Ernesto Valverde
2024/08/28 - 23:34
Pradosen burukada batek denboraldiko lehen garaipena eman dio Athetici
Talde zuri-gorriak Valentzia gainditu du erdilari nafarrak zuri-gorri gisa sartutako lehen golarekin. Partidak Alvaro Djaloren, Adama Boiroren eta Javier Martonen debuta ekarri du.
2024/08/14 - 22:28
Ernesto Valverde: ''Uste dut Nico Williams gurekin izango dela, baina nahiago dut tentuz jokatu''
EA Sports Ligan, ostegunean, Athletic-Getafe partida izango da; prentsaurrekoan, talde zuri-gorriaren entrenatzaileak adierazi du uste duela Nico Williamsek Bilbon jarraituko duela, baina nahiago duela "tentuz jokatu". Iruindarra deialdian sartu da.
2024/08/13 - 15:26
Galarreta eta De Marcos min hartuta daude, eta ez dira izango Getaferen aurkako partidan
Valverdek ezin izango du bi jokalarietako bat bera ere erabili ostegun honetan, San Mamesen jokatuko den neurketan.
2024/08/04 - 01:44
Athleticek irabazi du Euskal Herria Txapela, Osasuna 2-1 mendean hartuta
Alvaro Djalok aurretik jarri ditu zuri-gorriak 19. minutuan, eta Ruben Garciak banakoa egin du 26.ean. Bigarren zatian, Iñaki Williamsen gol ikusgarriak eman dio garaipena Bizkaiko taldeari.
2024/07/18 - 16:51
Valverde: ''Oso pozik gaude Nicorekin eta bera gurekin; bere zain gaude''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Nico Williamsen balizko irteerari buruzko zurrumurruen inguruan hitz egin du. Unai Simonen ebakuntzaren eta Julen Agirrezabalaren lesioaren inguruan ere hitz egin du (adierazpenak gaztelaniaz).
2024/07/09 - 17:09
Alvaro Djalok eta Andoni Gorosabelek lehenengoz entrenatu dute Lezamako berdegunean
Athleticen bi fitxaketak Lezamako soropilean aritu dira Valverderen gidaritzapean. Atzo berdegunean izan zire jokalariek gaur mediku azterketak izan dituzte, eta alderantziz. Asier Vilalibre ez da lan saioan egon klubaren baimenarekin.
2024/07/08 - 18:26
Athleticek lehen entrenamendua bete du Lezaman, eta mediku azterketak ere egin ditu
Berdegunean, Athleticen instalazioetan, Ernesto Valverde dozena bat jokalari izan ditu bere agindupean; bitartean, gainerako futbolariei uztailean ohikoak diren mediku azterketak egin dizkiete.
2024/06/05 - 14:15
Athleticek Aston Villarekin neurtuko ditu indarrak abuztuaren 7an Ingalaterran
Partida 20:30etatik aurrera jokatuko da Beskot estadioan.
2024/05/24 - 16:59
Valverde: ''Iñakik bi urtez jokatu du 2 zentimetroko kristala oinazpian sartuta zuela''
"Iñaki Williamsek partiden errekorra hautsi du jarraian, eta Kopa bat irabazi du bi zentimetroko kristala oinazpian sartuta zuela. Harrigarria da, baina hala da", adierazi du Ernesto Valverde entrenatzaileak, jokalariaren baimenarekin, prentsaurrekoan.
2024/05/19 - 22:56
Athleticek Sevilla menderatu du (2-0), Raul Garciak eta Muniainek gola sartuta, eta bosgarren amaituko du Liga
Raul Garciak eta Iker Muniainek egin dituzte, 17. eta 19. minutuetan, talde zuri-gorriari garaipena eman dioten golak, San Mamesen Athleticeko futbolari bezala jokatu duten azken partidan. Aingeru Olabarrietak debuta egin du lehen taldearekin, eta Oscar de Marcosek berritzea iragarri du.
2024/05/18 - 20:23
Valverde: ''Urtez urte berritzea gustatzen zait, gehienbat ez dudalako arazo izan nahi klubarentzat''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du Lezaman, klub zuri-gorriarekin kontratua 2025eko ekainaren 30era arte luzatu eta biharamunean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/05/17 - 23:09
Valverde: ''Ilusio berria da beste urtebetez jarraitzea, ea klub hau are handiagoa egitea lortzen dugun''
Ernesto Valverde entrenatzaileak 2025eko ekainaren 30era arte luzatu du kontratua Athleticekin. Teknikariak adierazpen hauek egin ditu kontratu berria sinatu ostean.
2024/05/17 - 22:26
Valverdek 2025era arte jarraituko du Athleticen
Athleticek eta Ernesto Valverdek akordioa adostu dute, eta Txingurrik beste denboraldi batez jarraituko du talde zuri-gorrian.
2024/05/16 - 11:21
Valverde: ''Bigarren zatian bizitasuna falta izan zaigu''
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Celtaren aurkako porrota baloratu du partida ostean. Haren ustez, bizitasuna falta izan zaie bigarren zatian, eta ez dira gai izan Celtari eusteko.
2024/05/12 - 02:23
Athleticek azken momentuan berdindu du Osasunaren aurkako derbia (2-2)
Asier Villalibrek luzapenean Sergio Herrera atezainaren hutsa aprobetxatuta egindako golak berdinketa ezarri du San Mameseko markagailuan.
2024/05/10 - 21:13
Valverde: ''Behingoagatik, Osasunari San Mamesen irabazi nahi diogu''
Ernesto Valverdek aitortu du Osasuna ez dagoela bere momenturik onenean eta presiorik gabe iritsiko dela, baina, aldi berean, gogora ekarri du aurreko denboraldian bi partida jokatu zituztela gorritxoen aurka San Mamesen -Ligan eta Kopan- eta bietan berdinketa izan zela emaitza.
2024/05/07 - 00:01
Guruzetari apendizitis ebakuntza egin diote eta litekeena da denboraldia bukatutzat eman behar izatea
Osasunaren aurkako derbiari begira, Valverdek ezin izango ditu Paredes eta Yeray zelairatu, entrenatzaileak berak bezala Getafen txartel gorria ikusi zutelako.
2024/04/30 - 01:07
Sancetek eta Galarretak lesio muskularrak dituzte eta baliteke Getaferen aurka baja izatea
Bi jokalariak "bilakaeraren zain" daude, eta "astearte honetan ez dira taldekideekin batera entrenatuko".
2024/04/28 - 02:13
Athletic Txapeldunen Ligatik urrundu da, Atleticoren etxean galduta (3-1)
Rodrigo de Paul, Correa eta Samu Lino izan dira etxeko taldearen golegileak, eta Nico Williamsek egin du bisitarien gola. Atletico 6 puntura du orain Athleticek, jokatzeko 15 geratzen direnean.
2024/04/11 - 22:27
Athleticek Errege Kopako txapeldun titulua eskaini die zaleei
Athletic Clubek txapeldun titulua eskaini die bere zaleei Bilboko Udaletxeko balkoitik. De Marcos eta Muniain kapitainek, Valverde entrenatzaileak, Jon Uriarte presidenteak eta Iribar enbaxadoreak jaso dute kopa. Batera abestu dute taldeko ereserkia.