Anoeta
2024/10/04 - 01:48
Imanol: ''Jokalari batzuk gaur pisutsu ikusi ditut, gozatu gabe, eta horrela zaila da''
Realaren eta Anderlechten arteko partida amaituta, talde txuri-urdinaren entrenatzaileak esan du bere jokalariek ez dutela asmatu azken minutuetan.
2024/10/04 - 01:43
Oyarzabal: ''Lotsarik handiena UEFAk izan beharko luke, beraientzako irudia oso txarra delako''
Anderlechten aurkako partida amaituta, Realeko kapitainak gogor salatu ditu Reale Arenan izandako istiluak. Mikel Oyarzabalen iritziz, hartutako erabakia ez da egokia izan, partida eten behar zuten.
2024/10/04 - 01:31
Imanol: ''Lotsa, izugarrizko pena; hau ez dakit nola baina moztu egin behar da''
Talde txuri-urdinak Reale Arenan Anderlechten aurka jokatutako partidaren ostean, Realeko entrenatzaileak gogor salatu ditu Belgikatik iritsitako ultrek sortutako istiluak.
2024/10/03 - 22:59
Realak ezin izan du punturik batu Anderlechten aurka, Reale Arenan (1-2)
Talde txuri-urdina aurretik jarri da, bosgarren minutuan, Pablo Marinen bidez, baina Belgikako taldeak markagailua irauli du, 29. eta 40. minutuetan Luis Vazquezek eta Leonik golak sartuta. Beraz, Realak, Europa Ligan, bi partida jokatuta, puntu bat duela jarraitzen du.
2024/09/27 - 17:41
Imanol: ''Egoerari buelta eman nahi diogu; ea Valentziaren aurka partida borobila egiten dugun''
Realak Valentziaren kontra jokatuko du larunbatean etxean, 18:30ean. Orain arte, aurtengo Ligan, Realak ezin izan du punturik batu etxeko partidetan, eta Imanol entrenatzaileak nabarmendu du euren asmoa dela "zaleak gustura joatea eta guk hiru puntuak lortzea".
2024/09/21 - 19:08
Imanol Alguacil: ''Gaurko partida, joko aldetik, ona izan da; gola egitea falta izan zaigu''
Reala jokoan nagusi izan da gaur Real Valladoliden kontrako partidan, baina, golik sartzea lortu ezinda, puntu bakarrarekin konformatu behar izan da. Hala, Donostiako taldea bost punturekin jarri da. Partidaren eta taldearen egoeraren balorazioa egin du entrenatzaileak.
2024/09/19 - 19:29
Urriaren 3an Reale Arenan Realaren aurka jokatuko duen Anderlechtek entrenatzailea kargugabetu du
Belgikako taldea laugarren postuan dabil bere herrialdeko Ligan, eta Brian Riemer entrenatzailea kanporatu du: "Klubaren Zuzendaritzaren iritziz, emaitzak ez dira nahikoak izan", argudiatu du Anderlechtek.
2024/09/15 - 01:41
Imanol: ''Partida bikaina egin dugu, baina berriro ere galdu egin dugu''
Imanol Aguacil Realeko entrenatzailea harro agertu da Realak Real Madrilen aurka egindako partidaz, emaitza kontrakoa izan bada ere. Galdu arren, "hau da nik nahi dudan taldea", adierazi du.
2024/09/15 - 00:59
Penaltiek eta zutoinek Reala zigortu dute Real Madrilen aurka (0-2)
Zutoinek eta langak Sergio Gomezen, Beckerren eta Sucicen golak eragotzi dituzte, eta, gainera, epaileak bi penalti adierazi ditu madrildarren alde.
2024/09/12 - 20:50
Oskarsson: ''Lehen egunetik sartu nahi ditut golak''
Realak denboraldi honetarako bi fitxaketa aurkeztu ditu: Orri Oskarsson eta Nayef Aguerd. Biek onartu dute aldaketa handia dela eurentzat, baina oso pozik agertu dira klubean jokatu ahal izateagatik.
2024/09/06 - 18:44
Aihen, lesioez: ''Ondo prestatzen gara, profesional handiak ditugu, baina lehiaketak hor jartzen gaitu''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak bere itzuleraz hitz egin du, zazpi hilabetez zelaietatik kanpo egon ondoren. Taldeko jokalariak azken aldian sufritzen ari diren lesioez ere hitz egin du, Oyarzabalen lesioa barne.
2024/09/02 - 00:34
Aihen: ''Hilabete oso gogorrak izan dira, baina belaunak oso ondo erantzun du''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak Getaferen aurka hutsean berdindutako EA Sports Ligako laugarren jardunaldiko partidaz hitz egin du. Zazpi hilabete jokatu gabe egon ondoren, pozik agertu da itzulerarekin.
2024/09/01 - 23:36
Realak golik gabe eta atera jaurti gabe berdindu du Getaferekin (0-0)
Donostiako taldea aurkaria baino gutxiago izan da, eta atera jaurti gabe eta bere arean sartuta amaitu du partida.
2024/08/31 - 01:11
Realak Orri Oskarsson fitxatu du
20 urteko aurrelari islandiarra da Imanol Alguacilen taldeko 9 berria 29-30 denboraldiaren amaierara arte.
2024/08/29 - 18:39
Toni Martinez: ''Hasieratik sentitu dut Alaves etxe berria nuela''
Toni Martinezek estreinako gola sartu zuen asteazken honetan , abuztuaren 28an, Realaren aurka, talde gasteiztarrarekin. Murtziarrak aurkezpenean azaldu duenez, iritsi den momentutik oso eroso sentitu da taldekideekin.
2024/08/29 - 03:36
Brais Mendez: ''Ondo ibili gara hamar jokalari izan ditugunean, lanean jarraitu behar dugu''
"Ez da etxean nahi genuen hasiera", onartu du Realeko erdilariak, Alavesen aurkako derbian, Reale Arenan, 1-2 galduta. Berak sartu du Realaren gola neurketa horretan.
2024/08/29 - 03:29
Asier Villalibre: ''Uste dut taldeak lan oso ona egin duela''
Alaveseko aurrelariak gola sartu du, penaltiz, bere taldeak Realaren aurka Donostian jokatutako euskal derbian. Villalibreren iritziz, Gasteizko taldeak merezita eskuratu ditu hiru puntuak, Reale Arenan.
2024/08/29 - 01:57
Alavesek markagailua irauli du Realaren aurka, Reale Arenan, eta derbia irabazi (1-2)
Brais Mendezek egin du 1-0ekoa, 33. minutuan, Asier Villalibrek, penaltiz, berdinketa jarri du, atsedenaldira joan aurretik eta, 77. minutuan, Toni Martinezek sartu du 1-2koa. Reala hamar jokalarirekin aritu da, 29. minututik, epaileak Mikel Oyarzabal kanporatu baitu.
2024/08/19 - 00:00
Imanol Alguacil: ''Bigarren zatiko golak ezin dira oparitu''
Realak 1 eta 2 galdu du etxean Rayoren aurka, EA Sports Ligako lehen jardunaldiko partida. Donostiarrek itxura kaskarra eman dute.
2024/08/18 - 23:32
Realak galdu egin du etxean, Rayoren aurka partida kaskarra jokatuta (1-2)
De Frutosek eta Camellok egin dituzte, bigarren zatian, madrildarren golak. Gipuzkoarren gola Martin Zubimendik egin du, luzapenean.