IDK Euskotrenek Charnay kanporatu du (73-66), gau magiko batean, eta Eurokopako final zortzirenetan da
IDK Euskotren 2024-25 denboraldiko Eurokopako final zortzirenetako txandarako sailkatu da, asteazken gauean, play-offeko 1. txandan Charnay Bourgogne Sud kanporatuta; kanporaketa horretako itzuliko partidan, Gascan, euskal taldea 73-66 nagusitu da, eta sailkatzea eskuratu du, gau magiko batean. Final zortzirenetan, Azu Muguruzaren taldearen aurkaria Sassari izango da, urtarrilaren 9an eta 16an .
Gascan giro oso polita zegoela, IDK Euskotrenek pazientziaz ekin dio partidari, kontuan izanik Charnayk abiadura duela gustuko. Lehen laurdenean, parekotasun handia izan da, eta, hori amaituta, Frantziako taldea bi puntuz ari zen gailentzen, 13-15, baina, bigarren laurdenean, Azu Muguruzaren jokalariek aurrerapauso handia eman dute, eta partida hautsi egin dute: 18-8ko partziala izan da bigarren hamar minutuetan, tartean 16-0eko partzial ikusgarri bat, 13-19tik 29-19ra. Euskal taldeak, hala, abantaila ederra erdietsi du. Alba Prietok hamaika puntu sartu ditu lehenengo zatian, Donostiako taldeko beste inork baino gehiago, eta giltzarria izan da Gipuzkoako taldearen susperraldian. Atsedenaldian, IDK Euskotren zortzi puntuz ari zen nagusitzen, 31-23.
Bigarren laurdenean ikusitakoa, alegia, bi taldeetako batek partzial ikusgarria lortzea eta emaitza erabat iraultzea, errepikatu egin da hirugarrenean, baina alderantziz, Charnayk lortu baitu hori. IDK Euskotren hamabost puntuz ere izan da goitik, 44-29an eta 46-31n, baina Frantziako taldeak, hiru minutuan, 46nako berdinketa jarri du. IDK Euskotren estu zebilen partidako une horretan; azken laurdena gelditzen zela, Azu Muguruzaren taldeak puntu bateko aldea zuen, eta kanporaketa azken hamar minutuetan erabaki behar izan dute bi aurkariek.
IDK Euskotren oso ondo aritu da azken laurdenean, eta merezita eskuratu du garaipena. Donostiako taldeak berriro hartu du aurrea markagailuan, eta, indar handiz jokatuz eta aurkariaren saskian asmatuz, segituan lortu du abantaila ona, hamar puntu ingurukoa. Burua hotz izan du IDK Euskotrenek une erabakigarrietan, eta, azkenean, jokalariek eta zaleek biziki ospatu dute garaipen garrantzitsu hau: Eurokopako final zortzirenetan da euskal taldea.
Hurrengo kanporaketarako txartela lortu ondoren, gipuzkoarrek Dinamo Sassari italiarra izango dute aurkari hurrengo kanporaketan. Bien arteko lehen norgehiagoka urtarrilaren 9an jokatuko da, Gascan. Itzulerako partida astebete geroago izango da, urtarrilaren 16an, Italian.
Fitxa teknikoa
73 - IDK Euskotren: Roso Buch (9), Lara Gonzalez (9), Becky Massey (8), Claessens (3), Halvarsson (8) —hasierako bostekoa— Washington (23), Pendande (2), Alba Prieto (11), Becker, Mbulito.
66 - Charnay: Makany (21), Thomas (14), Garrick (6), Chabrier (2), Taddy (5) —hasierako bostekoa— Gaye, Daramy (13), Dalstra, Strautmane (5), Klavi, Thomas, Desset.
Epaileak: Van Hoye, Martins eta Letukas.
Nabarmentzekoa: giro ederra, Gasca pabiloian.
Zure interesekoa izan daiteke
IDK Euskotreneko Lara Gonzalezek Onintza Adurizen partida-kopurua berdinduko du: “Harro nago”
Jokalari gipuzkoarrak igandean lortuko du marka hori, IDK Euskotrenekin 282 partida jokatuta, Kutxabank Araskiren eta Donostiako taldearen arteko derbian; harekin izan gara, eta gogora ekarri du nola hasi zen klubean eta nola Onintza bera, besteak beste, erreferente izan zuen.
IDK Euskotrenek Kristine Vitola fitxatu du 2025-2026 denboraldiaren amaierara arte
Letoniar jokalaria Panathinaikosetik ailegatu da Donostiako taldera. Vitolak, 34 urtekoa bera, eskarmentua dauka Endesa Ligan; izan ere, Stadium Casablanca, Perfumerias Avenida eta Valentzia Basket taldeetan aritu da.
IDK Euskotrenek Casademont Zaragoza izango du aurkari Erregina Kopako final laurdenetan
Azu Muguruzaren jokalariek Endesa Ligako lehen itzulian aurreneko postuan amaitu duen taldearen aurka jokatuko dute. Finalerdietan, Donostiako taldearen aurkaria Valentzia Basket edo Duran M. Ensino izango litzateke.
Azu Muguruza: "Une arraro batean harrapatu gaitu, emaitzen dinamika ez baita ona"
Zazpi porrot jarraian jaso dituen arren, IDK Euskotren taldeak saskibaloiko Erreginaren Kopara sailkatzea lortu du. Entrenatzailearen esanetan, beharrezkoa da alderdi mentala lantzea taldearen aurpegi ona berreskuratzeko .
IDK Euskotren Erreginaren Koparako sailkatu da
Emakumezkoen saskibaloiko Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuta, Donostiako taldeak eta Innova-TSN Leganesek lortu dute txartela.
Azu Muguruza: "Ez dut ulertzen saskibaloian edo errugbian ari garen; denak ari dira kolpeka"
IDK Euskotreneko entrenatzailea oso kritiko agertu da Kutxabank Araskiren aurkako derbiko azken minutuetan ikusitako jokoagatik.
Helmi Tulonen, IDK Euskotrenen fitxaketa berria
Jokalari finlandiarra taldeari laguntzera dator, Veronika Remenárová belaunean egingo dioten ebakuntzatik errekuperatzen den artean.
Veronika Remenarovari ebakuntza egingo diote eskuineko belaunean
IDK Euskotrenek, asteazken honetan, jokalari eslovakiarrari artroskopia bat egingo zaiola jakinarazi du, gorputz libreak erauzteko.
IDK taldea prest dago denboraldiko erronkei aurre egiteko
Irene Murua eta Veronica Remenarova IDKko jokalariek prentsaurrekoa eman dute astearte honetan, taldeak aurretik dituen helburuei buruz hitz egiteko, besteak beste.
IDK Euskotrenek taldearen aurkezpen ofiziala egin du
Azu Muguruzuak zuzenduko du aurten ere talde donostiarra. Zazpi fitxaketa egin dituzte denboraldi honetarako eta iazko mailari eustea dute helburu.