Donostiako Klasikoa
2025/08/01 - 19:42
Roglicek azken orduan jakinarazi du Donostiako Klasikoan izango dela
Red Bull-BORA-hansgrohe taldeak ezustean iragarri du txirrindulari esloveniarrak Donostiako Klasikoan hartuko duela parte.
2025/08/01 - 19:30
Del Toro, Onley eta Hirschi faborito dira Donostiako Klasikoa irabazteko; Roglic ere badator
Ibilbideak 200 kilometro baino gehiago ditu eta igotzaileentzako aproposa da. Sei mendate igo beharko dituzte, tartean Erlantz, lehen mailakoa, azken kilometroetan.
2025/08/01 - 16:06
Ayuso, Del Toro, Onley eta Hirschi, Donostiako Klasikoari distira emango dioten txirrindulariak
Donostiako Klasikoaren 44. edizioa larunbat honetan jokatuko da. Tropeleko izar nagusiak faltako badira ere, ziklista handiak izango dira bertan, besteak beste, iazko irabazlea, Marc Hirschi, Juan Ayuso, Isaac del Toro, Oscar Onley, Giulio Ciccone, Pello Bilbao eta Alex Aranburu.
2025/07/29 - 17:57
2025eko Donostiako Klasikoa aurkeztu dute; Remco Evenepoel behin-behineko zerrendan da
Lasterketako 44. ekitaldia larunbatean jokatuko dute, eta, ohi bezala, EITBn izango da ikusgai, zuzenean; 14:30etik aurrera, eitb.eus-ek eta ETB1ek zuzenean emango dute.
2025/07/29 - 00:56
2025eko Donostiako Klasikoaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketa abuztuaren 2an jokatuko dute, larunbatez. 14:30etik aurrera, zaleek probaren 44. ekitaldiaz gozatu ahalko dute, eitb.eus-en eta ETB1en.
2025/07/08 - 14:26
Donostiako Klasikoak Murgilerako igoera berreskuratuko du
Dena prest dago abuztuaren 2an egingo den lasterketarako. Ibilbideak 211 kilometro izango ditu, 6 mendate puntuagarrirekin. Irteera eta helmuga Donostiako Bulebarren egongo dira.
2024/10/20 - 13:52
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2024ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 12an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2024/08/10 - 19:52
Matxin: ''Erabat asebeteta gaude, ez bakarrik Marcen garaipenarengatik, taldearen lan onarengatik ere bai''
Joxean Fernández 'Matxin' UAE Emirateseko kirol zuzendariak EITB Mediarekin hitz egin du bere taldeko txirrindulari batek, Marc Hirschik, Donostiako Klasikoa irabazi ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/08/10 - 19:06
Horrelakoa izan da Pilotegiko igoera ikusgarria, Donostiako Klasikoan
Hogei bat txirrindulariz osatutako taldea iritsi da Pilotegiko lehen maldetara, baina igoeran Julian Alaphilippek erasoa jo du, eta Marc Hirschik soilik izan du hari erantzuteko ahalmena. Jendetza batu da errepide bazterretan, eta giro ikusgarria izan da.
2024/08/10 - 18:59
Donostiako Klasikoko azken kilometroa, eta Marc Hirschiren garaipena
Suitzarra eta Julian Alaphilippe frantziarra lasterketaren buruan iritsi dira helmugara, eta bien arteko esprintean erabaki da aurteko ekitaldiko garailea.
2024/08/10 - 18:59
Marc Hirschi, 2024ko Donostiako Klasikoko txapelduna
Suitzarra Julian Alaphilipperekin batera heldu da ihes eginda azken metroetara, eta esprintean frantziarra menderatu du. Van Eetvelt izan da hirugarren.
2024/08/09 - 23:03
Vingegaardek bereganatu ditu begirada guztiak, Donostiako Klasikoan izango diren taldeen aurkezpenean
Gaur arratsaldean egin dute larunbat honetan Donostiako Klasikoan lehiatuko diren taldeen aurkezpena, eta begirada guztiak Jonas Vingegaardek bereganatu ditu, Pogacar, Evenepoel eta Roglicen faltan.
2024/08/08 - 21:42
2024ko Donostiako Klasikoa: ibilbidea, profila eta ordutegia
Lasterketaren 43. ekitaldia larunbatean izango da jokoan, eta EITBk zuzenean emango du, 14:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en bidez. 2024ko Donostiako Klasikoaren berritasun nagusia izango da Pilotegirako igoera; azken kilometroetan egingo dute, eta % 27rainoko maldak ditu mendate horrek.
2024/08/02 - 18:25
Donostiako Klasikoa abuztuaren 10ean jokatuko da, ibilbide berriarekin eta izen handien parte-hartzearekin
Donostiako Klasikoa abuztuaren 10ean jokatuko da. Aurtengo edizioan, Pilotegitik igoko dira Igeldora, eta irteera eta helmuga Zurriolan kokatuko dituzte. Besteak beste, Primoz Roglic, Julian Alaphilippe, Pello Bilbao, Alex Aranburu eta Oier Lazkano izango dira garaipenaren lehian.
2024/07/15 - 19:11
Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta UCI WorldTeam mailako 18 taldeak, Donostiako Klasikoan
Lasterketa abuztuaren 10ean jokatuko dute, eta, guztira, 25 talde izango dira, 175 txirrindulari.
2024/07/08 - 16:40
Donostiako Klasikoaren ibilbideak berritasunak izango ditu aurten
Lasterketa abuztuaren 10ean izango da. 236 kilometroko ibilbidean, 7 mendate puntuagarri igoko dituzte. Murgil ibilbidetik kendu dute eta bere ordez Pilotegi sartu dute. Irteera eta helmuga ere aldatu dituzte eta lasterketa Kursaalen aurrean hasi eta amaituko da.
2024/03/02 - 13:17
Maila goreneko txirrindularitza lasterketa onenak, EITB Median
Giroa, Tourra, Paris-Niza, Itzulia, Indurain Saria, Flandriako Tourra, Paris-Roubaix, Amstel, Fleche, Lieja, Alpeetako Tourra, Romandiako Tourra, Dauphine, Suitzako Tourra, Burgosko Itzulia, Donostiako Klasikoa, Getxoko Zirkuitua, Poloniako Tourra eta Paris-Tours, ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.
2023/10/17 - 18:34
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2023ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 15ean hasiko da. Gizonezkoak bi egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2023/07/30 - 00:13
Donostiako Klasikoa, Evenepoelentzat, hirugarrenez
Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarra Pello Bilbao gernikarra baina azkarragoa izan da azken metroetan; hala, Marino Lejarretarekin berdindu du, Klasikoaren palmaresean.
2023/07/29 - 20:23
Pello Bilbaoren, Jon Izagirreren eta Alex Aranbururen adierazpenak, 2023ko Donostiako Klasikoa amaituta
Bahrain-Victorious taldeko gernikarra bigaren sartu da, Cofidiseko ormaiztegiarrak bosgarren egin du eta Ezkio-Itsasoko txirrindularia, Movistar taldekoa bera, zazpigarren postuan helmugaratu da.