Ernesto Valverde
2025/02/23 - 19:42
Gol festa San Mamesen (7-1)
Athleticek gozatu egin du etxean Valladoliden aurka jokatutako norgehiagoka, Mikel Jauregizarrek, Nico Williamsek (2), Maroan Sannadik, Oihan Sancetek, Gorka Guruzetak eta Iñaki Williamsek egindako golekin.
2025/02/22 - 14:13
Valverde: ''Garaipenaren bila joan behar dugu; asko daukagu jokoan''
Athleticek Valladolid hartuko du igandean San Mamesen, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan.
2025/01/29 - 21:27
Valverde: ''Viktoria Pilsenek enbarazu egiten dizu, partida nahi duen puntura eramaten du, goian estutzen du''
Athleticek, ostegunean, Viktoria Pilsen aurkari, Europa Ligako final zortzirenetara zuzenean sailkatzeko moduko emaitza nahi du; Ernesto Valverde entrenatzailearen iritziz, norgehiagoka zaila izango da, gogorra.
2025/01/29 - 21:17
De Marcos: ''Kantatzen ez uztea ez da errespetuz aritzea, eta horixe ez zaio taldeari gustatu''
Ostegunean, Athleticek Viktoria Pilsenen aurka jokatuko du, San Mamesen, Europa Ligan; aurreko egunean, talde zuri-gorriaren kapitainak nabarmendu du Bilboko klubean "pertsona guztiak" direla "beharrezkoak". Ernesto Valverdek ere izan du hizpide gaia.
2025/01/23 - 09:23
Athleticek argi galdu du Besiktasen aurka (4-1), eta aurrenekoz atera da galtzaile Europa Ligan
Rashicak egin du partidako lehenengo gola, Unai Gomezek berdinketa egin du atsedenaldira joan aurretik, eta, bigarren zatian, berriro Rashicak, Rafa Silvak eta Joao Mariok beste hiru golak sartu dituzte. Horrenbestez, Athleticek ez du ziurtatuta, oraingoz, final zortzirenetara zuzenean sailkatzea.
2025/01/21 - 21:30
Valverde eta Guruzeta, ilusionatuta eta zuhur, Besiktas hizpide; Athleticek final zortzirenak nahi ditu
Bizkaiko taldeak, Istanbulen, Besiktas aurkari, asteazkenean, 2024-25 denboraldiko liga faseko zazpigarren jardunaldian, sailkapeneko aurreneko zortzien artean izango dela bermatzea du helburu; horrek final zortzirenetara eramango lituzke zuri-gorriak, zuzenean.
2025/01/21 - 13:14
Athleticek Europa Leagueko final zortzirenetako txartela ziurtatu nahi du Besiktasen aurka
Batetik, Oihan Sancet ez da lehoien deialdian sartu, ez dagoelako jokatzeko moduan; Turkiako taldeak, bestetik, entrenatzaile berria du, Ole Gunnar Solskjaer Manchester Unitedeko jokalari eta entrenatzaile ohi norvegiarra.
2025/01/15 - 22:29
Valverde: ''Ander Herrerak zer nahi zuen kontuan izan dugu''
Lezaman, kazetarien galderak jasota, Athleticen entrenatzaileak Ander Herrera izan du hizpide; bolbotarrak Boca Juniorsen jokatuko du.
2025/01/08 - 23:03
Athleticek ezin izan du Bartzelonaren aurka (0-2), eta Superkopatik kanpo gelditu da
Gavik, 17. minutuan, eta Yamalek, 53.ean, Kataluniako taldearen golak egin dituzte, eta Bartzelona Athletic baino gehiago izan da, asteazkenean jokatutako finalerdian. Bilboko taldeak gola sartzeko moduko aukera batzuk izan ditu, baina ez du asmatu, eta Bartzelona hobeto aritu da erasoan.
2025/01/08 - 09:40
Athleticek Superkopako finalerako txartela lortu nahi du Bartzelonaren aurka
Euskal taldea eta Hansi Flicken gizonak asteazkenean arituko dira nor baino nor gehiago, 20:00etatik aurrera, King Abdullah zelaian, Jiddan, Saudi Arabian. Zalantzan dago Nico Williamsek, Sancetek eta Ruiz de Galarretak jokatu ahal izatea, arazo fisikoengatik.
2025/01/07 - 18:05
Valverdek eta De Marcosek ''ilusioa'' agertu dute, Bartzelonaren aurkako finalerdirako: ''Ez gara faboritoak''
Athleticen entrenatzaileak eta kapitainak, prentsaurrekoan, Jiddan, nabarmendu dute Bartzelonak, alegia, talde zuri-gorriak Superkopako finalerdian izango duen aurkariak, maila oso ona duela. Partida Jiddan jokatuko dute, Saudi Arabian.
2025/01/05 - 01:58
Valverdek kanporaketa gainditzeko arazoak izan dituztela esan du
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak UD Logroñesen aurka penaltietan lortutako garaipenaz hitz egin du. Aurkariak partida bikaina egin duela eta penaltietan zoria euren alde izan dutela esan du.
2024/12/20 - 19:02
Valverde: ''Zentratuta egon behar dugu eta urteari amaiera ona ematen saiatu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 18. jardunaldian Osasunaren aurka jokatuko duten derbiaz hitz egin du. Osasuna oso ondo kokatuta ikusten du zelaian, baina argi du derbia eraman nahi duela (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/12/14 - 19:30
Ernesto Valverde: ''Nahi dugu jendeak ilusioa izatea, horrek ez digu bertigorik eragingo orain''
Igandean, 16:15ean, Athleticek Mendizorrotzan Alavesen aurkako derbia jokatu aurretik, zuri-gorrien entrenatzaileak esan du norgehiagoka zaila izatea espero duela.
2024/12/12 - 09:30
Athleticek Fenerbahçe menderatu du Istanbulen, 0-2, Williamsek bi gol sartuta, eta oso indartsu jarraitzen du
Athleticen aurrelariak bosgarren eta 45. minutuetan egin ditu golak. Garaipena lortuta, euskal taldeak, sei partida jokatuta, 16 puntu ditu, eta sendo dabil sailkapeneko lehen zortzi postuetako bat eskuratzeko lehian.
2024/12/10 - 21:31
Valverde: ''Fenerbahçe talde handia da Turkian eta Europan, eta Mourinhoren sen lehiakorra du''
Athleticek, asteazkenean, Europa Ligan, Fenerbahçe izango du aurkari, Istanbulen; partida aztergai, entrenatzaile zuri-gorriak nabarmendu du Turkiako taldea "Txapeldunen Liga jokatzeko" egina dela.
2024/12/09 - 15:10
Logroñes-Athletic, Ponferradina-Reala eta Tenerife-Osasuna, final-hamaseirenetako kanporaketak
Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, urteko lehen asteburuan (urtarrilak 3-4-5), maila txikiena duen taldearen zelaian.
2024/12/08 - 19:54
Athleticek geldiezin jarraitzen du (2-0)
Zuri-gorriak Marcelinoren Vila-real taldeari gailendu zaizkio, Aitor Paredesek eta Iñaki Williamsek egindako golei esker.
2024/12/03 - 20:21
Ernesto Valverde: ''Real Madrilen aurka, dena egin behar dugu ondo, une batez ere ezin zara deskuidatu''
"Badakigu zer den San Mames beteta egotea eta bultzatzea; guk egin behar dugu zaleek are gehiago bultzatzea gu", adierazi du Athleticen entrenatzaileak, talde zuri-gorriak Real Madrilen aurka asteazkenean jokatu aurretik.
2024/11/23 - 19:36
Valverde: ''Hiru puntu daude jokoan, baina bi taldeen arteko lehia berezia hor dago''
Athleticek Reala hartuko du igandean San Mamesen, EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan.