Anoeta
2023/06/07 - 22:32
Realak eta Bayer Leverkusenek ongintzazko partida jokatuko dute, gaixotasun neuromuskular bat ikustarazteko
Txurdi-urdinek eta alemaniarrek jokatuko dute SPG50 izeneko gaixotasun neuromuskular arraroaren aurka borrokatzen duen Columbus Fundazioarentzat dirua biltzeko asmoz.
2023/06/05 - 13:26
Agur beroa Illarramendiri, mutrikuarrak Realarekin jokatutako azken partidan
Sevillaren aurkako garaipenaren ondoren (2-1), Mutrikuko erdilaria ohore guztiekin omendu zuten jendez gainezka zegoen Reale Arenan.
2023/06/04 - 23:31
Realak 2-1 menderatu du Sevilla Reale Arenan, eta biribildu egin du historikoa izan den denboraldia
Brais Mendezek, 27. minutuan, eta Chok, 73. minutuan, egin dituzte bi golak; Erik Lamelak, 77.ean, 2-1ekoa jarri du. Arratsalde bikaina izan da Anoetan; Asier Illarramendi kapitainak garaipena eskuratuta esan dio agur Realari.
2023/06/03 - 15:58
Imanol: ''Mendilibar niretzat erreferentea izan da beti''
Realak Europa Liga irabazi berri duen Sevilla hartuko du igande honetan Reale Arenan, LaLiga Santanderreko azken jardunaldian.
2023/05/29 - 00:52
Imanolek eskerrak eman nahi izan dizkio taldeari, zaleei eta klubeko kide guztiei denboraldiko lanagatik
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea alai azaldu da Realak ziurtatu duen laugarren postuagatik, Txapeldunen Liga ziurtatzen diena, eta eskerrak eman nahi izan dizkie hori posible egin duten guztiei.
2023/05/16 - 12:39
Iñaki Alkiza Realeko presidente ohia hil da, 89 urte zituela
1983tik 1992ra bitartean izan zen presidentea. Aurretik, 1955etik 1961era, jokalaria izan zen, eta, presidentea izan baino lehen, Jose Luis Orbegozoren Zuzendaritza Batzan ibili zen. Orbegozo ordezkatu zuen, eta Luis Urangak ordezkatu zuen bera. Realak 1987ko Kopa irabazi zuen, bera presidente zela.
2023/05/13 - 18:51
Realak berdindu egin du Gironarekin, bi goleko abantaila alferrik galduta
Talde txuri-urdinak 2-2 berdindu du Reale Arenan jokatutako Santander Ligako 34. jardunaldiko partida. Ondo ekin dio neurketari Realak, bi goleko abantaila erdietsi du, baina Gironak emaitza berdintzea lortu du atsedenaldira iritsi aurretik.
2023/05/12 - 21:43
Imanol: ''Historian nahi dugu sartu eta horretarako badakigu zer egin behar dugun''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak prentsaurrekoa eskaini du taldetxuri-urdinak Gironaren aurka maiatzaren 13an jokatuko duen partidaren bezperan.
2023/05/04 - 21:33
David Silvak 2024ra arte luzatu du kontratua Realarekin
2020an iritsi zen jokalari kanariarra Donostiako taldera, eta beste urtebetez jarraituko du txuri-urdinekin jokatzen.
2023/05/01 - 19:32
Imanol: ''Betiko Real Madril ikusiko dugu Reale Arenan''
Realak Real Madril LaLigako bigarren sailkatua hartuko du etxean asteartean, 33. jardunaldiko partidan.
2023/04/22 - 22:39
Realak buelta eman dio emaitzari Rayo Vallecano menderatzeko (2-1)
Alexander Sorlothen gol batek eta Lejeunek bere atean sartutako beste batek garaipena eman diete gipuzkoarrei bigarren zatian maldan gora jarri zaien partidan.
2023/04/20 - 18:49
Lopez Rekarte: ''Imanolek ideia berarekin jarraituko du, baina aldaketa txiki batzuekin''
Realak, azken partidetako emaitzak hobetze aldera, freskotasun gehiago duten jokalariak zelairatu ditu, Barrenetxea eta Cho tarteko. Taldeak jokatu ahal dituen sistema desberdinen inguruan aritu gara Aitor Lopez Rekarte jokalari ohiarekin.
2023/04/19 - 19:32
Diego Ricok lesioa du ezker orkatilean
Realeko atzelariak ezker orkatila bihurritu zuen astearteko entrenamenduan, eta ziurrenik hurrengo neurketak galduko ditu.
2023/04/09 - 00:18
Realak Getafe garaitu du eta Txapeldunen Ligako postuetan mantenduko da (2-0)
Oyarzabalen gol batek eta Kuboren beste batek 3 puntuak eman dizkio talde txuri-urdinari.
2023/04/06 - 22:05
Imanol: ''Getafe bolada onean dabil, eta defentsan lan izugarria egiten du''
Reala eta Getafe larunbatean arituko dira Anoetan nor baino nor gehiago. Imanol entrenatzaileak ohartarazi du partida "zaila" izango dela, bereziki kontuan izanik arerioak emaitza onak izan dituela azken jardunaldietan.
2023/04/03 - 00:17
Realak azken minutuetan galdu du Vila-realen aurkako norgehiagoka (2-0)
Penaltiz 77. minutuan sartutako gol batek eta lau minutu beranduago Jacksonek egindako jokaldi on batean egindako golak saririk gabe utzi dute Reala Vila-realen.
2023/04/02 - 16:55
Puntu bana Reala eta Athleticentzat, Reale Arenan
Realak aurrea hartu du lehen zatian, penalti baten bitartez. Bigarrenean, berriz, zuri-gorriek berdinketa lortu dute, eta haienak izan dira aukerarik garbienak neurketa bereganatzeko.
2023/04/02 - 16:54
Eizagirre. ''Zapore txarra uzten digu partidak, hiru puntuak nahi genituen, eta, azkenean, bakarra etxean''
Nerea Eizagrirre Realeko jokalariak Athleticen aurkako F Ligako euskal derbiko berdinketaren analisia egin du norgehiagoka amaitu ostean.
2023/04/02 - 16:31
Oguiza: ''Gauden momentua ikusita puntua ona da, baina penatuta nago, irabaztea merezi genuela uste dudalako''
Irene Oguiza Athleticeko jokalariak Realaren aurka F Ligako euskal derbian lortutako berdinketaz (1-1) hitz egin du partida amaitu ostean.
2023/04/02 - 15:55
Realak eta Athleticek berdindu egin dute euskal derbian (1-1)
Bana berdinduta amaitu da F Ligako 24. jardunaldiko Reale Arenan jokatutako derbia. Eizagirrek sartu du txuri-urdinen gola 12. minutuan, eta Landaluzek zuri-gorriena, 49. minutuan.