Athleticek Superkopako finalerako txartela lortu nahi du Bartzelonaren aurka
Athleticek Bartzelonaren aurka jokatuko du asteazkenean, Euskal Herriko 20:00etatik aurrera, 2024-25 denboraldiko Espainiako Superkopako lehenengo finalerdian, King Abdullah futbol zelaian, Jiddan, Saudi Arabian. Partida hori Euskadi Irratian eta Radio Euskadin jarraitu ahalko dute zaleek, zuzenean. Ernesto Valverde Athleticen entrenatzaileak ez du argi, oraindik, besteak beste Nico Williams, Oihan Sancet eta Iñigo Ruiz de Galarreta jokatzeko moduan izango diren, hainbat arazo fisiko tarteko; deialdian daude hiru jokalariak, eta asteazkenean bertan erabakiko dute zelairatzeko aukerarik izango duten ala ez.
Testuinguru horretan, Athleticen helburua da Superkopako finalerako txartela hirugarrenez eskuratzea. Txapelketa horretan lau taldek parte hartzen dutenetik, alegia, 2019-20 denboralditik,zuri-gorriak 2021eko eta 2022ko finaletan izan ziren. Guztira, orain arte, Athleticek hiru aldiz irabazi du Superkopa: 1984an, automatikoki bereganatu zuen, Ligako eta Kopako txapelduna izan baitzen; 2015ean, Bartzelona menderatu zuen, San Mamesen 4-0 garaituta eta Camp Noun 1-1ekoa erdietsita; eta 2021ean, finalerdietan Real Madril hartu zuen mendean (2-1), eta Bartzelona finalean (3-2). Halaber, Athletic Superkopako txapeldunorde izan zen 1983an, 2009an eta 2022an.
Horretarako, Valverderen gizonek erronka zail eta handi bati egin beharko diote aurre: asteazken honetako finalerdian, Bartzelona kanporatzea. Hansi Flicken taldeak ezin hobeto ekin zion denboraldiari, eta egia da ezin ziola maila bikain horri eutsi, txapelketa ofizialek abenduan, Gabonetan, geldiketa egin aurretik; hala ere, talde bikaina da Bartzelona, eta lehian dabilen txapelketa guztietan da faborito nagusietakoa. Lamine Yamal, orkatilan izandako lesioa sendatuta, aritzeko prest dabil, eta zalantza handiena da Dani Olmok eta Pau Victorrek jokatzeko baimena izango duten; Bartzelonak kautelazko neurria eskatu dio Kirol Kontseilu Nagusiari, bi jokalari horiek berriro ere inskribatu ahal izateko.
Athleticen, Sancetek zaintiratua izan zuen orkatilan, eta Ruiz de Galarretak gihar arazoak ditu; iruindarrak eta eibartarrak ezin izan zuten Kopan jokatu, larunbatean, Gaunasen, UD Logroñesen aurka. Nico Williamsek, ordea, kolpea du orkatilan, eta azen orduko zalantza da. Ez dago argi, horrez gain, Yeray Alvarez eta Andoni Gorosabel ehuneko ehunean diren. Astearte arratsaldean Jiddan egindako entrenamenduan, Gorosabel Sancetekin batera aritu da, Nico Williams ez da aritu, eta Yeray eta Ruiz de Galarreta gainerako taldekideekin ibili dira.
Bizkaiko taldeak hamabost partida ofizial daramatza galdu gabe, eta jarraipena eman nahi dio, Superkopan, bolada eder horri. Nabarmentzeko modukoa da ez dela luzapenik izango; hau da, 90 minutuak amaituta Athletic eta Bartzelona berdinduta baleude, finalerdia, zuzenean, penalti jaurtiketetan erabakiko litzateke.
Athletic-Bartzelona: 2024-25eko Superkopako finalerdia
Balizko hasierako hamaikakoak
Athletic: Simon; De Marcos, Vivian, Paredes, Yuri; Jauregizar, Prados; Iñaki Williams, Unai Gomez, Berenguer; Guruzeta.
Bartzelona: Iñaki Peña; Kounde, Iñigo Martinez, Cubarsi, Balde; Casado, Pedri, Gavi; Raphinha, Fermin Lopez eta Lewandowski.
Epailea: Ortiz Arias (Madrilgo Batzordea).
Partida King Abdullah futbol zelaian jokatuko dute, Jiddan, eta 20:00etan hasiko da, Euskal Herriko ordua kontuan izanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.