Ernesto Valverde
2024/11/06 - 21:30
Imanolen eta Valverderen iritzia, Athletic-Reala derbiaren balizko atzerapenaren gainean
Realak Errege Kopako lehen kanporaketako neurketa oraindik jokatu gabe du, eta, berez, azaroan jokatu beharko luke, bigarren kanporaketa abenduaren hasieran baita. San Mameseko derbia, hasiera batean, azaroaren 24rako dago iragarrita, baina baliteke aldaketarik izatea.
2024/11/02 - 19:10
Valverde: ''Garrantzitsuena biktimak dira, eta ez futboleko jardunaldia atzeratzea edo bertan behera uztea''
(Jatorrizkoa, gaztelaniaz). Espainiako ekialdeko uholdeen ondorioz futboleko jardunaldia bertan behera uzteko aukeraren inguruko polemikaz aritu da Athleticeko entrenatzailea, Betisen partidaren atariko prentsaurrekoan.
2024/10/29 - 13:14
Athleticek berdinketa baino ez du lortu Mallorcaren aurka (0-0)
Ernesto Valverderen taldeari erritmoa eta energia falta izan zaizkio Arrasateren taldea estutzeko.
2024/10/27 - 19:02
Valverde: ''Arrasate erreferentziazko entrenatzailea da, eta Mallorcak oso lehiakorra izaten jarraitzen du''
Athleticek Jagoba Arrasateren taldea izango du aurkari astelehenean, etxetik kanpo: Mallorca. Ernesto Valverderen arabera, partida oso parekatua izango da. Ildo horretan, gogoratu du emaitza estuak izan direla bi taldeen arteko azken neurketetan.
2024/10/18 - 15:39
Valverde: ''Jokoari erreparatu behar zaio, eta Espanyolen jokoa ona da''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 10. jardunaldian Espanyolen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du. Emaitza irregularrak lortu arren, Espanyol joko ona erakusten ari dela azpimarratu du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/10/06 - 20:08
Valverde: ''Ikasteko porrota izan da, penaltiak hobeto botatzeko behintzat''
Athletic Clubeko entrenatzaileak igande honetan Gironaren aurka 2-1 galdutako partidaren balorazioa egin du. Penaz hartu du hiru puntu galdu izana, batez ere hiru penalti huts egin ostean.
2024/10/06 - 18:42
Penalti jaurtiketetan galdu du partida Athleticek (2-1)
Zuri-gorriek hiru penalti alferrik galdu dituzte neurketan zehar, eta Gironak, ordea, 11 metroko puntutik egindako jaurtiketa batekin lortu du garaipenaren gola, luzapenean.
2024/10/05 - 13:58
Valverde: ''Orokorrean, taldea ondo dago. Erronka gogorra dugu aurrean, eta berriro enfokatu behar dugu lana''
Athletic Clubeko entrenatzailea gaur goizean pozik agertu da bere taldea azken asteetan ematen ari den mailarekin, eta Girona nola ikusten duen esan du, igande eguerdian talde horren aurka jokatuko baitute Montivilin.
2024/10/04 - 00:59
Iñaki Williamsek eta Sancetek Europako lehen garaipena eman diote Athletici AZ-ren aurka (2-0)
Zuri-gorriak jaun eta jabe izan dira partida osoan zehar, baina kosta egin zaie gola egitea, bigarren zatian Iñaki Williamsek eta Sancetek lortu duten arte, eta hiru puntuak eskuratu dituzte horrela.
2024/09/28 - 16:00
Valverde, istiluen inguruan: ''Hori egin dutenek izen-abizenak dituzte''
Athletic Clubeko entrenatzaileak, ostegunean Erromako Estadio Olinpikoan talde zuri-gorriko zenbait zalek eragindako istilu larrien aurkako gaitzespena azpimarratu du.
2024/09/28 - 15:25
Valverde, Sevillaren aurkako partidaren atarian: ''Bolada onean gara baina intentsitateari eutsi behar diogu''
Ostegunean Europa Ligako partidan Erromarekin bana egin ostean, Bilboko taldeak Ligan du hitzordua. Igandean, Sevilla hartuko dute San Mamesen, 16:15ean. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/09/27 - 12:34
Valverde: ''Hau ez da futbola. Orban bat da partidan''
Athleticek Romaren aurka jokatutako Europa Ligako partidan, Paredesen golaren ospakizunean, talde txiki batek bengalak piztu zituen eta horietakoren bat etxeko harmailetara bota zuen, segurtasun-arauak urratuz.
2024/09/27 - 11:39
Athleticek "gaitzetsi" egin du bere zale batzuek bengalak jaurti izana Erromaren zelaian
"Hau ez da gure estiloa" izenburupean, ohar ofizial batean, erakunde zuri-gorriak zero tolerantzia erakutsi nahi izan du Erromako Olinpikoan gertaturikoaren aurrean.
2024/09/27 - 01:14
Athleticek puntu baliotsua lortu du Erroman, bigarren zatian ondo jokatuta eta Paredesek gola sartuta (1-1)
Etxeko taldea Athletic baino hobeto aritu da lehen zatian, eta Dovbykek aurretik jarri du Erroma, 32. minutuan. Bigarren zatian, baina, Athletic gehiago izan da, eta Aitor Paredesek banakoa sartu du 86. minutuan, Valverderen taldearentzat.
2024/09/25 - 21:47
Valverde: ''Erroma talde handia da; banakako dueluak garrantzitsuak izango dira''
Ostegunean, Athleticek aurrenekoz jokatuko du 2024-25 denboraldiko Europa Ligan; aurreko egunean, zuri-gorrien entrenatzaileak euskal taldearen lehenengo aurkaria izan du aztergai: "Ikusi zer jokalari dituen… Dovbyk, Dybala…", adierazi du, Erromaren gainean.
2024/09/21 - 15:47
Valverde: ''Nico Williams funtsezkoa da guretzat, baina edonor ordezkatzeko ohituta egon behar dugu''
Ernesto Valverderen arabera, Nico Williamsek min hartuta segitzen du, eta, ondorioz, ez da prest egongo Athleticek igandean Celtaren aurka jokatuko duen partidarako.
2024/09/18 - 19:18
Valverde: ''Leganesen zelaia beti da zaila Athleticentzat, baina garaipena lortzen ahaleginduko gara''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak prentsaurrekoan hitz egin du talde zuri-gorriak Leganesen aurka Butarquen irailaren 19an jokatuko duen EA Sports Ligako 7. jardunaldiko aurreratutako partidaz. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/09/14 - 16:36
Valverde: ''Partida asko izango ditugu jarraian, eta jokalari guztien beharra izango dugu''
Las Palmasen aurkako partidaren atarikoan, Ernesto Valverdek esan du datozen asteetan jokalari guztien beharra izango duela, Athleticek partida asko jokatu beharko dituelako, Ligakoak eta Europakoak.
2024/09/05 - 16:12
Valverde: ''Unairen eta Nicoren izendapenak pozgarriak dira, eta iazko denboraldi onaren ondorioz datoz''
Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak Nico Williamsen Urrezko Baloirako izendapenari eta Unai Simomen Yashin sarirako (atezain onena) izendapenari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/30 - 21:25
Adu Aresek Zaragozan jokatuko du, utzita
Muturrekoa utzita aterako da denboraldia amaitu arte Hypermotion Ligako klubera.