Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak
LaLigak txapelketako 6., 7. eta 8. jardunaldietako partiden ordutegiak argitaratu ditu asteazken honetan.
Horrela, 6. jardunaldiko Alaves-Athletic partida irailaren 22an, ostiralean, jokatuko da. Mendizorrotzak babazorroen eta zuri-gorrien arteko norgehiagoka hartuko du 21:00etatik aurrera.
Txapelketako 7. jardunaldiak ez du euskal taldeen arteko aurrez aurrekorik ekarriko. 8. jardunaldian, berriz, bi euskal derbi izango dira: Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna.
Hala, txuri-urdinak eta zuri-gorriak Reale Arenan arituko dira irailaren 30ean, larunbatean, 21:00etan.
Hurrengo egunean (urriak 1, igandea) jokatuko dute elkarren aurka babazorroek eta gorritxoek Mendizorrotzan. Partida hori, aipatutako beste biak ez bezala, 16:15ean jokatuko da.
6. JARDUNALDIKO PARTIDAK
7. JARDUNALDIKO PARTIDAK
8. JARDUNALDIKO PARTIDAK