IDK Euskotren Erreginaren Koparako sailkatu da
Emakumezkoen saskibaloiko Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuta, Donostiako taldeak eta Innova-TSN Leganesek lortu dute txartela.
IDK Euskotren taldeak saskibaloiko Erreginaren Kopa jokatzeko txartela lortu du, Casademont Zaragozaren aurka 52-46 galdu duen arren. Izan ere, Baxi Ferrolen porrotak Donostiako taldea Kopako txapelketan sartzea ahabildetu du.
IDK Euskotren eta Innova-TSN Leganes ez ezik, beste sei talde daude sailkatuta: Spar Girona, Casademont Zaragoza, Valencia Basket, Hozono Global Jairis, Perfumerias Avenida eta Duran Maquinaria Ensino.
Zozketa datorren asteazkenean izango da, urtarrilaren 14an, 12:30ean. Erreginaren Kopa martxoaren 26tik 29ra jokatuko da, Tarragonan.
Zure interesekoa izan daiteke
Azu Muguruza: "Ez dut ulertzen saskibaloian edo errugbian ari garen; denak ari dira kolpeka"
IDK Euskotreneko entrenatzailea oso kritiko agertu da Kutxabank Araskiren aurkako derbiko azken minutuetan ikusitako jokoagatik.
Helmi Tulonen, IDK Euskotrenen fitxaketa berria
Jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator, Veronika Remenárová belaunean egingo dioten ebakuntzatik errekuperatzen den artean.
Veronika Remenarovari ebakuntza egingo diote eskuineko belaunean
IDK Euskotrenek, asteazken honetan, jokalari eslovakiarrari artroskopia bat egingo zaiola jakinarazi du, gorputz libreak erauzteko.
IDK taldea prest dago denboraldiko erronkei aurre egiteko
Irene Murua eta Veronica Remenarova IDKko jokalariek prentsaurrekoa eman dute astearte honetan, taldeak aurretik dituen helburuei buruz hitz egiteko, besteak beste.
IDK Euskotrenek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Azu Muguruzuak zuzenduko du aurten ere talde donostiarra. Zazpi fitxaketa egin dituzte denboraldi honetarako eta iazko mailari eustea dute helburu.
IDK Euskotrenek gogotsu eta ilusioz beteta ekin dio denboraldiaurreari
IDK Euskotrenek denboraldiaurreari ekin dio. Jokalariak gogotsu daude, eta hasi dira 2025-2026 sasoia prestatzen. Jokalari berri askorekin hasi da lanean Gipuzkoako taldea.
Irene Murua, IDK Euskotrenek fitxatuta: ''Moldakortasuna eman ahal diot taldeari, bai eta indarra ere''
Gipuzkoako taldeak jokalari arrasatearra fitxatu du. Murua "oso pozik" dabil, eta ilusio handia du lanean hasteko.
Irene Muruak IDK Euskotrenen jokatuko du datorren denboraldian
Hala, Donostiako taldeak 2025-26 sasoirako seigarren fitxaketa iragarri du astearte honetan. Arrasateko jokalariak hainbat denboraldiz jokatu du Estatu Batuetan.
Eraunzetamurgilek eta Buchek IDK Euskotrenen jarraituko dute datorren denboraldian
Maria Eraunzetamurgil eta Roso Buch jokalariek Donostiako taldean segituko dute 2025-2026 sasoian.