Anoeta
2025/04/25 - 18:50
Sergio Francisco izango da Realeko entrenatzailea, Imanol Alguacilen tokia hartuz
Orain arte Sanseko entrenatzaile izan denak akordioa sinatu du 2026-27 denboraldiaren amaierara arte talde txuri-urdina gidatzeko.
2025/04/18 - 16:05
Realak eta Eibarrek hutsean berdindu dute Zubietako derbian (0-0)
Talde txuri-urdinak eta armaginek berdindu egin dute, ostiral honetan, Zubietan, golik gabe bukatu den euskal derbian. Aukerak txuri-urdinek izan dituzte batez ere, baina Eibarrek egindako defentsa lana sendoa izan da.
2025/04/12 - 18:50
Imanol: ''Goleko bi jokaldiak gure akatsak dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Mallorcaren aurkako porrotaz (0-2) hitz egin du, EA Sports Ligako 31. Jardunaldian.
2025/04/12 - 18:10
Realak porrota jaso du Mallorcaren aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (0-2)
Alguacilen taldeak ez du asmatu Mallorcari aurre egiten, gutxirekin hiru puntu lortu baititu. Bada, Europako postuetatik urrundu egin da talde donostiarra, Balearretako taldeak sailkapenean gainditu baitu.
2025/04/07 - 15:08
Realaren eta Athleticen arteko derbia maiatzaren 4an jokatuko da, 21:00etan
Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira, EA Sports Ligako 34. jardunaldian. Maiatzaren 4an, igandean, jokatuko da, Reale Arenan, 21:00etan.
2025/04/02 - 02:22
Realak gertu izan du balentria Real Madrilen aurka, baina Kopako finalik gabe geratu da, luzapenean (4-4)
Partida zoro batean, txuri-urdinek buelta eman diote 0-1eko emaitza negatiboari, Barrenetxeak, Oyarzabalek eta Alabak bere atean sartutako golei esker (3-4). Amaieran, Rüdigerrek gola sartu du, eta Real Madrili finalerako txartela eman dio (4-4).
2025/03/29 - 17:59
Imanol: ''Gazte asko zeuden zelaian, etorkizuna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/29 - 17:13
Realak garaipena lortu du Valladoliden aurka (2-1), eta Europarako lehian sartu da berriro
Talde txuri-urdinak garaipena lortu du Valladoliden aurka, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golei esker. Latasak, luzapenean, aldea murriztu du, baina Alvaro Rubioren mutilek ez dute beste ezer egiteko astirik izan.
2025/03/28 - 18:44
Arkaitz Mariezkurrenak 2029ra arte berritu du Realarekin
Astigarragakoa infantil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera.
2025/03/28 - 16:49
Imanol: ''Badaezpada, gazte guztiak sartu ditugu deialdian''
Txuri-urdinek Valladolid jasoko dute Reale Arenan bihar, hilak 29. Aguerd ez dago donostiarren deialdian, ezta gaur entrenatu den Pacheco ere.
2025/03/10 - 00:41
Olasagasti: ''Gola sartuta, atzean sartu dira eta ezin izan dugu aukerarik sortu''
Jon Ander Olasagasti Realeko jokalariak Sevillaren aurka jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, EA Sports Ligako 27. jardunaldian.
2025/03/10 - 00:14
Realak ez du bere jokoa aurkitu Sevillaren aurka (0-1)
Txuri-urdinak ez dira indarberritzeko gai izan Ejukeren golaren ostean, eta porrot egin dute Reale Arenan.
2025/03/07 - 00:00
Aritz Elustondo: ''Badakigu bizirik gaudela, saiatuko gara aurrera egiten''
Realak 1-1 amaitu du Manchester Uniteden aurka Europa Ligako final zortzirenetako joaneko partida, Reale Arenan. Norgehiagoka amaitu ondoren, Aritz Elustondok nabarmendu du talde txuri-urdinak bizirik jarraitzen duela kanporaketan.
2025/03/06 - 21:59
Realak eta Manchester Unitedek 1-1 berdindu dute, eta kanporaketa Old Trafforden erabakiko da
Joshua Zirkzeek 57. minutuan jarri du aurretik Manchester United, baina 70. minutuan sartu du Mikel Oyarzabalek 1-1ekoa, penaltiz. Final-zortzirenetako kanporaketako joaneko partidak aurrera egin ahala, Reala gero eta hobeto aritu da, eta Manchesterren saiatuko da sailkapena lortzen.
2025/03/06 - 16:55
Giro polita eta lasaia, Donostian, Realaren eta Manchester Uniteden arteko partidaren atarikoan
Neurketa 18:45ean hasiko da, Reale Arenan. Realak eta Manchester Unitedek Europa Ligako final-zortzirenetako kanporaketako joaneko norgehiagoka izango dute jokoan.
2025/03/05 - 19:43
Igor Zubeldia: ''Saiatu behar gara gure jokoa egiten, ahalik eta ondoen egoten''
Realak, ostegunean, Europa Ligako final zortzirenetan, joaneko partidan, Manchester United hartuko du, Reale Arenan. Igor Zubeldiaren iritziz, talde txuri-urdinak bere lanean egon behar du zentratuta: "Lehiatzeko gai garela uste dut", adierazi du.
2025/02/27 - 01:34
Realaren eta Real Madrilen arteko Kopako finalerdietako joaneko partidaren laburpena (0-1)
Realak 0-1 galdu du Real Madrilen aurka Reale Arenan jokatu duen Errege Kopako finalerdietako joaneko partida. Txuri-urdinek partida ona jokatu dute, Oyarzabalen eta Takeren abaguneekin eta Remiroren gelditu handiekin, baina Endricken golak markagailua iraultzera behartzen ditu.
2025/02/27 - 01:26
Imanol: ''Galdu arren, harro egoteko arrazoiak ditugu''
Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak Real Madrilen aurka jasandako porrotaz (0-1) hitz egin du, Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan. "Harro" agertu da taldeak egindako partidaz, eta epailearen jarduna ere kritikatu du.
2025/02/27 - 01:10
Martin Zubimendi: ''Gol bakarra da, nik uste dut gai garela hau ateratzeko''
Realeko erdilariak, Errege Kopako finalaurrekoaren joaneko partida amaituta, nabarmendu du Madrilek "min handia" egin diola talde txuri-urdinari: "Futbolean arean dagoen eraginkortasuna da aldea".
2025/02/27 - 00:34
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka eta emaitza irauli beharko du Bernabeun (0-1)
Txuri-urdinek partida ona egin dute, Oyarzabalen eta Takeren hainbat aukerarekin eta Remiroren geldiketekin, baina Endricken golak Bernabeun jokatuko den kanporaketari buelta ematera behartuko ditu.