Anoeta
2025/02/06 - 16:31
Aperribay: ''Kopako finalerdiak jokatzea oso garrantzitsua da, eta bi taldeok lortu nahi dugu''
Jokin Aperribay Realaren presidenteak talde txuri-urdinak eta Osasunak finalerdietarako txartela lortzeko jokatuko duten Kopako derbiaren atarian hitz egin du.
2025/02/04 - 12:20
Gorriz: ''Partida polita, derbia aurkari zail baten aurka eta finalerdietara sailkatzeko aukera ematen duena''
Alberto "Bixio" Gorriz Realaren jokalari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Osasunaren kontra otsailaren 6an Anoetan jokatuko duen Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketari buruz.
2025/01/31 - 01:35
Unai Marrero: ''Partida garrantzitsua zen, oso pozik nago''
Atezain gaztea hasierako hamaikakoan atera da Reala-PAOK Europa Ligako neurketan, eta partida amaieran esan du "oso berezia" izan dela beretzat. Gertukoak izan ditu buruan, eta azpimarratu du play-offeko itzuliko partida Reale Arenan jokatuko dutela.
2025/01/31 - 00:11
Realak PAOK menderatu (2-0) eta AZ Alkmaarren edo Midtjyllanden aurka jokatuko du play-offa, itzulikoa etxean
Orri Oskarssonek sartu ditu Realaren bi golak, PAOKen kontra, eta, hala, euskal taldeak, Europa Ligako liga fasea hamahirugarren postuan amaituta, AZ Alkmaar edo Midtjylland izango du aurkari; zozketa ostiralean egingo dute, eta play-offean final zortzirenetarako sailkatzea izango da jokoan.
2025/01/29 - 19:07
Imanolek adierazi du Realak ''disfrutatu'' egin behar duela PAOKen kontra, eta ''helburua irabaztea'' dela
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak talde txuri-urdinak PAOKen aurka urtarrilaren 29an jokatuko duen Europa Ligako partidari buruz hitz egin du, neurketaren bezperan.
2025/01/29 - 18:37
Imanol: ''Berritzeko aukera daukat, nahi dudanean sinatu dezaket, baina ez dut edozelan berritu nahi''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak prentsaurrekoa egin du PAOKen aurkako Europa Ligako 8. jardunaldiko partidaren bezperan. Besteak beste, esan du kontratua berritzeko aukera mahai gainean daukala, baina gaineratu du ez duela edozelan berritu nahi. Gainera, aitortu du jarraitu nahi duela.
2025/01/26 - 19:28
Aitzakiarik gabeko porrota jaso du Realak Getaferen aurka (0-3)
Getafek talde txuri-urdinaren itxaropenak uxatu dituen partidan, Imanolen taldeak hiru gol jaso ditu. Neurketako golegileak Uche eta Carles Perez izan dira (2).
2025/01/20 - 19:28
Reala-Osasuna Kopako final laurdenetako kanporaketa otsailaren 6an, ostegunez, 19:30ean jokatuko dute
Partida Reale Arenan izango da, Donostian, eta Errege Kopako finalerdietarako txartel bat izango dute jokoan Euskal Herriko bi taldeek.
2025/01/17 - 00:41
Reala-Rayo Vallecano Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (3-1)
Reala Errege Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Rayo Vallecano kanporatu ostean (3-1). Take Kubok bikain zuzendu du taldea, eta Oyarzabal, Olasagasti eta Sergio Gomez arduratu dira golak egiteaz.
2025/01/16 - 23:37
Imanol Alguacil, Kopako final-laurdenetara sailkatu ostean: ''Partida biribila izan da''
Realeko entrenatzailea gustura agertu bere taldeak Rayoren aurka jokatutako partidarekin. Txuri-urdinek talde madrildarra gainditu dute, eta Errege Kopako final-laurdenetara sailkatu dira.
2025/01/16 - 22:42
Realak nagusitasunez gainditu du Rayo, eta final-laurdenetan izango da (3-1)
Txuri-urdinak madrildarrak baino gehiago izan dira, Take Kuboren joko bikainaren gidaritzapean.
2025/01/14 - 00:37
Aihen Muñoz: ''Oso lan ona egin dugu''
Realak 1 eta 0 irabazi dio Vila-reali Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 19. jardunaldiko partidan.
2025/01/09 - 01:19
Athletic-Osasuna eta Reala-Rayo Vallecano Kopako kanporaketak hilaren 16an izango dira, ostegunez, 19:30ean
Asteazkenean zozkatu dituzten Errege Kopako final zortzirenetan izango diren Euskal Herriko hiru taldeek datorren asteko ostegunean jokatuko dute, 19:30ean, San Mamesen eta Reale Arenan.
2025/01/08 - 17:13
Take Kubo, Rayoren aurkako Kopako kanporaketari buruz: ''Zaleen babesa baliatu behar dugu''
Realeko jokalariak, asteazkenean, Errege Kopako zozketaren emaitza izan du aztergai; final zortzirenetan, talde txuri-urdinak Rayo Vallecanoren kontra jokatuko du, Reale Arenan.
2025/01/03 - 21:11
Jon Mikel Aramburuk 2030era arte berritu du Realarekin
Jon Mikel Aramburu sekulako indarrez sartu da lehen taldean. Urtebete ere ez da igaro debuta egin zuenetik, eta dagoeneko finko bihurtu da Imanolen hamaikakoan.
2024/12/27 - 18:08
Owusuk eta Nora Sarriegik ez dute Realean jarraituko
Bestalde, Osasunak dagoeneko iragarri du Sarriegik bat egingo duela gorritxoekin, Realarekin zuen kontratua eten ostean libre geratuta.
2024/12/16 - 10:08
Reala eta Las Palmas ez dira sortutako aukerak aprobetxatzeko gai izan (0-0)
Donostiako taldeak eta Kanarietakoak puntu bana lortu dute, hainbat aukera izan dituen neurketan.
2024/12/15 - 22:02
Zubeldia: ''Taldeak merituak egin ditu hiru puntuak lortzeko''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak Las Palmasen aurka lortutako berdinketaz hitz egin du, EA Sports Ligako 17. jardunaldian. Penaz azaldu da etxean urteko azken partida ez irabazteagatik, baina balioa eman dio puntuari.
2024/12/13 - 00:50
Olasagasti: ''Pozik, sentsazio onekin eta gehiagoren bila''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Dinamo Kieven aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du. Pozik azaldu da taldeak egindako partidagatik, baita berak ere izandako minutuengatik.
2024/12/12 - 23:58
Reala jaun eta jabe izan da Dinamo Kieven aurka (3-0)
Oyarzabalen bi golek, bat penaltiz, eta Beckerren beste batek garaipena eman diote talde gipuzkoarrari, hasieratik bukaerara nagusi izan diren partida batean.