Anoeta
2023/11/26 - 19:44
Aihen Muñoz: ''Lehenengo zatia ona izan da, bigarrena txarragoa, baina pozik gaude''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde txuri-urdinak Sevilla mendean hartu ostean (2-1) EA Sports Ligako 14. jardunaldiko partidan.
2023/11/23 - 20:37
Carlos Fernandezek min hartu du eskuin belaunean
Parte medikoak "edema kontusibo akutu femoral bat deskribatzen du, eskuineko belaunaren hiperluzapen bati dagokiona".
2023/11/13 - 17:47
Zupiria, 2030eko Munduko Txapelketari buruz: “Bilbo eta Donostia lanean tinko ari dira egoitzak izateko”
Frantziako Tourrak euskal ekonomian izan duen eragina aztertzen duen txostenaren aurkezpenean egin ditu adierazpenak Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak.
2023/11/09 - 09:47
Aperribay: ''Realak beharrezkoak diren baliabide guztiak erabiliko ditu gaizkile horien kontra''
Jokin Aperribay Realeko presidenteak hitz egin zuen Benficako ultra batzuek neurketan bengalak jaurti ostean.
2023/11/07 - 21:50
Realak Txapeldunen Ligako final-zortzirenetan sartu nahi du, Benficari etxean irabazita
Portugaldarrei irabazi eta Interrek Red Bull Salzburgoren aurka beste horrenbeste egitea behar dute txuri-urdinek, multzoen fasea bukatzeko bi jardunaldiren faltan sailkapena ziurtatzeko.
2023/11/07 - 20:17
Imanol: ''Benficak hil ala biziko partida egingo du, minduta daude''
Realak Benfica taldea hartuko du asteazkenean Reale Arenan, multzoen faseko laugarren jardunaldian.
2023/11/05 - 01:00
Imanol: ''Horrelako partidak irabazi egin behar dira''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Bartzelonaren aurka Reale Arenan izandako porrotaz hitz egin du. "Haserre eta minduta" dagoela adierazi du, Realak erakutsitako jokoak ez baitu merezitako saria izan.
2023/11/05 - 00:08
Realak porrot merezigabea izan du Bartzelonaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdina jaun eta jabe izan da partida osoan zehar, eta ez zaio gola sartzeko aukerarik falta izan, baina Araujok luzapenean sartutako golak punturik gabe utzi ditu etxekoak.
2023/11/03 - 18:23
Aihen Muñozek 2027ra arte berritu du Realarekin
Defentsa nafarrari kanpaina honen amaieran amaitzen zitzaion kontratua, nahiz eta bere azken partidei esker Realak kontratua beste hiru urtez luzatzea erabaki duen.
2023/10/21 - 18:50
Imanol: ''Orain arteko partida kaskarrena eginda, irabazi egin dugu''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea talde txuri-urdinak Mallorcaren aurka lortutako garaipenaz (1-0) aritu da Reale Arenako prentsa-aretoan.
2023/10/21 - 18:03
Realak hiru puntuak poltsikoratu ditu Mallorcaren aurka (1-0), asko sufrituta
Talde txuri-urdinak 1-0eko emaitzarekin irabazi dio Balearretako taldeari EA Sports Ligako 10. jardunaldiko partida. Mallorcak abagune gehiago izan ditu, baina neurketako gol bakarra txuri-urdinek sartu dute, 64. minutuan, Braisen bidez.
2023/10/05 - 17:11
San Mames eta Reale Arena, 2030eko Munduko Txapelketaren partidak hartzeko aukeren artean
Horiez gain, Iruñeko Sadar ere zerrendan sar liteke, baina erabakitzeke dago oraindik zenbat estadio izango dituen Munduko Txapelketak. Gorritxoen futbol-zelaiak entrenamenduak eta lagunartekoak hartuko lituzke.
2023/10/04 - 19:35
2030eko Munduko Futbol Txapelketa Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko dute
Inaugurazioko partidak, dena den, Argentinan, Uruguain eta Paraguain izango dira. Baliteke Reale Arenan eta San Mamesen jokatzea txapelketako neurketaren bat.
2023/10/02 - 22:45
Jon, derbian biral bilakatu den athleticzalea: ''Futbola entretenimendua da; derbietan anaitasuna egoten da''
Larunbatean, Reale Arenan jokatutako Reala-Athletic derbian, Jon, athleticzalea bera, Aitor Zabaleta Harmailan izan zen, eta famatu egin da. EITBk San Mamesen elkarrizketatu du, eta adierazi digu zer dela eta joan zen zelaiko harmaila horretara; Athleticeko ereserkia ere jo du, trikitixaz.
2023/10/01 - 12:48
Le Normand: ''Ilusio handia eman dit sartutako golak, baina golik jaso ez izana baloratu behar da''
Realeko jokalariak Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Besteak beste, atzelariak "sartutako gola oso ilusionagarria" izan dela adierazi du. Baina "golik jaso ez izana baloratu behar dela", nabarmendu du.
2023/10/01 - 12:05
Mikel Oyarzabal: ''Partida borobila izan da, bai guretzat bai zaleentzat''
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. "Izan ditugun aukerak aprobetxatu ditugu, eta ez dugu golik jaso". Izan ere, "partida borobila izan da, bai guretzat bai zaleentzat" azpimarratu du Oyarzabalek.
2023/10/01 - 11:49
Dani García: ''Zelaitik oso berdinduta ikusi dut dena, baina Realak eraginkortasun handia izan du''
Athleticeko jokalariak Reale Arenan Realaren aurka jasotako porrotaz hitz egin du. "Nik zelaitik oso berdinduta ikusi dut dena". Era berean, "aukera gehiago izan ditugula uste dut, baina Reala talde bikaina da eta eraginkorragoa izan da", adierazi du erdilariak.
2023/10/01 - 11:46
Yeray: ''Taldeak areetan erakutsi duen irmotasuna ia hutsala izan da''
Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak Reale Arenan Realaren aurka jasotako porrotaz hitz egin du. "3-0ekoa gehiegizko zigorra da, ez dakit merezita baina etxera eramango dugu". Baina "taldeak areetan erakutsi duen irmotasuna ia hutsala izan da" adierazi du defentsak.
2023/10/01 - 02:00
Imanol: ''Gaur garbi utzi dugu zer den derbia''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak Athleticen aurkako derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik azaldu da jokalariek egindako partidagatik eta Reale Arenan sortutako giroagatik.
2023/10/01 - 01:01
Realak Athletic gainditu du derbi bizi batean (3-0)
Robin Le Normand, Take Kubo eta Mikel Oyarzabalen golek garaipena eman diote talde gipuzkoarrari, nagusi izan dena zelaian.