Erregina Kopa
Emaitzak
Erregina Kopa
Emaitzak automatikoki eguneratuko dira.
Ez dago emaitzarik erakusteko.
Kanporaketak
2025-2026eko denboraldia
Erregina Kopari buruzko albisteak
2024/05/07 - 17:13
Amaiur Sarriegi: ''Erregina Koparen finala borrokatuko dugu eta irabaztera aterako gara''
Amaiur Sarriegi Realeko jokalariak Erregina Koparen finala nola ikusten duen azaldu du gaur Zubietan egindako elkarrizketan. Horrez gain, taldeak bizi duen bolada txarra ere aztertu du.
2024/05/01 - 18:29
Natalia Arroyo: ''Eskerrik asko!, pazientzia horregatik, zaleei, jokalariei''
Realeko entrenatzaileak iragarri duenez, 2023-24 denboraldia amaituta, ez du talde txuri-urdinean jarraituko. Arroyo hunkitu egin da, Realak zabaldutako bideo batean, klubari agur esan dionean.
2024/04/26 - 21:22
Erregina Kopako finalerako sarrerak astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira
Realak eta Bartzelonak maiatzaren 18an, larunbata, jokatuko dute titulua, 19:00etatik aurrera, Romareda futbol zelaian.
2024/04/22 - 18:39
Bera Berak Erreginaren Kopan jantziko duen kamiseta aurkeztu du
Lehia maiatzaren 10a eta 12a bitartean jokatuko da, Donostian. Kamisetak keinu txiki bat egiten dio Bera Berako rugbi taldeari.
2024/04/12 - 21:44
Natalia Arroyo haserre eta arduratuta azaldu da Kopako finalari buruzko informazio faltagatik
Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du Erregina Kopako finala, maiatzaren 18an, Romaredan (Zaragoza). Espainiako Futbol Federazioak baieztatu egin ditu finaleko zelaia eta eguna, baina Gipuzkoako klubak ez du informazio gehiago jaso finalari buruz. (adierazpenak, gaztelaniaz)
2024/04/09 - 15:05
Realak eta Bartzelonak Erregina Koparen finala Zaragozan jokatuko dute
La Romareda futbol-zelaiak hartuko du neurketa maiatzaren 18an, 19:00etatik aurrera. Horrenbestez, hirugarren aldiz jokatuko dute Erregina Koparen finala Zaragozan.
2024/03/22 - 22:57
Lointek Gernikak ezin izan du Perfumerias Avenida garaitu (66-56), eta Erregina Kopatik kanpo gelditu da
Bizkaiko taldeak azken laurdenean ere estutu du Salamancako taldea, sei puntura hurbilduta, baina txapelketari agur esan behar izan dio. Lucas Fernandezen jokalariek ohi baino gutxiago asmatu dute kanpoko jaurtiketetan.
2024/03/15 - 00:12
Athleticek aurre egin dio Bartzelonari, itzuliko partidan (2-1), baina Kopatik kanpo gelditu da
Bizkaiko taldeak, Erregina Kopako finalerdietako joaneko partidan izandako 0-3koaren ostean, gol bat jaso du lehen zatian, baina Pinedok, 62. minutuan, banakoa sartu du; gerora, Bartzelonak 2-1koa lortu du. Beraz, Kataluniako taldea izango da Realaren aurkaria finalean.
2024/03/14 - 23:54
Clara Pinedok Bartzelonaren aurkako Kopako kanporaketan sartutako gola (1-1)
Clara Pinedok gola egin du Bartzelonaren eta Athleticen arteko Erreginaren Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Bilbotarrak behin-behineko 1 eta 1ekoa lortu du zuri-gorrien alde, bigarren zatian sartutako gol ederrarekin.
2024/03/14 - 14:22
Reala, Kopako finalera
Talde txuri-urdinak Atletico Madril menderatu du, Reale Arenan, finalerdietako itzuliko partidan, 2-1, eta bikain lortu du bere historiako Erregina Kopako bigarren finalerako sailkatzea. Franssik eta Jensenek sartu dituzte Realaren bi golak.
2024/03/14 - 11:05
Athletic, Bartzelonaren kontrako itzulikoaren erronkaren aurrean
Lehoiek 0-3 galdu zuten San Mameseko joanekoan. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, streamingez, eitb.eus-en, 21:00etatik aurrera.
2024/03/13 - 22:46
Reale Arenak festa handia ospatu du, Realarekin, finalerako sailkatzea gauzatuta
Atletico Madrilen aurkako finalerdiko itzuliko partida amaituta, Anoetan izan diren 15.265 zaleek pozarren ospatu dute Realaren balentria.
2024/03/13 - 22:17
Nerea Eizagirre: ''Izugarrizko talde baten aurka taldeak sufritzen jakin du''
Nerea Eizagirre, Realeko jokalariak, aurkari haundi baten aurka taldeak sufritzen jakin duela adierazi du, Atletico de Madrili 2-0 irabazi ondoren. Garaipen honi esker, txuri-urdinek Erreginaren Kopako finala jokatuko dute maiatzaren 18an.
2024/03/13 - 22:12
Erregina Kopako finalerdietako Reala-Atletico Madril (2-1) partidako golak eta laburpena
Realak bigarren aldiz bere historian jokatuko du Kopako finala. Sanni Franssik eta Synne Jensenek egin dituzte talde txuri-urdinaren golak itzuliko partidan, Reale Arenan.
2024/03/13 - 21:13
Synne Jensenek bigarren gola egin du Atletico de Madrilen aurka (2-0)
Bi ukitu behar izan ditu Realak Jensen Lola Gallardoren aurrean uzteko. Norvegiarrak baloia gurutzatu eta donostiarren bigarrena gola sartzea lortu du. Asistentzia Amaiurrena izan da.
2024/03/13 - 20:31
Sanni Franssiren gola Reala Atletico Madrilen aurka markagailuan aurreratzeko (1-0)
Sanni Franssik talde txuri-urdina aurretik jarri du margailuan 19. minutuan. Realeko aurrelariak banakako jokaldi zoragarria egin eta baloia sareetara bidali du.
2024/03/13 - 16:15
David Aznar: ''Gure bertsio onena bilatu behar dugu''
David Aznar Athleticeko entrenatzaileak ostegun honetan Erregina Koparen finalaurrekoetako Bartzelonaren kontrako itzuliko partida nola ikusten duen azaldu du asteazken goizean emandako prentsaurrekoan.
2024/03/13 - 13:56
Realzaleak itxaropentsu, Kopako finalaren bila
Atletico Madrilen aurka jokatuko du Realak gaur arratsaldean Erregina Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, 18:30etik aurrera, Reale Arenan. Garaipena lortzea espero dute Realzaleek.
2024/03/13 - 09:02
Albiste izango dira: Reala-Atletico, lau urte osasun larrialdia ezarri zela eta Angel Berruetari omenaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/12 - 22:10
Realak, Reale Arenak lagunduta, Erregina Kopako finalerako txartela lortu nahi du
Natalia Arroyoren taldea Atletico Madril kanporatzen ahaleginduko da, finalerdietako itzuliko partidan, asteazkenean, 18:30etik aurrera. Joaneko 1-1ekoak aukera handiak ematen dizkio Realari. Neurketa EITBn izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.