Anoeta
2023/09/30 - 16:52
Derbi gogoa, Realeko eta Athleticeko zaleen artean
Realak eta Athleticek Reale Arenan jokatuko duten derbiaren atarian, bi taldeetako zaleak egunaz eta giroaz disfrutatzen ari dira Donostiako kaleetan. Derbirako euren pronostikoak ere eman ditiuzte.
2023/09/29 - 18:20
Imanol: ''Derbia partidarik bereziena da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako zortzigarren jardunaldian Athleticen aurka jokatuko duten derbiaz aritu da. Partida hori "bereziena" dela nabarmendu du, eta irabaztera aterako direla.
2023/09/29 - 14:52
Reala eta Athletic, derbia irabazteko helburuarekin sailkapenaren goialdean finkatzeko
Txuri-urdinak eta zuri-gorriak nor baino nor gehiago ariko dira larunbat honetan, irailaren 30ean, Reale Arenan. Euskal derbia 21:00etan hasiko da.
2023/09/29 - 10:29
Athleticek mendeko boladarik txarrena eten nahi du Reale Arenan
Bilbotarren azken garaipena 2017ko martxoaren 12an izan zen, orain bezala Ernesto Valverde aulkian zela, Athleticek 0-2 irabazi baitzuen Raul Garciak penaltiz eta Iñaki Williamsek sartutako golei esker.
2023/09/28 - 17:26
Getafek jokalarien eta lantaldearen aurkako "kantu iraingarriak eta irainak" salatu ditu
San Mamesen Athleticen aurka jokatutako partidaren biharamunean kaleratu du oharra Madrilgo taldeak. Greenwood eta Bordalasen aurko oihuak entzun ziren berriz ere.
2023/09/24 - 18:07
Realak garaipena bereganatu du Getaferen aurka (4-3), Reale Arenan jokatutako partida eroan
Talde txuri-urdinak hiru puntuak poltsikoratu ditu EA Sports Ligako 6. jardunaldiko norgehiagokan. Realak sartu du lehen gola, baina, ondoren, Getafek aurrea hartu du markagailuan; hala ere, bigarren zatian etxekoak gai izan dira emaitza iraultzeko.
2023/09/21 - 12:36
Igor Zubeldia: ''Oso partida ona egin dugu, baina amorrua ere sentitzen dugu emaitzagatik''
Igor Zubeldia Realeko jokalariaren esanetan, oso partida ona egin du taldeak 80. minutura arte, baina azkenean ezin izan diote emaitzari eutsi eta amorratuta ere sentitzen dira.
2023/09/21 - 11:34
Imanol: ''Izugarrizko gaua izan da, nahiz eta ez irabazi''
Imanol Alguacil harro agertu da Inter Milanen aurka bana berdindu ostean, Txapeldunen Ligako lehen jardunaldian. Pena ere sentitzen duela adierazi du, ezin izan dutelako irabazi.
2023/09/20 - 22:35
Honela jaso dute Realeko zaleek taldearen autobusa, Inter Milanen aurkako partidaren atarikoan
Ehunka zale izan dira, Reale Arenaren inguruan, jokalarien zain. Autobusa iritsi denean, babesa eman diote taldeari.
2023/09/20 - 15:18
Realzaleak baikor, Txapeldunen Ligako lehen erronkari begira
Inter Milan hartuko du gaur gauean Realak, Txapeldunen Ligako multzoen fasean. Zaleak oso baikor agertu dira gaur gauek hitzorduaren aurrean.
2023/09/19 - 21:43
Realak Inter Milan hartuko du Txapeldunen Ligako lehen hitzorduan
Imanol Alguacilen taldea Real Madrilen kontra 2-1 galtzetik dator, eta Ligan jokatutako 15 puntuetatik 6 lortu ditu; Simone Inzaghiren mutilek, ordea, neurketa guztiak irabazi dituzte orain arte Italiako Ligan.
2023/09/19 - 20:23
Mikel Oyarzabal: ''Interrek oso argi dauka zeintzuk diren bere puntu indartsuenak, partida zaila izango da''
Realeko kapitainaren esanetan, baina, talde txuri-urdinak konfiantza handia du, Txapeldunen Ligako aurreneko neurketari begira.
2023/09/19 - 20:11
Imanol: ''Nortasuna eskatzen diot taldeari; horrela, gure jokoa azalduko da''
Realak asteazkenean ekingo dio Txapeldunen Ligari. Bezperan, prentsaurrekoan, Imanol entrenatzaileak ohartarazi du aurkaria, Inter Milan, maila oso handiko taldea dela.
2023/09/07 - 10:44
Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''
Realeko erdilaria zoriontsu agertu da denboradian taldeak dituen erronken aurrean. Besteak beste, Txapeldunen Ligan sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2023/09/06 - 21:52
Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak
Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.
2023/09/04 - 17:20
Alvaro Odriozola: ''Talde ikaragarria daukagu eta historia egin dezakegu''
Alvaro Odriozola donostiarrak hedabideen aurrean hitz egin du gaur eguerdian Donostian. Zoriontsu eta gogotsu agertu da, Reala "historia" egiteko gai dela azpimarratuta.
2023/09/02 - 19:09
Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu, espektakulua eman dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik azaldu da denboraldiko lehen garaipena lortuta Granadaren aurka (5-3). Partida ona jokatu dutela adierazi du, baina kontran jasotako golen kritika ere egin du.
2023/09/02 - 18:02
Realak denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Granadari 5-3 irabazita
EA Sports Ligako laugarren jardunaldian iritsi da txuri-urdinen 2023-2024 denboraldiko lehen garaipena, Granada mendean hartuta 5-3ko emaitzarekin. Realak ez du porrotik jaso orain arte, aurreko hiru neurketak berdindu egin baitzituen.
2023/09/02 - 11:29
Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute
Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.
2023/09/02 - 02:23
Diego Ricok Getafen jokatuko du utzita eta Robert Navarrok Cadizen
Bi jokalariak txuri-urdinen diziplinatik kanpo egongo dira 23-24 denboraldia amaitu arte.