Anoeta
2025/02/27 - 00:32
Endrickek sartu du Real Madrili garaipena eman dion gola, Realaren aurka, joaneko partidan, Kopan (0-1)
Real Madrileko jokalari brasildarrak Bellinghamek bidali dion pase sakon ederra baliatu du; eta, Alex Remiroren aurrean, 0-1ekoa egin du, Reale Arenan.
2025/02/26 - 21:10
Zaleen harrera ikusgarria izan du Realak, Real Madrilen aurkako partidaren atarian
Realak eta Real Madrilek Errege Kopako finalerdietako joaneko partida jokatuko dute, Reale Arenan. Txuri-urdinen zaleek harrera ikusgarria egin diote taldeari, animatzeko.
2025/02/26 - 12:25
Realak emaitza ona lortzea du helburu Real Madrilen aurkako finalerdietako joaneko partidan
Bi taldeak ligako azken partidak irabazita iritsiko dira hitzordu esanguratsu honetara, eta finalerako urratsa eman nahi dute. Norgehiagoka zuzenean ikusi ahal izango da, eitb.eus-en eta ETB1en, 21:30etik aurrera.
2025/02/24 - 00:43
Olasagasti: ''Lan egiten dugu partida hauek aurrera ateratzeko''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Leganesen aurka lortutako garaipenaz (3-0) hitz egin du, EA Sports Ligako 25. jardunaldian.
2025/02/24 - 00:04
Reala nagusitasunez gailendu zaio Leganesi (3-0)
Zakharyan, Take eta Olasagasti izan dira golegileak, eta txuri-urdinek argi eta garbi erakutsi dute euren nagusitasuna.
2025/02/22 - 18:06
Imanol: ''Etxean bolada onean gaude, eta helburua horrela jarraitzea da''
Realak Leganes hartuko du igandean, Reale Arenan, EA Sports Ligako 25. jardunaldiko partidan.
2025/02/21 - 18:30
Luka Sucicek bihurritua du eskuin belauneko lotailuan
Sucicek belauna bihurritu zuen Realaren eta Midjtylland Danimarkako taldearen arteko Europa Ligako partidaren bigarren zatiaren hasieran, eta zelaitik atera behar izan zuen.
2025/02/21 - 17:08
Xabi Prieto, Manchester Uniteden aurkako kanporaketaz: ''Amesteko unea da, taldeak ondo egingo du''
Realeko ordezkari instituzionalak talde txuri-urdinak Manchester Uniteden kontra Europa Ligan jokatuko duen kanporaketa izan du hizpide; Realak 2020-21 eta 2022-23 denboraldietan ere izan du aurkari Ingalaterrako taldea, bai eta 2013-14ko Txapeldunen Ligan ere.
2025/02/21 - 01:08
Imanol: ''Taldeak izugarrizko minutu onak izan ditu''
Realeko entrenatzailea Europa Ligako itzuliko partidan Midtjyllanden aurka lortutako garaipenaz (5-2) aritu da, final-zortzirenetarako txartela lortu eta gero.
2025/02/21 - 00:01
Realak berriro irabazi dio Midtjyllandi, final-zortzirenetara igarotzeko gol zaparrada batekin (5-2)
Brais, Sucic (2), Oyarzabal eta Oskarsson izan dira golegileak, eta Tottenham edo Manchester United artean erabakiko da hurrengo aurkaria, ostiraleko zozketan.
2025/02/20 - 11:48
Reala, Europa Ligako final-zortzirenetarako txartelaren bila
Talde txuri-urdinak Midtjylland hartuko du Anoetan, Europa Ligako final-hamaseirenetako itzuliko neurketan, eta joanekoan lortutako 1-2ko aldeko emaitza baliatzen saiatuko da txapelketan aurrera egiteko.
2025/02/19 - 20:40
Aritz Elustondo: ''Midtjyllanden aurka erlaxazio puntu batekin ateraz gero, sufritzea tokatuko da''
"Lehenengo segundotik, dena ematera aterako gara", adierazi du Realeko jokalariak, Midtjyllanden kontrako Europa Ligako partida hizpide. Reala 1-2 nagusitu zen joaneko neurketan, eta, ostegunean, final zortzireneterako sailkatzea lortu nahi du, zaleek babestuta.
2025/02/19 - 19:08
Imanol, berritzeaz: ''Jokin Aperribayrekin adostuta dut apirilaren bukaeran erantzungo dudala''
"Berak argi dauka, nik ere bai, eta hala izango da", azaldu du Realaren entrenatzaileak, asteazkenean, talde txuri-urdinak Midtjyllanden aurka jokatu behar duen partidaren bezperan. Gerora, gaztelaniaz, zehaztu du "maiatzaren hasieran" har lezakeela erabaki hori.
2025/02/17 - 00:09
Ahazteko partida izan du Realak Betisen aurka, hiru gol eta bi txartel gorri jasota (3-0)
Remirok gelditutako penaltiak ez du punturik lortzeko balio izan. Txuri-urdinek ezin izan dute lehiatu eta Zubeldiak eta Beckerrek txartel gorria ikusi dute.
2025/02/12 - 18:44
Reala-Real Madril Kopako finalerdia otsailaren 26an, asteazkenez, eta apirilaren 1ean, asteartez, izango da
Joaneko partida Reale Arenan jokatuko dute, eta itzulikoa Santiago Bernabeun, eta bi partidak 21:30ean hasiko dira.
2025/02/09 - 21:34
Realak beste garaipen bat lortu du Ligan Espanyol menderatuta (2-1)
Beckerrek aurretik jarri ditu txuri-urdinak partida hasi eta berehala, baina Puadok berdinketa jarri du penaltiz. Braisek sartu du garaipenaren gola, azken minutuetan.
2025/02/07 - 00:20
Reala-Osasuna Errege Kopako partidaren laburpena eta golak (2-0)
Realak 2-0 gainditu du Osasuna Errege Kopako final-laurdenetan, Barrenetxearen eta Brais Mendezen golei esker.
2025/02/06 - 23:44
Imanol: ''Aurrekoan ez genuen asmatu areetan, gaur bai''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Osasunaren aurka Errege Kopako final-laurdenetan lortutako garaipenaz (2-0) hitz egin du.
2025/02/06 - 23:43
Jon Moncayola: ''Realaren goletan, gehiago egin ahalko genuen''
Osasunako kapitainak, talde gorritxoak Errege Kopatik kanpo geldituta, deitoratu du txapelketan ezin izatea aurrera egin; dena den, nabarmendu egin du "ahalegin handia" egin dutela, kontuan izanik Realak bi goleko aldea zuela, eta Osasuna hamar jokalarirekin zebilela.
2025/02/06 - 22:31
Reala finalerdietara pasa da, hamarrekin borrokatu duen Osasuna mendean hartuta (2-0)
Barrenetxearen eta Braisen golek eta Catenaren txartel gorriak, dena lehen zatian, erabakita utzi dute kanporaketa txuri-urdinen alde.