Donostiako Klasikoa
2023/07/29 - 19:09
Remco Evenepoelek eta Pello Bilbaok garaipena lortzeko izandako lehia
Remco Evenepoel azken metroetan gailendu zaio Pello Bilbaori 2023ko Donostiako Klasikoa irabazteko.
2023/07/29 - 18:49
Evenepoelek Pello Bilbao menderatu du, helmugako pankartapean, eta hirugarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Bahrain-Victoriouseko gernikarra baina azkarragoa izan da, azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean. Pello Bilbaok lasterketa bikaina egin du.
2023/07/28 - 23:59
Remco Evenepoelek hirugarren aldiz nahi du irabazi Donostiako Klasikoa
Lasterketa larunbatean jokatuko dute, eta ostiralean izan da taldeen aurkezpena. Soudal Quick-Step taldeko belgikarrak bi aldiz bereganatu du Donostiako Klasikoa, eta, orain, Marino Lejarretarekin berdintzea du helburu.
2023/07/27 - 19:50
2023ko Donostiako Klasikoaren ibilbidea
Antolakuntzak ibilbidea aldatu du aurreko edizioekin alderatuta. 230,3 kilometroko ibilbidea izango du, aurreko urtean baino sei kilometro gehiago.
2023/07/19 - 18:11
Evenepoel eta Donostian irabazitako beste lau txirrindulari, Klasikoaren irteeran
Aurretiko izen ematean ageri dira, besteak beste, aurtengo Tourrean etapa garaileak izan diren Pello Bilbao, Jon Izagirre eta Carlos Rodriguez.
2023/06/27 - 20:16
Donostiako Klasikoak munduko 18 talderik onenak bilduko ditu
Lasterketak ibilbide zaila izango du; 230,3 kilometro eta zazpi mendate, 2019an Remco Evenepoelek irabazi zuenaren oso antzekoa.
2022/11/30 - 19:29
Davide Rebellin Italiako txirrindularitzako txapeldun ohia hil da
Txirrindulari italiarra (51 urte) kamioi batek harrapatuta hil da Montebello Vicentino udalerrian entrenatzen ari zela.
2022/10/09 - 20:24
2022ko UCI World Tourreko egutegia
Gizonezkoen lehen lasterketa otsailaren 20an hasi zuten UAE Tourrarekin; emakumezkoen World Tourreko kideek, berriz, martxoaren 5ean ekin zioten lehiari Strade Bianche lasterketan.
2022/09/29 - 15:38
Itzuliak, Itzulia Womenek eta Donostiako Klasikoak badituzte 2023rako data ofizialak
Itzulia apirilaren 3tik 8ra izango da; Itzulia Women, aldiz, maiatzaren 12tik 14ra, eta, azkenik, Donostiako Klasikoa uztailaren 29an korrituko da.
2022/07/31 - 16:50
Evenepoelen bigarren garaipena Donostiako Klasikoan
Remco Evenepoelek 2019an irabazi zuen lehenengoz Donostiako Klasikoa, 19 urte zituela. Larunbatekoa bere bigarren txapela izan zen eta ez zuen nolanahiko erakustaldia eman. Helmugatik 44 kilometrora eraso egin eta bakarrik igaro zuen helmuga.
2022/07/30 - 23:16
Evenepoelen erakustaldia Donostiako Klasikoan
Remco Evenepoelek igarrenez irabazi du Donostiako Klasikoa eta gaur lasterketako azken 44 kilometroak bakarrik egin ditu.
2022/07/30 - 20:06
Gorka Izagirre: ''Ez dut Espainiako Itzulian parte hartuko''
Movistarreko txirrindulariak Donostiako Klasikoan hartu du parte Frantziako Tourra bukatu eta aste betera. Orain, atseden hartu eta ez duela Espainiako Itzulian parte hartuko adierazi du, "egun bakarreko lasterketetan" zentratuz.
2022/07/30 - 19:39
Evenepoelen azken kilometroa Donostiako Klasikoan
Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra lasterketako azken kilometroa bakarka egin ostean iritsi da helmugara, 5:31:44ko denborarekin, bigarren sailkatuari bi minutu baino gehiago aterata.
2022/07/30 - 19:29
Evenepoelek irabazi du Donostiako Klasikoa, erakustaldia emanda
Remco Evenepoel da 2022ko Donostiako Klasikoko txapelduna. Belgikarrak erasoa jo du Erlaitzeko igoeran, tropela hautsi, eta 43 kilometroko ihesaldiari amaiera biribila eman dio garaipena lortuta.
2022/07/30 - 15:46
Alejandro Valverde omendu dute bere azken Klasikoan
2008an eta 2014an Donostiako Klasikoa irabazi zuen Alejandro Valverde txirrindulariari omenaldia eskaini diote 2022ko edizioari hasiera eman aurretik. Murtziako txirrindulariak erretiroa hartuko du denboraldi amaieran.
2022/07/29 - 23:30
Donostiako Klasikoan arituko diren taldeak aurkeztu dituzte
Larunbat honetan Donostiako Klasikoa lehiatuko da. Izen handiko txirrindulariak izango dira bertan eta guztira 18 euskal ziklistak hartuko dute parte. Arratsaldean taldeen aurkezpena egin dute, eta bertan egon dira Evenepoel, Pogacar eta Valverde, besteak beste.
2022/07/28 - 18:26
Izar ugari Donostiako txapela jantzi nahian
Larunbatean Donostiako 41. Klasikoa jokatuko da, eta Asko dira Bulebarreko helmugan eskuak jasotzeko faboritoak. Tadej Pogácar eta Remco Evenpoel dira aurten Donostiako Klasikora etorriko diren bi izen nagusiak.
2022/07/27 - 15:20
2022ko Donostiako Klasikoaren profila eta ibilbidea: Donostia – Donostia (224,8 km)
Sei mendate puntuagarri gainditu beharko dituzte ibilbidean zehar (1. mailako bat, 2. mailako hiru eta 3. mailako bi). Horietako azkena (Murgil) helmugatik bost kilometro eskasera egongo da kokatuta.
2022/07/22 - 17:30
Donostiako Klasikoaren 41. edizioa aurkeztu dute
Uztailaren 30ean izango da eta azken urteetako ibilbide bera egin beharko dute ziklistek. Guztira 24 taldetako 168 txirrindularik hartuko dute parte, haien artean Landa, Izagirre anaiak, Alex Aranburu eta Mikel Nieve. Irteeran Alejandro Valverde omenduko dute.
2022/07/12 - 16:47
Donostiako Klasikoak lasterketan parte hartuko duten 24 taldeen izenak eman ditu
UCI World Teameko 18 talde izango dira irteera lerroan, baita Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere.