marta Unzue talde zuri-gorriko jokalariak kanporaketari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)